Mostrando entradas con la etiqueta Garoñaren Kontrako Foroa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Garoñaren Kontrako Foroa. Mostrar todas las entradas

domingo, 16 de julio de 2017

Jaietan Jai, Ama Lurra defendatzen ere bai!


(Más abajo en castellano)
Atzo Barakaldoko jaien hasierako txupinazoa bota zuten. Urtearen zeharko estresa ahazteko  eta lagunen artean gozatzeko garaia da; baina herriaren gai garrantzitsuak ahaztu gabe. Jaietan jai! Ama Lurra defendatzen ere bai!
Horrexegatik, Barakaldo Naturala Plataformaren kideekin eta auzotarrekin Hegoaldeko Tren-Saihesbidearen proiektua eraman genuen Herriko Plazara, jaiei ongi etorria emateko, baita alkatesari gai hau nola kudeatuko duen oso adi egongo garela esateko ere. 

jueves, 23 de marzo de 2017

Korrika egin: Garoñan ihes erradiaktiboa!


-->
Ondo iruditzen zaigu Iberdrolak emergentzia nuklearraren simulazioa egitearen ideia. Lehenengo aldiz, aitortu dute Garoñako zentral nuklearrak Txernobil edo Fukushima moduko istripu larri bat izan dezakeela eta herritarrak horrelako egoera baten aurrean zer egin behar duten esatea oso ondo dago.
Horregatik Iberdrolak antolatu duen gaueko lasterketa ideia itzela da, herritarrok edozein momentutan etxetik ospa egiteko prest egon gaitezen, baita gauean ere.  Ez dugu ahaztu behar istripu nuklear bat edozein momentutan gertatu daitekeela (Txernobilekoa gaueko 1:30etan gertatu zen) eta herritarrek ez dakite istripuren bat egonez gero zein den jarraitu beharreko protokoloa.

jueves, 23 de febrero de 2017

Hamarkada pertsona Iberdrolari "bere energia zikina" ez dugula nahi esateko elkarretaratu ginen Barakaldon.

(más abajo en castellano)

Goizez eta arratsaldez hamarkada pertsona Iberdrolaren bulegoaren aurrean gaur bildu gara energia nuklearrik ez dugula nahi eta Garoña betiko itxi behar duela argi eta garbi esateko.
Prentsa-oharra
-->
Garoñaren Kontrako Bizkaiko Foroak herrialdeko herri batzuetako Endesaren eta Iberdrolaren bulegoen aurrean otsailaren 23an elkarretaratzeko deialdia egiten du. Barakaldon ere. Ekintza honen bidez enpresa hauen bezeroei jakinarazi nahi die Santa Maria de Garoña zentral nuklearra ez irekitzeko bultza dezaketela keinu erraz baten bidez:  energia berriztagarriak soilik saltzen dituen enpreseetara joanez. Aldaketa hau telefonia mugikorraren enpresatik aldatzea bezain sinple da. 

viernes, 17 de febrero de 2017

GAROÑAREN KONTRAKO BIZKAIKO FOROA: Otsailak 23- Barakaldoko Iberdrola bulegoaren aurreko elkarretaratzea // GFK: Concentración ante la oficina Iberdrola de Barakaldo - 23 de febrero

(más abajo en castellano)
Endesaren eta Iberdrolaren bezeroei argi eta garbi jakinarazi behar diegu Garoña orain eta betiko ixteko benetako boterea beraiek daukatela. Enpresa hauek hizkuntza bat baino ez dute ezagutzen: DIRUARENA, beraz bere hizkuntzan hitz egingo diegu:
 "Bizitza garbia, nuklearrik gabe, nahi dut nire herriarentzat, nire lagunentzat, nire senideentzat, nire seme-alabentzat, niretzat... Zuena negozio zikina da eta honaino. Hemendik aurrera neureak dira lehengoak: Indar berriztagarriak soilik eskeintzen dituen enpresa batera joango naiz."

OTSAILAK 23
BARAKALDOKO IBERDROLA BULEGOREN AURREAN (Elkano, 9) ELKARRETARATZEA
GOIZEZ: 12:00etatik 13:00etara / ARRATZALDEZ: 18:00etatik 19:00etara
eta beste herrietan ere egingo da: Santurtzi, Basauri, Durango, Bilbo,...