Mostrando entradas con la etiqueta Eguzkiren denda. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Eguzkiren denda. Mostrar todas las entradas

jueves, 6 de noviembre de 2014

"Eguzkikeriak" komikia eskuragai sarean eta Eguzki-ren bulegoan

Iturria: Herrikolore.

KOLABORAZIOA - Juanjo Angulo

"Eguzki", Eguzki-kidea da (ez egin txantxarik) eta horregatik nahiko jantzita dago Eguzki Talde Ekologistaren kanpainetan.  Beraz, emakume gazte hau egokia da fracking-i buruz, Garoña zentral nuklearrari buruz eta AHT-i buruz hitz egiteko.  “Eguzkikeriak” komikian, berak azalduko du zergatik proiektu edo errealitate hauek kaltegarriak diren gure ingurumenerako eta gure gizarterako, eta zergatik Eguzki Talde Ekologistak mehatxu hauen kontra borrokatzen duen. 

Modu irrigarrien bidez, komiki honetan esaten da fracking-a oso kaltegarria dela gure osasunerako eta gure ingurumenerako, Garoña oso arriskutsua dela energia nuklearra oso ziurra ez delako, eta AHT-a proiektu erraldoi eta ezbeharrezkoa izateaz aparte, mendiak, baratzak, diru-laguntzen kopuru handia eta gure produktu lokalak suntzitzen dituela.

KOMIKIA hemendik eskuratu

Komiki hau Barakaldon sortu zen.  Barakaldoko komiki-egileak marraztu zuen, Eguzki Taldearen laguntzari esker, eta Barakaldon imprimatu zuen (Fasprint-en eskutik) Euskal Herria osoan zabaltzeko.  


Bilboko Aste Nagusian ale batzuk saldu ziren eta gaur Barakaldoko Eguzki bulegoan saltzen dira (aleak agortu ezean). Komiki hau nahi baduzu, hurbildu Barakaldoko Eguzki bulegora (Bizkaia, 41) asteazkenero 19:00tatik 20:30tara eta hartu bertan

lunes, 14 de octubre de 2013

Bagatzako jaietan egon gara


Igandea 13ko goizean gure mahaia jarri dugu Bagatzako jaietan, Fracking, Garoña, AHT eta Barakaldoko arazoei buruz informazioa ematen. Oso giro ona eta interes handia.








Gure materialarekin interesa erakutsi zuen bisitari bat.

martes, 19 de febrero de 2013

domingo, 12 de diciembre de 2010

SORTU DA MUSU-TRUK !!!!


Hemen aurkezten dizuegu MUSU-TRUK; Barakaldoko Eguzkik sortu duen gauzen berrerabilpenarako txoko digitala.

Bere helburua xumea da; etxean soberan edota ganbaran botatzeko zain dauzkazun gauza erabilgarri horiek behar dituztenei ematen erraztea. Halaber, behar eta beste modu batez lortu ezin dituzun gauza horiek gure blogean aurkitu ahal izateko aukera ematea; musu-truk, hain zuzen ere.

Pairatzen dugun sistema ekonomikoaren erokeriak planeta honen lehengaiak agortzera garamatza ziztu bizian. Egoera honi buelta ematen lortu arte hau bezalako ekimen ttipiak beharrezkoak direlakoan gaude.

Hona hemen gure ekarpen txikia. Interesatzen zaizu? Lotura honetan irakurri ditzakezu erabiltzeko arauak: http://eguzkimuxutruk.blogspot.com/


 Aquí os presentamos MUSU-TRUK el txoko digital para la reutilización de objetos de Eguzki Barakaldo.

Su objetivo es sencillo; facilitarte que las cosas utilizables que tienes de sobra en casa u olvidadas en el trastero puedas dárselas a quien las necesite. Del mismo modo, darte la oportunidad de conseguir los objetos que necesitas pero que por diversas razones no puedes obtener. Y todo grátis, por supuesto.

La locura del sistema económico que padecemos nos lleva a un rápido agotamiento de los recursos naturales del planeta. Hasta que consigamos darle la vuelta a la situación pensamos que humildes iniciativas como estas son necesarias.

Esta es nuestra aportación ¿Te interesa? En este enlace puedes leer las normas de utilización: http://eguzkimuxutruk.blogspot.com/

Orri markatzaileak salgai - Marcapáginas


Salneurria:
1: 0,20 zentimo.
3: 0,50 zentimo