viernes, 21 de septiembre de 2012

Ur kutsatua gure etxeko iturrietan ez dugulako nahi, Oiolako urtegitik deskonexioa orain !!




Eguzkik deialdia egiten die Barakaldotar guztiei Oiola-Lindano plataformaren kanpainan parte hartzera. Pauso gehiago emango ditugu eta erantzun gogor bat ematera animatzen zaituztegu.
Momentuz zuen etxe, lokal, enpresa eta lonjen leihoetan oihal beltz bat jartzera gonbidatzen zaituztegu gure haserre eta kezka adieraztera, baita auzo guztietan dauden sinadura orrietan sinatzera eta deialdietan parte hartzera ere.

Kexa pertsonalak sinatzera ere animatzen dizuegu  eta Udaletxera zuzenean eramatera.

 Osasuna eta naturaren defentsagatik !!

 Oiolako urtegitik deskonexioa ORAIN !!