Hurrengo ostegunean, martxoaren 30ean arratsaldeko 19:30etan, Eguzkik antolatutako energia buruzko hitzaldi bat egongo da Errondako Herriko Tabernan (Bilbon) Eguzkizale konpartsaren, Ernai-ren eta Ikasle Abertzaleen laguntzarekin.
jueves, 23 de marzo de 2017
Korrika egin: Garoñan ihes erradiaktiboa!
Ondo iruditzen zaigu Iberdrolak emergentzia
nuklearraren simulazioa egitearen ideia. Lehenengo aldiz, aitortu dute Garoñako
zentral nuklearrak Txernobil edo Fukushima moduko istripu larri bat izan
dezakeela eta herritarrak horrelako egoera baten aurrean zer egin behar duten
esatea oso ondo dago.
Horregatik Iberdrolak antolatu duen gaueko lasterketa ideia itzela da, herritarrok edozein momentutan etxetik ospa egiteko prest egon gaitezen, baita gauean ere. Ez dugu ahaztu behar istripu nuklear bat edozein momentutan gertatu daitekeela (Txernobilekoa gaueko 1:30etan gertatu zen) eta herritarrek ez dakite istripuren bat egonez gero zein den jarraitu beharreko protokoloa.
Horregatik Iberdrolak antolatu duen gaueko lasterketa ideia itzela da, herritarrok edozein momentutan etxetik ospa egiteko prest egon gaitezen, baita gauean ere. Ez dugu ahaztu behar istripu nuklear bat edozein momentutan gertatu daitekeela (Txernobilekoa gaueko 1:30etan gertatu zen) eta herritarrek ez dakite istripuren bat egonez gero zein den jarraitu beharreko protokoloa.
lunes, 20 de marzo de 2017
Gipu, gure bihotzetan betirako
viernes, 17 de marzo de 2017
Garoña itxi eta eraitsi betiko berehala! / Garoña cierre definitivo y desmantelamiento ¡Ya!
Aukera oro da ona aldarrikapen ozen eta garbia egiteko
Eguzkiren ustez, Euskal Herria maite dugunok bertan bizi garenok
bezalaxe, eskura ditugun aukera guztiak erabili behar ditugu gobernatzen
gaituztenei argi eta ozen adierazteko, Santa Maria de Garoña zentral
nuklearra berehala itxi behar dela, hala nola zorigaiztoko instalakuntza
horrengandik onartzen dugun tramite bakarra eraispenarena dela. Hori
bai, transparentzia, parte hartze eta administrazioa, mugimendu
ekologista, alderdi politiko naiz erakunde sindikal naiz sozialen artean
lortutako kontsetsuz, hori baita guretzako etorkizun seguru bat izateko
berme bakarra.
lunes, 27 de febrero de 2017
Garoñaren irekiaren kontrako indarrak batu behar dugu gure herriaren etorkizunarengatik.
Dakizuenez, hurrengo hilabetetan Espainiako Gobernuak erabakiko du ea Garoñako Andra Mari Zentrala irekitzeko baimena ematen duen ala ez. Epea abuztuan amaitzen da.
Orain
dela urte asko, mugimendu sozialak, ekologistak eta auzokideekoak
nuklearra bezalako energien aurrean eredu energetiko alternatibo
batengatik borrokatzen ari gara, gure bizitzerentzat eta gure
seme-alaben etorkizunerako eta gure ingurumenerako arrizku onartezina
dela eta. Horrexegatik, Garoñaren Kontrako Bizkaiko Foroan indarrak batu genituen.
jueves, 23 de febrero de 2017
Hamarkada pertsona Iberdrolari "bere energia zikina" ez dugula nahi esateko elkarretaratu ginen Barakaldon.
(más abajo en castellano)
Goizez eta arratsaldez hamarkada pertsona Iberdrolaren bulegoaren aurrean gaur bildu gara energia nuklearrik ez dugula nahi eta Garoña betiko itxi behar duela argi eta garbi esateko.
Prentsa-oharra
-->
Goizez eta arratsaldez hamarkada pertsona Iberdrolaren bulegoaren aurrean gaur bildu gara energia nuklearrik ez dugula nahi eta Garoña betiko itxi behar duela argi eta garbi esateko.
