jueves, 18 de junio de 2026

2.Eskuko eta Truke Azoka Zuazo-Arteagabeitiako Jaietan. // Feria de 2ª Mano y Trueque fiestas de Zuazo-Arteagabeitia

 (más abajo en castellano)

Gure lurra zaintzeko eta, posible izan balitz, hobetzeko zerbait egin nahi duzu? Hasi hemendik!

Datorren larunbatean, hilak 20, Zuazo-Arteagabeitiako jaien baitan, Eguzki Barakaldok bigarren Eskuko eta Truke azoka antolatzen dugu, helburua materialen berrerabilera sustatzea delarik. Azoka honetan, edozein material (objektu) saldu, trukatu edota oparitzeko aukera izando dugu. Bertan topatu ahal izando ditugun salgaiak, besteak beste: liburuak, arropa, diskak, jostailuak, kirol materiala, altzariak, soinu-tresnak…


Kontsumo arduratsua oinarri moduan duen eredua lortzeko beharra gero eta handiagoa da. Aldaketarako bide honetan guztiok eman dezakegun lehenengo pausoa, gure eguneroko kontsumoan 3R (murriztu, berrerabili eta birziklatu) erregela jarraitzea da.

Murriztu hitzak beharrezkoak ez diren erosketak saihesteari so egiten dio. Berrerabili eta birziklatu hitzek objetuen erabilera beste pertsona batzuekin partekatzea eta jadanik erabiltzen ez ditugun gauzei bigarren bizitza bat ematea esan nahi dute. Eta azkenik, erostea benetan beharrezkoa denean, bidezko merkataritzaren mekanismoak, ekonomia alternbatiboa eta solidarioa eta kontsumo kolaboratiboaren erabiltzea.