Gipu gogora ekarriz
Datorren apirilak 3an, igandean, Gipuk gure laguna zena, elkarrekin gogoratzeko ibilalalditxoa egingo dugu. 10:00etan San Bizenteko Parkean elkartu gara eta denok batera Gipuren omenez landatutako zuhaitza dagoen mendixkaraino Garamiluara joango gara.
Ibilbidea egin ezin dutenentzat 12:00etan Garamiluan.
Etorri gurekin !
Recordando a Gipu
El próximo 3 de Abril, domingo, haremos una pequeña marcha para recordar juntas/os a nuestro amigo Gipu.
Quedaremos a las 10:00 en el Parque de San Bizente, y juntos/as recorreremos el camino hasta el monte Goronillo, donde se encuentra el árbol plantado en recuerdo a Gipu.
Para aquellas/os que no puedan hacer el recorrido a las 12:00 en Goronillo.
Animate !
2007-an Gipuk, Barakaldoko
Eguzkin parte
hartu nahi zuela jakinarazi
zigun, berehala
bilera batean agertu
zitzaigun eta hortik eta
hilabete gutxira gutako
beste bat zen. Eta
ez bakarrik hori, hasieran
taldekide bat zen,
gero gure motorra bihurtu
zen eta azkenik,
gidaria eta iparrorratza.
Bitzitzan egunero zerbait
ikasten dugula esan
ohi da ala behintzat
bizitzak ikasteko milaka
aukera ematen dizkigu, eta
militantzia gure
bizitzaren parte den heinean
ez da salbuespen
bat. Gipuk asko zekien
mundu honen
inguruan, urteak eman
baitzituen hainbat
helbururengatik borrokan
eta beraz, irakasle
ezin hobea izan genuen.
Baina taldean sartu bezain
laster konturatu
ginen bere erritmoa
nekaezina zela, bai
bilera egunetan eta baita
elkarrekin antolatzen
genituen ekintzetan ere
buru belarri
aritzen zen, zuen indar
guztia erabiliz. Bilera
eta ekimen haietatik
guztietatik, guk izerditan
blai bukatzen genuen, baina
pozik eta
gero eta adoretusagoak,
indartsuagoak.
Gaur egungo gizartean,
kalean egotea eta
batez ere, gure herriak
jasotzen dituen erasoen
kontra lan egitea oso zaila
dela jakin
badakigu, eta batzuei
ahaztu egin zaiela
ematen du ere, baina guri,
zorionez, Gipuk
astero gogorarazten zigun. Izan
ere, berari
esker ekimen ugari antolatu
geintuen; zuhaitz
egunak, material postuak
auzoko jai
guztietan jarri, Eguzki
bulegoa, instituzioen
kontrako salaketak, etab.
Gipuk bere herria maite
zuen eta oso argi
zuen Barakaldo, gure
herria, naturaren aurkako
erasoetatik defendatzea
taldearen
lehentasuna izan behar
zela. Horretarako,
barakaldar guztiekin hitz
egitea, hauek
entzutea eta herri
mugimenduekin elkarlanean
aritzea ezinbestekoa zela
uste zuen.
Alde batetik, gazteriarekin
harremanak
sendotzeko bideari ekin
genion eta haiekin
batera hainbat proiektu
martxan jarri
genituen. Adibidez, urtero
egiten dugun
Eretzako mendi martxa
(ibialdia, tailerrak,
etab), hitzaldiak, azokak,
etab. Beste aldetik,
herriarekin harremanak
sendotze-
ko nahi horretatik ere,
Barakaldo Naturala
Plataforma sortzea
proposatu zigun,
gure herriko azken gune
naturalak babestea
helburu izanik. Plataforma
honen inguruan,
Barakaldoko hainbat
eragilerekin
harremanetan jarri ginen
eta plataforma
indartsu bat sortu genuen.
Gainera, elkarlan
honen fruitu dira
antolatutako martxak
(ibialditxoak) eta
Barakaldo Naturalaren
bloga. Gipuk bazekien
jendean gurera
erakartzen, horretarako
bere amarruak
zituen, esate baterako,
jendearen arreta
deitzeko kartel deigarriak,
eta beti ironia
kutsuarekin diseinatzen
zituen.
Beraz, Gipuk ideia bat
helarazi zigun:
proiektuak behetik gora
eraiki behar ditugu,
auzoz auzo eta Barakaldotik
Euskal Herrira.
Baina horrek ez du esan nahi
Eguzkiri
bere osotasunean ekarpenik
egin ez zionik,
barne antolakuntza,
komunikazioa eta
sare soziala handitzeko
egin zuen lana ere
ikaragarria izan zen. Gaur
egun, berak martxan
jarritako mekanismoak
(webgunea,
blog-a, helbide
elektronikoa, etab.) dira
Eguzkiren proiektua
zabaltzeko bideak.
Denok jakingo duzuenez,
Gipuk pertsona
bakoitzaren barne
potentziala (gaitasuna)
azalarazteko gai zen eta
gure taldearekin
lortu zuen. Izan ere,
konturatu gabe,
prentsaurrekoak eta
hitzaldiak emateko
gai ginen. Hasieran
ezinezkoa zela uste
genuen, beldur ginen, baina
momentua
ailegatzen zen bakoitzean,
bera gure ondoan
zegoen, beti laguntza
emateko, eskua
luzatzeko prest. Bere
indarra guri helarazteko
gai zen.
Alde egin zenuenetik urte
luze bat pasa
da, baina zuk erakutsitako
bideari tinko jarraitzea
da gure helburua. Nahiz eta
arazo
eta erronka zailekin topo
egin, zuk helarazitako
indarrari esker haiei
ekingo diegu.
Bihotz bihotzez, mila
esker, Giputxi, militante,
lagun eta gidari, zure
argiak gure bidea
argitzen du.
Agur eta ohore, agur laguntxo.