miércoles, 6 de mayo de 2009

Barakaldo Naturalak erreserba naturalaren beharra aldarrikatu du herriko kaleetan

150 pertsonetatik gora bildu ziren 2008ko abenduaren 13an Bide Onera plazatik 12:30tan irten zen manifestaldian parte hartzeko, Barakaldo Naturalak zabaldutako deialdiari jarraiki. 


Aldarrikapen eguna lehenago hasia zen, ordea. Goizeko 10etatik aurrera plataformako kideek Anaien Parkean antolaturiko esposaketak, musika eta harrizulatzaileen erakustaldia eguraldiak gristutako egunari kolorea ematen hasi ziren eta.
 
Gogoratu beharra dago manifestaldi hau burutzeko larunbatean bizi izan genuen eguraldi petrala ez zela ekologistek aurre egin behar izan zioten oztopo bakarra. Izan ere, plataformako kideek salatu bezala, pasa den aste osoan zehar udaleko zentsura-brigadek BN-ren kartel guztiak kaleetatik kentzeko erruz lan egin baitzuten.


Oztopoak oztopo, goiz eta eguerdi osoan zehar ERRESERBA NATURALAren aldarrikapena oso presente izan zen Barakaldoko erdigune osoan zehar.

martes, 5 de mayo de 2009

LOS TRANSFORMADORES DE IBERTROLA


Todos nosotros estamos expuestos a una compleja diversidad de campos electromagnéticos (CEM) de diferentes frecuencias, omnipresentes en nuestro medio ambiente. La exposición a estas frecuencias es cada vez mayor, a medida que la tecnología continua avanzando y que se crean nuevas aplicaciones.
.....

SUPERSUR GELDITU


ERREKATXO ERRESERBA NATURALA

SUPERSUR GELDITU

ZERGATIK EZ DUGU ONARTZEN SUPERSUR:

-GURE AISIALDIRAKO GUNE NATURALAK SUNTSITZEN DITUELAKO ETA GURE BIZITZA KALITATEA GUTXITZEN DUELAKO.

-GARRAIO ARAZOA KONPONTZEN EZ DUELAKO, EPE TXIKI-ERDIRA BUTZADURA GEHIAGO SORTUKO DUELAKO ETA ERABILTZAILEENTZAT GARESTIA IZANGO DELAKO (2005.ean kilometroko 0,12 eta 0,14 € artean)

-ZEMENTO EKONOMIAREN BEHARRAK BAINO ASETZEN EZ DITUELAKO: ETEKIN EKONOMIKO AZKARRAK GUTZI BATZUENTZAT.

1-A8ko (bere bidesaria jarraitzen dugu ordaintzen Supersur-en lanak ordaintzeko) trafiko itoeraren arrazoia hauxe da: egunero erabiltzen duten ibilgailuen %94k barneko udalerrien artean mugitzeko erabiltzen dute, edo jatorri edo jomuga Metropolia duten joan-etorrietan. Autobide honek ibilbide-mota honetan izango duen eragina oso txikia da. Izan ere, errepidea igarotze hutsezko trafikoari irtenbidea emateko pentsatuta dago, eta hori %6 baino ez da.

2-Proiektuan ez da proposatzen aurrerantzean merkantzíen trafikoa errepidetik trenera aldatzerik, horrela kamioien trafikoa murriztuko bailitzateke, Europar Batasuneko Garraioarí buruzko Liburu Zurian proposatzen den bezala. Dauden trenbideak baliatuz, Bilboko portutik datozen kamioien trafikorako irtenbi­dea litzateke

3-Inguru fisikoan errepideak izango duen eragina garrantzi handikoa da.

a) Proiektuak 36 km ditu; horietatik 4,6 km 17 bide-zubitan doaz. Bidezubi horiek aisialdirako naturgune batzuetan eragingo duten kaltea oso nabarmena da. Hala nola:

-Errekatxo (Barakaldo), Gorostiza auzoan, hain zuzen. Auzo hori 200 m luze eta 32 m altu den bide-zubi batek zeharkatuko du, eta baserri ingurua kaltetzen du. Azken urtetan Udalari lau aldiz eskatu diogu gune babestuaren izendapena inolako erantzunik jaso gabe.

-Pagasarri (Bilbo) Pagasarriren kasuan, Bolintxun egingo den bidezubiak kaltetzen du. Eremu horretan 195 m-ko luzera eta 58 m-ko altuera duen bide-zubia eraikiko da.

b) Zarata asko handituko da errepidea igaroko den lekuetatik.

