jueves, 29 de febrero de 2024

Hainbat talde hiri-zuhaitzen landaketa antolatutako deialdira gehitzen gara

Eguzkik bat egiten du larunbat honetan Barakaldon egingo den Zuhaitz landaketarekin. Herriko hainbat talderekin elkarlean arituko gara Barakaldo natural eta osasungarri baten alde.

Urtero bezala, Ekologistak Martxan-ek eta Bizizaleak Konpartsa Ekologistak plantazio bat antolatu dute. Ekimen hau ‘Renaturalización de ciudades: bosquetes urbanos” /  ‘Hiri berdeagoak eta osasungarriagoak denontzat’ leloarekin indartuko da.

Talde ekologisten urteroko landaketak helburu nagusi bat du: Aste Nagusiko gure jardueraren aztarna konpentsatzea. Eta, urtero bezala, landaketa honetan Trianguneko konpartsek parte hartuko dute: Bizizaleak, Mekauen eta Sin Kuartel. Eguzkizaleak konpartsak eta Eguzki Barakaldo talde ekologistak ere bat egin dute deialdiarekin. Hala ere, deialdia zabalik dago oraindik, ahalik eta boluntario gehien batzeko helburuarekin.

Aipatutako konpentsazioaz gain, landaketa honekin hiriak birnaturalizatzeko beharraz ohartarazi nahi da, arnasten dugun airearen kalitatea hobetzen eta bero-irlak prebenitzen lagunduko duten berdeguneekin berriro betetzeko beharraz. Horregatik, aurreko urteetan basoan landatzea erabaki zen arren, aurten egunero trafiko handia jasaten duten errepidez inguratutako hirigunea aukeratu da.