Atzo Barakaldoko jaien hasierako txupinazoa bota zuten. Urtearen zeharko estresa ahazteko eta lagunen artean gozatzeko garaia da; baina herriaren gai garrantzitsuak ahaztu gabe. Jaietan jai! Ama Lurra defendatzen ere bai!
Horrexegatik, Barakaldo Naturala Plataformaren kideekin eta auzotarrekin Hegoaldeko Tren-Saihesbidearen proiektua eraman genuen Herriko Plazara, jaiei ongi etorria emateko, baita alkatesari gai hau nola kudeatuko duen oso adi egongo garela esateko ere.