4-Errepide berria egiteak ez dakar beti trafiko arazoen konponbidea. Horra hor Madrilgo adibidea: lehenengo M30 egin zen, gero M40, M45, M50 eta une honetan M60 proiektatzen ari dirá. Hori guztia 20 urte baino gutxiagoko epean. Eta auto-ilarak ez dira desagertu.

5-Errepide berriari esker irabaziko dugun denbora, hirirako sarreran galduko dugu. Izan ere, bide horrek ez du hirian barre­na jarraitzen, semaforoak eta kale estuak daudelako, eta horrek itogunea eragiten du. Gaur egun Barakaldon Errontegiko zubitik sartzean edo Bilbon Juan de Garay kaletik, Sabino Aranatik edo Mirafloreseko zubitik sartzean ditugu arazoak. A8 autobidearen arazo larrienetakoa den hori ez du kontuan hartzen proiektuak.

6-Egungo garraio-politikak kalte larriak eragin ditu ingurugiroan.

1990-2002 bitartean %77 areagotu da berotegi efektua eragiten duten gasen igorpena, Kiotoko Protokoloak gure herrialdearentzat onartutakoa baino %500 gehiago.

Errekatxo, gero eta mehatxatuago.

1-Duela 20 urte Barakaldo herriak garaipen polita lortu zuen Hormigones Vascos enpresak Tellitun ireki nahi zuen harrobia gelditu zuenean.

2-Orain, 2008. urtean, Eusko Jaurlaritzak Tellitu sartu du “Catalogo de Zonas Canterables del País Vasco” delakoan; argi dago asmoa daukatela lehenago edo beranduago harrobia irekitzeko.

3-Bestealdetik, Gorostiza eta Errekatxon dagoen etxebizitza kopurua bikoizten ari da Udal Gobernuaren eskutik, eta noski, etxebizitza horiek ez dira bertokoen beharrak asetzeko, baizik eta etekin espekulatibo eta pribatuak handitzeko.

4-Eta Super-Sur ostean “Solución Sur Ferroviaria” delakoa eraiki nahi dute, lehen salatutako Super-Sur-ek Argalarion, Errekatxo eta Sasiburun egingo duen ingurugiro txikizioa era nabarian handituko duena.

-TRAFIKO ARAZOA BENETAN KONPONDONDUKO DUEN GARRAIO PUBLIKO SAREA NON DAGO ?

- BABESTU DITZAGUN GURE AISIALDIRAKO GUNE NATURALAK !

- ASKI DA, GUTZI BATZUK ABERASTEKO IRUZUR ETA SUNTSIKETA GEHIAGORIK EZ !

HAU GARAPEN JASANEZINA DA.

ERREKATXO ERRESERBA NATURALA

POR QUÉ DECIMOS NO A LA SUPERSUR:

-PORQUE DESTROZA NUESTROS PARAJES NATURALES DE ESPARCIMIENTO Y DISMINUYE NUESTRA CALIDAD DE VIDA.

-PORQUE A MEDIO-LARGO PLAZO CREARA MAS ATASCOS NO SOLUCIONANDO EL PROBLEMA DEL TRANSPORTE Y SIENDO ECONOMICAMENTE CARA PARA SUS USUARI@S (entre 0,12 y 0,14 por Km. en el año 2005)

-SOLO SIGUE LA LOGICA DE LA ECONOMIA DEL CEMENTO; BENEFICIOS ECONOMICOS RAPIDOS PARA UNAS CUANTAS EMPRESAS.

1-El núcleo duro de la congestión en la A8 (cuyo peaje seguimos pagando para financiar la Supersur) está en que el 94% de los vehículos que la transitan diariamente, la usan para desplazarse ente municipios o para desplazamientos cuyo ori­gen o destino es el Área Metropolitana. La incidencia que va a tener esta nueva autopista en el tráfico es marginal. Esto se debe, a que la
carretera solo está planteada para solucionar el tráfico de paso, que es el 6%.

2-No se plantea en el proyecto un progresivo traslado del tráfi­co de mercancías de la carretera al tren como forma de redu­cir el tráfico de camiones, tal como plantea de Libro Blanco de Transporte de la UE. Esto sería una solución para el tráfico de camiones derivados del Puerto de Bilbao, aprovechando la líneas ferroviarias existentes.

