Eguzkitik urteak
daramatzagu aldarritzen Euskal Herria ez dugula nahi Europako zabortegia
izaterik nahi. Oso desberdina da birziklatze edota Administraziotik ekonomia
zirkularra bultzatzea.
Horregatik, Ingurugiro
Fiskaltzak zabaldutako ikerketa, Europolekin eta SEPRONAko agenteekin
elkarlanean, Erandioko Indumetal Recycling enpresan arrisku hondakinekin
egindako praktika ilegalengatik. Enpresa honen aktibitatea Aparatu Elektriko
eta Elektronikoen Hondakinen birziklatzea da, batez ere telebistak eta tubo
ordenagailuak (ez pantaila laukoak), pilak eta bateriak. Administrazio guztiei
arreta piztu beharko litzaieke, EBtik Bizkaiko Foru Aldundirarte, Eusko
Jaurlaritzatik eta Estatu Gobernutik igarota, Recypilas bere eskumendeko
enpresari eman izan dizkiete ehudaka mila euro laguntzetan berrikuntza, I-G-b
eta ingurugiro kontzeptuetan.