Prentsa-oharra
-->
Garoñaren
Kontrako Bizkaiko Foroak herrialdeko herri batzuetako Endesaren eta
Iberdrolaren bulegoen aurrean otsailaren 23an elkarretaratzeko deialdia egiten
du. Barakaldon ere. Ekintza honen bidez enpresa hauen bezeroei jakinarazi nahi
die Santa Maria de Garoña zentral nuklearra ez irekitzeko bultza dezaketela
keinu erraz baten bidez: energia berriztagarriak soilik saltzen
dituen enpreseetara joanez. Aldaketa hau telefonia mugikorraren enpresatik
aldatzea bezain sinple da.
viernes, 17 de febrero de 2017
GAROÑAREN KONTRAKO BIZKAIKO FOROA: Otsailak 23- Barakaldoko Iberdrola bulegoaren aurreko elkarretaratzea // GFK: Concentración ante la oficina Iberdrola de Barakaldo - 23 de febrero
(más abajo en castellano)
Endesaren eta Iberdrolaren bezeroei argi eta garbi jakinarazi behar diegu Garoña orain eta betiko ixteko benetako boterea
beraiek daukatela. Enpresa hauek hizkuntza bat baino ez dute ezagutzen:
DIRUARENA, beraz bere hizkuntzan hitz egingo diegu:
"Bizitza garbia, nuklearrik gabe, nahi
dut nire herriarentzat, nire lagunentzat, nire senideentzat, nire
seme-alabentzat, niretzat... Zuena negozio zikina da eta honaino.
Hemendik aurrera neureak dira lehengoak:
Indar berriztagarriak soilik eskeintzen dituen enpresa batera joango naiz."
OTSAILAK 23
BARAKALDOKO IBERDROLA BULEGOREN AURREAN (Elkano, 9) ELKARRETARATZEA
BARAKALDOKO IBERDROLA BULEGOREN AURREAN (Elkano, 9) ELKARRETARATZEA
GOIZEZ: 12:00etatik 13:00etara / ARRATZALDEZ: 18:00etatik 19:00etara
eta beste herrietan ere egingo da: Santurtzi, Basauri, Durango, Bilbo,...
jueves, 19 de enero de 2017
Garoñako Zentral Nuklearraren berrirekitzearen inguruko hitzaldi informatiboa // Charla informativa sobre la reapertura de la Central Nuclear de Garoña
(Más abajo en castellano)
Garoñako Zentral
Nuklearraren berrirekitzearen inguruko hitzaldi informatiboa
Urtarrilaren 26an, Garoñaren Aurkako Foroak, zentralaren behin-betiko itxieraren alde borrokatzen duenak, hitzaldi informatibo bat burutuko du zentral zahar, arriskutsu eta alferrikako honen berrirekitzeak ekar ditzaken arrisku larriak salatzeko. Berrirekitzeak, 60 urtera arteko ustiapena suposatuko luke. Hau, Estatuan lehen aldiz emango litzateken egoera da, eta lehengo ondorioa, 17 urte gehiagoz hondakin nuklearrak sortuko liratekeela da.
Hitzaldi honetan, Garoñaren gaur egungo egoeraz, suposatuko lituzkeen arriskuez, kostu sozialaz eta ingurumen kalteez hitz egiteaz gain, kontsumo mota honi alternatibak emango zaizkio. Edozein pertsonak edo enpresek beste kontsumo eredu bat izan dezake, ekonomikoki kostu beretsua izan arren, ingurugiroarekiko errespetuan oinarrituta egongo litzakeena eta gainera, milioka pertsonen biziak arriskuan jarriko ez lituzkena.
Guzti honetarako, eta gaur egungo argi-indar kontsumo ereduaren inguruko edozein zalantza argitzeko, Garoñaren Aurkako Foroak, Eguzki-rekin batera, San Bizenteko jaietan antolatu ohi dituen ingurugiro jardunaldien barruan, hitzaldi honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztete.
Ekarri zure argi-indarraren faktura eta Garoñako zentrala nola geldiarazi azalduko dizuegu, zure ordainagirian lapur diezazuten saihestuz.