3-Los impactos sobre el medio físico que va a generar la nueva carretera son importantes.

a) El proyecto consta de 36 km. 4,6 km se desarrollaran a través de 17 viaductos. Las afecciones que van a generar estos viaductos sobre algunas zonas naturales y de ocio son relevantes:

-El Regato (Barakaldo). Se ve atravesado por viaducto, de 200 m de longitud y 32 m de altura en su punto máximo, afectando a una zona rural. Además, se ha solicitado formalmente hasta cuatro veces la creación de una zona protegida, sin obtener respuesta del Ayuntamiento.

-Pagasarri (Bilbao). Se ve afectado por la construcción de un viaducto en la zona del Bolintxu, una de las zonas que está en mejor estado de conservación. Se construirá un viaduc­to de 195 m. de longitud y 58 m. de altura.

b) El aumento de la contaminación acústica va a ser notable en las zonas por la que pasa.

4-La construcción de la nueva carretera, no significa que se vaya a solucionar el problema del tráfico. La experiencia de Madrid es ejemplar, primero la M30, después la M40, M45, M50 y en estos momentos se está proyectando la M60, todo esto en un periodo inferior a veinte años, y los atascos continúan.

5-El tiempo que nos ahorramos con la nueva carretera lo per­demos cuando entramos en la ciudad. Los problemas nos los encontramos en los accesos a Barakaldo por el Puente de Rontegi o en Bilbao en los accesos por Juan de Garay, Sabino Arana o el Alto de Miraflores. Este problema, una de las causas fundamentales de la saturación del tráfico en la A8, no es trata­do en el proyecto.

6-La actual política de transportes está generando graves impactos ambientales en el País Vasco. Entre 1990-2002 se ha dado un incremento del 77% de las emisiones de gases efec­to invernadero, un 500% superior a lo permitido a nuestro país en el Protocolo de Kioto.

El Regato cada vez más amenazado

1-Hace 20 años el pueblo de Barakaldo consiguió una hermosa victoria: paralizó la puesta en marcha de la cantera que la empresa Hormigones Vascos quería abrir en Tellitu.

2-En el año 2008 el Gobierno Vasco ha introducido Tellitu en el “Catalogo de Zonas Canterables del País Vasco” . Está claro que tienen intención de abrirla tarde o temprano.

3-Por otro lado, y de la mano del Gobierno Municipal se está multiplicando el número de viviendas en los barrios de Gorostiza y El Regato, y no son para atender las necesidades de sus habitantes, sino para lograr beneficios especulativos privados.

4-Y tras la Super-Sur quieren construir la “Variante Sur Ferroviaria” que va aumentar de manera exponencial los destrozos medioambientales en Argalario, Errekatxo y Sasiburu.

-¿DONDE ESTA ESA RED DE TRANSPORTES PUBLICOS QUE ES LA QUE VERDADERAMENTE SOLUCIONARIA LOS PROBLEMAS DEL TRAFICO?

- ¡ PROTEGAMOS NUESTROS LUGARES NATURALES DE ESPARCIMIENTO ¡

- ¡ YA BASTA DE DESTROZOS Y ENGAÑOS PARA QUE UNOS POCOS SE ENRIQUEZCAN ¡

ESTO ES DESARROLLO INSOSTENIBLE.

ERREKATXO ERRESERBA NATURALA

SUPERSUR GELDITU

lunes, 4 de mayo de 2009

BASO BETE LINDANE.


“Baso bete ur” esaten ikasi nuen euskaltegian nengoela. Noski, ura hutsa eskatzeko. Orain Barakaldon ura hutsa edaten dugunean ez dakigu benetan ura hutsa den edo nolabaiteko “gehigarria” daukan.

2008ko urriaren 2an berri bitxia agertu zitzaigun egunkarietan; Barakaldo herria urez hornitzen duen Basatxuko araztegia itxita zegoen bertako uretan lindano aurkitu zutelako.

Baina berri honek bazeuzkan berezitasun batzuk: lindanoa uztailean aurkitu zuten baina Instituzio eta Erakunde Publikoak kudeatzen dituzten alderdi politikoek ez zuten txintik esan; ez Udalak ez Eusko Jaurlaritzak. Eta azkenean, ia bi hilabete beranduago, prentsaren bidezko “filtrazioa”ri esker jakin izan genuen zer gertatua zen. Susmo txarra hartzeko ezin aproposagoa, ezta?

Jarrai dezagun; urrian bertan Eguzki partaidea den Ezpitsua plataformak informazioa eskaera egin zion Udalari, eta baita ere benetako ikerketa epidemiologikoa egiteko barakaldarren artean. Erantzuna, inolako daturik gabeko izan zen.

