miércoles, 15 de febrero de 2012

Bide-sarietan, hiru edo hiru pertsona baino gehiago garraiatzen dituzten autoentzako deskontuak egiteko proposamena -//- Propuesta para solicitar descuentos en los peajes para los vehículos que transporten tres o más personas

(Más abajo en castellano)
Gipuzkoako errepideak finantziatzeko modurik egokiena zein den aztertzeko Batzar Nagusiek eratu duten lan-taldea herritarron parte hartzeari ireki zaiola aprobetxatuz, bertako presidente Lore Suarez PSEko batzarkideari gutuna bidali dio Eguzkik, zera proposatuz:
azkenean hautatutako sistema bide-sari, biñeta edo beste edozein dela ere, hiru edo hiru pertsona baino gehiago garraiatzen dituzten autoentzako deskontu edo hobariak kontuan izatea.
 .........
Aprovechando que la ponencia constituida por las Juntas Generales para estudiar la financiación de las carreteras guipuzcoanas se ha abierto a la participación ciudadana, los miembros de Eguzki hemos remitido una carta a su presidenta, la juntera del PSE Lore Suárez, en la que proponemos que, sea el sistema de peajes, viñeta o cualquier otro el finalmente elegido, contemple descuentos o bonificaciones para los automóviles que transporten tres o más personas.
 ..........

 (Más abajo en castellano)

Bide-sarietan, hiru edo hiru pertsona baino gehiago garraiatzen dituzten autoentzako deskontuak egiteko proposamena

Gipuzkoako errepideak finantziatzeko modurik egokiena zein den aztertzeko Batzar Nagusiek eratu duten lan-taldea herritarron parte hartzeari ireki zaiola aprobetxatuz, bertako presidente Lore Suarez PSEko batzarkideari gutuna bidali dio Eguzkik, zera proposatuz: azkenean hautatutako sistema bide-sari, biñeta edo beste edozein dela ere, hiru edo hiru pertsona baino gehiago garraiatzen dituzten autoentzako deskontu edo hobariak kontuan izatea.

Neurri honen bidez, eta modu apalean besterik ez bada ere, auto pribatuen erabilera arduratsua sarituko litzateke, lanera joateko autoa konpartitzea eta antzeko praktikak bultzatuz.

Gipuzkoa ez litzateke alor honetan aitzindaria izango. Izan ere, beste lekuetan horrelako deskontuak egiten dituzte dagoeneko, esaterako, Bartzelona inguruko autopistetan.

Eguzkikook badakigu lan-talde horrek diru gehiago nola bildu aztertzea baino ez duela helburu.
 Izan ere, Gipuzkoan azken hamarkadotan egin den errepide politika ez da iraunkorra izan, ez ingurumenari dagokionez, ezta finantziazioari dagokionez ere, eta azken hori are nabarmenago geratzen ari da orain, krisi garaian. Foru Aldundiak Bidegiren 900 milioi euroko zorrari aurre egin behar dio; atera kontuak. Eta, esan bezala, Batzar Nagusietan eratu den talde horrek ez du beste helbururik.

Dena dela, eta hori horrela izanda ere, Eguzkikoon ustez, aukera aprobetxatu egin behar da autoen erabilpen arduratsuan eragiteko, modu apalean bada ere, guk proposatutako bidetik.
     EGUZKI
     2012ko otsailean

Propuesta para solicitar descuentos en los peajes para los
vehículos que transporten tres o más personas

Aprovechando que la ponencia constituida por las Juntas Generales para estudiar la financiación de las carreteras guipuzcoanas se ha abierto a la participación ciudadana, los miembros de Eguzki hemos remitido una carta a su presidenta, la juntera del PSE Lore Suárez, en la que proponemos que, sea el sistema de peajes, viñeta o cualquier otro el finalmente elegido, contemple descuentos o bonificaciones para los automóviles que transporten tres o más personas.

Esta medida, en su modestia, serviría para fomentar el uso responsable del automóvil, a través de buenas prácticas como compartirlo para ir al trabajo.

Gipuzkoa no sería el primer territorio que toma una medida de estas características. Por ejemplo, en los peajes de las autopistas metropolitanas de Barcelona ya se aplican descuentos de este tipo.

Los miembros de Eguzki somos plenamente conscientes de que el objetivo de la ponencia es exclusivamente recaudatorio.
 La política de carreteras desarrollada en las últimas décadas en Gipuzkoa ha sido insostenible, por supuesto desde el punto de vista ambiental, pero también, tal y como está quedando especialmente de manifiesto ahora, en época de vacas flacas, desde el económico. Baste pensar que la Diputación debe afrontar los 900 millones de euros de la deuda contraída por Bidegi. Y es exclusivamente a la necesidad de recaudar más, y no a otra cosa, a lo que responde la ponencia de las Juntas Generales.

No obstante, consideraríamos un error que no se aprovechase para tratar de incidir, siquiera mínimamente, sobre el uso responsable del automóvil privado con medidas como la que proponemos.

  EGUZKI
 2012ko otsailean

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada