martes, 18 de enero de 2011

U27: Greba eta Argi Itzaltzea - 27: Huelga y Apagón


EGUZKI U-27KO GREBAREKIN BAT DATOR ETA,
EGUN HORRETAKO MOBILIZAZIOEN ARTEAN, TARIFA ELEKTRIKOEN NEURRIZ GAINEKO IGOERAREN KONTRAKO ARGI ITZALTZEA SUSTATUKO DU.

EGUZKI SE SUMA A LA HUELGA DEL 27-E Y, ENTRE LAS MOVILIZACIONES DE LA JORNADA, PROMOVERÁ UN APAGÓN CONTRA EL TARIFAZO ELÉCTRICO.

Zergatik gobernuen eta energia enpresa handien arteko konplizitatea? Norberak erantzun dezala, baina José María Aznar Endesan dago, Felipe González NaturGasen, eta Josu Jon Imaz Petronorren. Bitxia, ezta?.

¿Que qué tipo de connivencia existe entre los gobiernos y las grandes empresas energéticas? Por ejemplo, José María Aznar ha “fichado” por Endesa, Felipe González asesora a NaturGas y Josu Jon Imaz está al timón de Petronor. Que cada cuál saque sus propias conclusiones.
......

EGUZKI bat dator Euskal Herriko gehiengo sindikal eta sozialak urtarrilaren 27rako egin duen greba deialdiarekin. Gure ustez, ingurugiroaren, osasun publikoaren, bizi kalitatearen eta, oro har, ekologiaren ikuspegitik ere, hamaika arrazoi daude gobernuak krisiaren aitzakian hartzen ari diren neurriei aurre egiteko.

Neurri horiek kapitalaren mesedean eta herritar xumeen kaltetan hartzen dituzte beti. Horren lekuko da orain dela gutxi PSOEko Gobernuak onartu duen argindarraren neurriz gaineko tarifa igoera, ingurugiroarekin zerikusi handia duena, gainera. Hori dela eta, protesta moduan, greba egunean egingo diren mobilizazioen artean, EGUZKIk argi guzti-guztiak ordu erdiz itzaltzea proposatzen du

Zergatik grebarekin bat?

PSOE, betiere eskubiko alderdiek lagunduta, sekulako murrizketak egiten ari da herritarrek urtetan lortutako eskubide sozialetan.

Murrizketa hauei aurre egiteko hamaika arrazoi daude, baina, ekologistak garen aldetik, batzuk aipatuko ditugu:

-Argindarra, garraio publikoa eta oinarrizko beste zerbitzuen tarifa igoera etengabea.
-Pentsioen murrizketa eta horrek bizi kalitateari egiten dion kaltea.

-Bizitzaz gozatzeko eskubidearen murrizketa eta iraungitze data duen (ala ez duen) eskulan hutsa bagina bezala tratatuak ez izateko eskubidearen murrizketa.

-Lan egin behar dela bizitzeko eta ez dela lan egiteko bizi behar inoiz baino irmoago aldarrikatu beharra.

-Zerbitzu publikoen etengabeko galera salatu beharra.

-Behar sozialak asebetetzera bideratu beharko litzatekeen dirutza publikoa krisiaren erantzuleei beraiei ematea salatu beharra.

-Elikagai kontutan subiranotasuna (edo geratzen den subiranotasun apurra, behintzat) defendatu beharra eta, aldi berean, alor horretan mundu mailan dagoen merkadeoa salatu beharra.

-Ondasunak banatu behar diren eta planetaren aberastasunak xahutu behar ez diren kontzientzia.
-Bestelako mundua posible ez ezik ezinbestekoa ere baden kontzientzia.

Hauek dira greba egiteko gure arrazoietako batzuk, baino askoz gehiago ere badira. Egia da arrazoi hauek egunero-egunero defendatu behar direla, baina egia da ere ez dagoela batere gaizki egun jakin batean, urtarrilaren 27an, denok batera protesta egitea.
  