Eguna: Urtarrilak 26, osteguna
Ordua: arratsaleko 19:00ak
Lekua: San Bizente Kultur Etxea
Charla informativa sobre la
reapertura de la Central Nuclear de Garoña
El próximo 26 de enero, el Foro
contra Garoña de Bizkaia, que lucha por el cierre definitivo de la central, realizara
una charla sobre el gran peligro que supondría la reapertura de la vieja,
peligrosa e innecesaria Central Nuclear de Garoña. En este caso, la reapertura
sería hasta los 60 años de explotación, por primera vez en el estado
significando la continuidad y generación de residuos durante 17 años más.
Además de explicar la situación
actual de Garoña, su peligrosidad, coste social, ambiental y económico que supondría su
reapertura, darán alternativas a dicho tipo de consumo, poniendo al alcance de
cualquier persona o empresa, otro modelo de consumo con el mismo coste pero eso
si siendo respetuoso con el medio ambiente y sin poner en peligro a millones de
personas.
Para todo ello, y para aclarar
cualquier duda sobre el actual modelo de consumo eléctrico, El Foro, junto a
Eguzki y dentro de su jornada anual de charlas medio ambientales dentro de las
fiestas de San Vicente, os invitan a participar en dicho evento.
Trae tu factura y te explicaremos
en directo cómo parar Garoña sin que nos roben en el recibo.
Esto, se realizara el:
Día: 26 de Enero
Hora: 19:00
Lugar: Casa de cultura de San
Vicente.
viernes, 13 de enero de 2017
Urtarrilak 21: Bigarren Eskuko eta Truke azoka // 21 de enero: Feria de 2º Mano y Trueque
(Más abajo en castellano)
Datorren larunbatean, hilak 21, Sanbizenteko jaien baitan, Eguzki Barakaldok bigarren Eskuko eta Truke azoka antolatzen dugu, helburua materialen berrerabilera sustatzea delarik. Azoka honetan, edozein material (objektu) saldu, trukatu edota oparitzeko aukera izando dugu. Bertan topatu ahal izando ditugun salgaiak, besteak beste: liburuak, arropa, diskak, jostailuak, kirol materiala, altzariak, soinu-tresnak…
Kontsumo arduratsua oinarri moduan duen eredua lortzeko beharra gero eta handiagoa da. Aldaketarako bide honetan guztiok eman dezakegun lehenengo pausoa, gure eguneroko kontsumoan 3R (murriztu, berrerabili eta birziklatu) erregela jarraitzea da.
Murriztu hitzak beharrezkoak ez diren erosketak saihesteari so egiten dio. Berrerabili eta birziklatu hitzek objetuen erabilera beste pertsona batzuekin partekatzea eta jadanik erabiltzen ez ditugun gauzei bigarren bizitza bat ematea esan nahi dute. Eta azkenik, erostea benetan beharrezkoa denean, bidezko merkataritzaren mekanismoak, ekonomia alternbatiboa eta solidarioa eta kontsumo kolaboratiboaren erabiltzea.
Bigarren eskuko merkatuak, bai salmentakoak eta baita trukekoak ere, 3R erregelaren adibide ezin hobeak dira eta horretaz gain gauza deberdinak aurkitzeko aukera ematen digute, merkeak eta ekologikoa, izan ere berrerabiltzen den produktua baino ekologikoagorik ez dago.
.............................. ............
El próximo sábado día 21 de enero, como parte de las fiestas de San Vicente, Eguzki-Barakaldo ha organizado una feria de segunda mano y trueque para impulsar la reutilización de materiales. En la feria habrá oportunidad para vender, hacer el trueque o regalar cualquier material, entre otros: libros, ropa, discos, juguetes, materiales de deporte, muebles, instrumentos...
La necesidad de un cambio hacia modelos de consumo responsables se hace cada vez más imperativa. Un primer paso que podemos dar es incorporar a nuestra forma de consumo diario la regla de las 3R: Reducir, reutilizar y reciclar.
Reducir se refiere a evitar las compras que no son realmente necesarias. Reutilizar y Reciclar se refiere a compartir con otras personas el uso de los objetos, dar la mejor salida posible a las cosas que ya no utilizamos, y si finalmente realmente necesitamos comprar, utilizar los mecanismos de comercio justo, la economía alternativa y solidaria y el consumo colaborativo.
Los mercadillos de segunda mano, tanto de venta como de trueque, son un ejemplo perfecto de la regla de las 3R y además nos permiten encontrar cosas diferentes, baratas y ecológicas porque no hay objeto más ecológico que el que se reutiliza.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)