Zori hobea eduki zuen ezker abertzalearen Txiki Castaños zinegotziak Eusko Jaurlaritzari egin zion informazio eskaerarekin: erantzuna urriaren 22an heldu zen eta hau da bere laburpena:

-“uran aurkitutako lindanoaren maila legez onartutakoa baina apur bat altuagoa baino ez da izan.”

-“Lindanoa uztailaren 29an aurkitu zuten (aurreko azterketa apirilean egin zuten)”

-“Kutsadura Oiola urtegitik dator baina oraindik ez dago jakiterik zehazki non sortzen da”.

-“Kutsatutako ura Barakaldoko erdigunea, Burtzeña, Errekatxo eta Erreka-Ortuko biztanleek edan zuten. Halaber, haien kalkuluen arabera kontsumoa ez da kaltegarria izan”.

-“Garbitu dute Basatxuko araztegia eta orain datorren ura Arabatik eta Venta Altatik dator

-“Barakaldarrei informazioa eman zietela datu hauek publikoak direlako www.osanet.euskadi.net helbidean” (barre egin behar dugu azken erantzun honekin?)

-“Ez dute ikerketa epidemiologikoa egingo beharrezkotzat jotzen ez dutelako”.

Aztertu ditzagun erantzunak:

  • Frogaren egunean uretan aurkitutako lindanoa gutxi izan omen da, baina ¿zenbat denboraz egon gara kutsatutako ura edaten, kopuru txiki horiek egunero, egunero edaten ?, ¿Aste bat?, ¿hiru hilabete?. Kontutan hartuta lindanoa gorputzean metatzen dela eta, besteak beste, minbizia sortzen duela ¿nola esan dezakete kontsumoa ez dela kaltegarria izan inolako azterketa medikurik gabe?
  • Kutsadura uztailaren 29an aurkitu bazuten ¿Zergatik ez zuten publikoa egin? ¿Zergatik prentsaren bidez jakin behar izan dugu urriaren 2an?
  • Kontutan hartuta Barakaldon azken urteotan lindanoa nonahi aurkitzen ari direla, inolako kontrolik gabe barreiatu zutelako, logikoa da pentsatzea barakaldarren osasunean nolabaiteko eragin kaltegarria egin eta egiten ari dela…. Zergatik ez dute egin nahi benetako ikerketa epidemiologikoa?

Kapitalismo basatiak (ba al dago basatia ez den kapitalismoa?) aje hauek dauzka; etekin pribatu batzuk lortzeko kantzerigenoa den hondakin industrial batekin kutsatu zuten udalerri (eta eskualde ) oso bat. Eta gainera orain ez dago errudunik. Krimen perfektua. Gure eguneroko bizitzan ezagutzen ditugun minbizi kasuak kasualitate edo patuaren ondorio hutsak ei dira. Eta kasualitatea eta patua ezin dira epaitu ezta ardurak eskatu ere.

Agian ekidinezina izan da barakaldarrok lindanoz kutsatutako ura edan behar izatea, baina eskubidea daukagu jakiteko horrek kaltetu gaituen ala ez. Horregatik kasu honetan salatzekoa da Eusko Jaurlaritzak eta Udalak informazioa ezkutatu nahi izatea eta orain benetako ikerketa epidemiologikorik egin nahi ez izatea.

  • Informatuta egoteko eskubidearen alde.

Barakaldon benetako ikerketa epidemiologikoa egin dezaten jada.

viernes, 1 de mayo de 2009

Barakaldoko Eguzkik bertako zuhaitzak landatu ditu Gorostizako zelai batean

Zuhaitz eguna ospatu zuen Eguzki elkarte ekologistak igaro den larunbatean. Desarrollismoak eragindako makina bat eraso pairatzen ari den Barakaldoko eremu hau hautatu zuten ekologistek ekimena burutzeko.
Goizeko 11ak aldera ekin zioten, eguraldi kaxkarrari aurre eginda Gorostizara bertaratutakoek, zuhaitzen landaketari.
Aitzurrak baliatu zituzten Eguzkikoek, polikiroldegiko atzealdeko zelaian zuloak zabaldu eta pagoak , haritzak zein urkiak landatzeko. Holaxe salatu nahi izan zuten Instituzioak Barakaldoko azken gune naturalen baitan eragiten ari diren kalteak. Halaber, zuhaitzak landatzeko udaletxean baimenak eskuratzeko izan dituzten zailtasunak salatu nahi izan dituzte Eguzkiko kideek.