Mostrando entradas con la etiqueta ehiza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ehiza. Mostrar todas las entradas

miércoles, 22 de noviembre de 2017

EGUZKIk damutzen du Naturaren aterpea izan beharko lukeen Urkiolako Natur Parkea ehiza - eremu bihurtzea


(más abajo en  castellano)
Diputazioak basurde-uxaldia baimendu du Ganbarruako amildegi inguruan  azaroaren 25erako.
EGUZKIk damutzen du Foru Aldundiaren Iraunkortasun eta Ingurune Naturalaren Departamenduak basurde-uxaldi bat baimendu duela Urkiolako Natur Parkearen barruan, Ganbarruako amildegi inguruan, azaroak 25 ean. Basatien bizitzarentzat natura errefuxio bat izan beharko lukeen natura gunea eskopeta maite duten pertsonen gozamenerako ehiza- eremu bihurtzen da. 
Nahiz eta aukera hori Urkiola Parkearen II. Plan Zuzentzailea eta Kudeaketarako Zuzentarauen eta Jarduketen Agirian basurdeentzat eta orkatzentzat aurreikusita dagoen, nekazaritzako eta basogintzako  propietateetan kalte larriak sortzen badituzte edo espezie horien populazioak murrizteko beharra badago (ez dakigu zein aitzaki erabili duten kasu honetan), espezie horien eta lehen sektorearen arteko aldi berean izatea lortzeko beste aukera batzuk daudela ere da egia.
Errealitatea da espezie horien hazkundea bere harrapari naturalak ezabatu dituen giza  ekintzaren ondorioa da. Naturaren funtza oreka da.