Trapagarango
alkateak, Xabier Cuellarrek lekuko mendi inguruetan edota abandonatutako
eraikinetan gero eta ugariagoak diren legez kanpoko zabortegien sorrera
baliabide faltari leporatu zion. Horrez gain, konpetentzia munizipalaz aparte,
foralak ere badirela seinalatu zuen, Bizkaiko Diputazioak lursail hauen batzuen
jabea baita.
Eguzkik
egindako galderei erantzunez, udalburuak duela gutxi herriko lursail
desberdinen obra-hondakin eta zaborren garbiketa egin dutela esan zuen, tokiko
zenbait salaketa jaso ostean, kexa horietako bakoitzean ere Babckok Wilcox
instalazio hutsen garbiketa eskatuz. Argalario (Barakaldo) eta Orconera
(Trapagaran) komunikatzen duen bide berdeari buruz, zehaztugabe jardueraren bat
intsinuatu zuen.