Joan den urtarrilaren 19an Barakaldo Naturalak
Hegoaldeko Tren Saihesbidea (HTS) proiektua gelditzeko sinadurak biltzen hasi
zenetik, plataforma honek berme eta sostengu adierazpenak jaso ditu eten gabe.
Izan ere, proiektu honek Bilboko Portutik etortzen diren merkantzia guztiak
gure herriko berdegunerik handiena eta Gorostitza eta Kastrexanako landa
auzuneak zeharkatzea ahalbidetzen du.
Hots, proiektu hau eta bere ibilbidea barakaldarrek
ezagutzen duten neurrian, horien haserrea gero eta gorantzago doa, Euskal eta
espainiar gobernuek gauzatu nahi duten egitasmo horrengatik. Era berean, ez
guri, baizik eta Udaletxeari galdetzen diote ea zergatik ez duten lehenago
egitasmo harren berririk jaso.