martes, 28 de marzo de 2017

Barakaldo Naturalak alkateari exijitzen dio Hegoaldeko Trenbidearen Saihesbideari buruz informatzeko konpromisoa betetzea.

(más abajo en castellano)
-->
Barakaldo Naturala Plataformak alkateari, Amaia del Campori, exijitzen dio Hegoaldeko Trenbidearen Saihesbidearen Udal Lan Mahaiaren (2016ko urtarrilaren 16an sortuta) bilerarako premiazko deialdia egitea, zertan oinarritzen duen bere iritzia proiektu hau herri honentzat astakeria hutsa denatik (2015/12/14) Ezkerraldearentzat sekulako berria denara (18/03/2017) aldatzeko informazio guztia emateko.

Iritzia // Gure Idus Martiae

(más abajo en castellano)

Azken asteotan mega-proiektuen azkartzeari buruzko iragarpenak  helarazi dizkiguten: AHT-ean egiteke dauden atalak hamaika aldiz aipatutako Bergarako korapilorekin, Hegoaldeko Trenbidearen Saihesbidea, edo Penagos-Gueñes-Itsasoko Goi-tentsioko Linea, benetan loturarik ez duten egitasmo bailiran  aurkezten dizkigute. Hain justu PP, gogoz kontra bada ere, Diputatuen Kongresuan duen egungo egoeraz jabetzen ari den unean, non oraingoan benetan aurrekontuak adostera behartua egongo den.

jueves, 23 de marzo de 2017

Martxoak 30/ Energiaren oraingo egoerari buruzko hitzaldia


Hurrengo ostegunean, martxoaren 30ean arratsaldeko 19:30etan, Eguzkik antolatutako energia buruzko hitzaldi bat egongo da  Errondako Herriko Tabernan (Bilbon) Eguzkizale konpartsaren, Ernai-ren eta Ikasle Abertzaleen laguntzarekin. 

Korrika egin: Garoñan ihes erradiaktiboa!


-->
Ondo iruditzen zaigu Iberdrolak emergentzia nuklearraren simulazioa egitearen ideia. Lehenengo aldiz, aitortu dute Garoñako zentral nuklearrak Txernobil edo Fukushima moduko istripu larri bat izan dezakeela eta herritarrak horrelako egoera baten aurrean zer egin behar duten esatea oso ondo dago.
Horregatik Iberdrolak antolatu duen gaueko lasterketa ideia itzela da, herritarrok edozein momentutan etxetik ospa egiteko prest egon gaitezen, baita gauean ere.  Ez dugu ahaztu behar istripu nuklear bat edozein momentutan gertatu daitekeela (Txernobilekoa gaueko 1:30etan gertatu zen) eta herritarrek ez dakite istripuren bat egonez gero zein den jarraitu beharreko protokoloa.

lunes, 20 de marzo de 2017

Gipu, gure bihotzetan betirako


Egun hauetan, konturatu gara gure taldekide eta lagun zen Gipuren omenez landatutako zuhaitza desagertu egin dela. Horregatik, igandean, lagun eta senideak berriz elkartu ginen Gipuk aukeratutako tokian zuhaitz berria landatzeko. Aurrekoan bezala, denok elkarrekin San Bizentetik abiatu ginen, gure lagunak hain maitatua zuen Garamillua-Goronillo mendixkaraino.

viernes, 17 de marzo de 2017

Garoña itxi eta eraitsi betiko berehala! / Garoña cierre definitivo y desmantelamiento ¡Ya!

Aukera oro da ona aldarrikapen ozen eta garbia egiteko

Eguzkiren ustez, Euskal Herria maite dugunok bertan bizi garenok bezalaxe, eskura ditugun aukera guztiak erabili behar ditugu gobernatzen gaituztenei argi eta ozen adierazteko, Santa Maria de Garoña zentral nuklearra berehala itxi behar dela, hala nola zorigaiztoko instalakuntza horrengandik onartzen dugun tramite bakarra eraispenarena dela. Hori bai, transparentzia, parte hartze eta administrazioa, mugimendu ekologista, alderdi politiko naiz erakunde sindikal naiz sozialen artean lortutako kontsetsuz, hori baita guretzako etorkizun seguru bat izateko berme bakarra.