jueves, 29 de febrero de 2024

Hainbat talde hiri-zuhaitzen landaketa antolatutako deialdira gehitzen gara

Eguzkik bat egiten du larunbat honetan Barakaldon egingo den Zuhaitz landaketarekin. Herriko hainbat talderekin elkarlean arituko gara Barakaldo natural eta osasungarri baten alde.

Urtero bezala, Ekologistak Martxan-ek eta Bizizaleak Konpartsa Ekologistak plantazio bat antolatu dute. Ekimen hau ‘Renaturalización de ciudades: bosquetes urbanos” /  ‘Hiri berdeagoak eta osasungarriagoak denontzat’ leloarekin indartuko da.

Talde ekologisten urteroko landaketak helburu nagusi bat du: Aste Nagusiko gure jardueraren aztarna konpentsatzea. Eta, urtero bezala, landaketa honetan Trianguneko konpartsek parte hartuko dute: Bizizaleak, Mekauen eta Sin Kuartel. Eguzkizaleak konpartsak eta Eguzki Barakaldo talde ekologistak ere bat egin dute deialdiarekin. Hala ere, deialdia zabalik dago oraindik, ahalik eta boluntario gehien batzeko helburuarekin.

Aipatutako konpentsazioaz gain, landaketa honekin hiriak birnaturalizatzeko beharraz ohartarazi nahi da, arnasten dugun airearen kalitatea hobetzen eta bero-irlak prebenitzen lagunduko duten berdeguneekin berriro betetzeko beharraz. Horregatik, aurreko urteetan basoan landatzea erabaki zen arren, aurten egunero trafiko handia jasaten duten errepidez inguratutako hirigunea aukeratu da.


Lurgaiaren aholkularitzarekin, Barakaldoko BEC (Bilbao Exhibition Center) inguruan landatuko diren aleak aukeratu dira.

  • larunbata, martxoak 2
  • 10:00etan
  • Ansioko metro-geltokian geratuko gara

Parte hartzeko izena eman behar da, landaketa egunean beharrezkoak izango diren tresnak kalkulatu ahal izateko.

Kontaktatu bizkaia@ekologistakmartxan.org helbide elektronikoaren bidez.

Animatu parte hartzera! 



Como todos los años, Ekologistak Martxan y Bizizaleak Konpartsa Ekologista organizan una plantación. Este año esta actividad se refuerza con el lema ‘Renaturalización de ciudades: bosques urbanos’ / ‘Hiri berdeagoak eta osasungarriagoak denontzat’.

La plantación anual de los colectivos ecologistas tiene un objetivo principal: compensar la huella de nuestra actividad  durante Aste Nagusia. Y, como todos los años, en esta plantación participarán las comparsas del Triangune: Bizizaleak, Mekauen y Sin Kuartel. También se han sumado a esta convocatoria la comparsa Eguzkizaleak y el grupo ecologista Eguzki Barakaldo. No obstante, la convocatoria sigue abierta, con el objetivo de sumar el mayor número voluntarias posible.

Además de la compensación mencionada, con esta plantación se pretende llamar la atención sobre la necesidad de renaturalizar las ciudades, de volver a llenarlas con espacios verdes que ayuden a mejorar la calidad del aire que respiramos y a prevenir las islas de calor. Por eso, mientras en años anteriores se había optado por plantaciones en bosque, para este año se ha elegido una zona urbana fuertemente rodeada de carreteras que soportan un gran tráfico diario.

Con el asesoramiento de Lurgaia, se han elegido los ejemplares que serán plantados en los alrededores del BEC (Bilbao Exhibition Center) en Barakaldo.

  • sábado, 2 de marzo
  • 10:00h
  • quedamos en la parada de Metro de Ansio

Para participar, es necesario inscribirse, para poder calcular las herramientas que serán necesarias el día de la plantación.

Puedes contactar a través del email bizkaia@ekologistakmartxan.org .