Mostrando entradas con la etiqueta Garoña. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Garoña. Mostrar todas las entradas

domingo, 16 de julio de 2017

Jaietan Jai, Ama Lurra defendatzen ere bai!


(Más abajo en castellano)
Atzo Barakaldoko jaien hasierako txupinazoa bota zuten. Urtearen zeharko estresa ahazteko  eta lagunen artean gozatzeko garaia da; baina herriaren gai garrantzitsuak ahaztu gabe. Jaietan jai! Ama Lurra defendatzen ere bai!
Horrexegatik, Barakaldo Naturala Plataformaren kideekin eta auzotarrekin Hegoaldeko Tren-Saihesbidearen proiektua eraman genuen Herriko Plazara, jaiei ongi etorria emateko, baita alkatesari gai hau nola kudeatuko duen oso adi egongo garela esateko ere. 

jueves, 23 de marzo de 2017

Korrika egin: Garoñan ihes erradiaktiboa!


-->
Ondo iruditzen zaigu Iberdrolak emergentzia nuklearraren simulazioa egitearen ideia. Lehenengo aldiz, aitortu dute Garoñako zentral nuklearrak Txernobil edo Fukushima moduko istripu larri bat izan dezakeela eta herritarrak horrelako egoera baten aurrean zer egin behar duten esatea oso ondo dago.
Horregatik Iberdrolak antolatu duen gaueko lasterketa ideia itzela da, herritarrok edozein momentutan etxetik ospa egiteko prest egon gaitezen, baita gauean ere.  Ez dugu ahaztu behar istripu nuklear bat edozein momentutan gertatu daitekeela (Txernobilekoa gaueko 1:30etan gertatu zen) eta herritarrek ez dakite istripuren bat egonez gero zein den jarraitu beharreko protokoloa.

viernes, 17 de marzo de 2017

Garoña itxi eta eraitsi betiko berehala! / Garoña cierre definitivo y desmantelamiento ¡Ya!

Aukera oro da ona aldarrikapen ozen eta garbia egiteko

Eguzkiren ustez, Euskal Herria maite dugunok bertan bizi garenok bezalaxe, eskura ditugun aukera guztiak erabili behar ditugu gobernatzen gaituztenei argi eta ozen adierazteko, Santa Maria de Garoña zentral nuklearra berehala itxi behar dela, hala nola zorigaiztoko instalakuntza horrengandik onartzen dugun tramite bakarra eraispenarena dela. Hori bai, transparentzia, parte hartze eta administrazioa, mugimendu ekologista, alderdi politiko naiz erakunde sindikal naiz sozialen artean lortutako kontsetsuz, hori baita guretzako etorkizun seguru bat izateko berme bakarra.