(más abajo en castellano)
Diputazioak
basurde-uxaldia baimendu du Ganbarruako amildegi inguruan azaroaren 25erako.
EGUZKIk
damutzen du Foru Aldundiaren Iraunkortasun eta Ingurune Naturalaren Departamenduak
basurde-uxaldi bat baimendu duela Urkiolako Natur Parkearen barruan,
Ganbarruako amildegi inguruan, azaroak 25 ean. Basatien bizitzarentzat natura
errefuxio bat izan beharko lukeen natura gunea eskopeta maite duten pertsonen
gozamenerako ehiza- eremu bihurtzen da.
Nahiz eta
aukera hori Urkiola Parkearen II. Plan Zuzentzailea eta Kudeaketarako
Zuzentarauen eta Jarduketen Agirian basurdeentzat eta orkatzentzat aurreikusita
dagoen, nekazaritzako eta basogintzako propietateetan kalte larriak sortzen
badituzte edo espezie horien populazioak murrizteko beharra badago (ez dakigu
zein aitzaki erabili duten kasu honetan), espezie horien eta lehen sektorearen
arteko aldi berean izatea lortzeko beste aukera batzuk daudela ere da egia.
Errealitatea
da espezie horien hazkundea bere harrapari naturalak ezabatu dituen giza
ekintzaren ondorioa da. Naturaren funtza oreka da.