Zergatik tarifa elektrikoaren gehiegizko igoeraren kontrako argi itzaltzea?

Herri xehearen kaltetan hartzen ari den neurrien artean,  PSOEko Gobernuak energia enpresa handien interesei men egin die eta argindarraren gehiegizko tarifa igoera onartu du, %9,8koa. Kontuan izan behar azken hilabeteotan tarifak beste bi alditan ere gora egin duela: lehenengoa BEZ berria onartu zenean eta bigarrena, berriz, urrian. Zulo galanta berez nahiko hutsik dauden herritar xeheen poltsikoetan.

Gainera, ingurugiroaren ikuspegitik begiratuta, igoera hau “zikina” da oso. Izan ere, energia berriztagarriak (batez ere fotoboltaikoa) zigortzen ditu eta, aldiz, Estatuko bertako ikatza erabiltzea saritu. Ez dago esan beharrik ikatzak negutegi efektuko gas eta, oro har, askoz kutsadura gehiago sortzen duela.

Zergatik gobernuen eta energia enpresa handien arteko konplizitatea? Norberak erantzun dezala, baina José María Aznar Endesan dago, Felipe González NaturGasen, eta Josu Jon Imaz Petronorren. Bitxia, ezta?.

Urtarrilaren 27an, 19.00etatik a 19.30ak arte, argi itzaltzea

 

Herritarrei dei egiten diegu urtarrilaren 27an argiak itzal ditzaten, 19.00etatik 19.30ak arte. Leku guztietako argiak... etxeetakoak, lantegietakoak, aisialdiko zentroetakoak... den-denak. Keinu txiki-txiki baten bidez eta 30 minutuz nazka-nazka eginda gaudela adierazteko aukera izango dugu (bide batez zertxobait ere aurreztuko dugu, bai poltsikoaren mesedean, bai ingurugiroaren mesedean ere).

Herritar guzti-guztiei egiten diegu dei, bai greban egongo direnei, bai egongo ez direnei ere. Eta dei egin nahi diegu bereziki teknikoki greba egiterik ez dutenei, alegia, erretiroa hartutakoei, etxeko andreei, lanik ez dutenei...

EGUZKIkook ederki asko dakigu gure indarrak hutsaren hurrengo direla eta, ondorioz, oso litekeena dela gure deialdiak inolako oihartzunik ez izatea. Horregatik sindikatu eta era guztietako talde sozialei ere dei egin diegu deialdia eurenganatu dezatela eta, ahal duten neurrian, zabal dezatela.

Ez dugu aukera txikienik ere galdu behar egiten ari direnarekin bat ez gatozela adierazteko.

EGUZKI
2011ko urtarrilean
EGUZKI SE SUMA A LA HUELGA DEL 27-E Y, ENTRE LAS MOVILIZACIONES DE LA JORNADA, PROMOVERÁ UN APAGÓN CONTRA EL TARIFAZO ELÉCTRICO.

Los miembros de EGUZKI hemos decidido apoyar la convocatoria de huelga que para el próximo 27 de enero ha hecho la mayoría sindical y social vasca, convencidos de que también desde el punto de vista medioambiental, de la salud pública, de la calidad de vida y, en definitiva, de la ecología hay muchas y poderosas razones para oponerse a las medidas que, a cuenta de la crisis, están tomando los gobiernos.

Un ejemplo clarísimo de esas medidas, siempre favorables al capital y perjudiciales para los ciudadanos de a pie, y que además tiene evidentes connotaciones ambientales, es el del reciente y abusivo incremento de las tarifas eléctricas, el ya popularmente conocido como TARIFAZO. Es por eso que, entre las movilizaciones que tendrán lugar a lo largo de la jornada de huelga, EGUZKI promoverá un apagón.


¿Por qué apoyamos la huelga?

El PSOE, con el respaldo de los partidos de derecha “de toda la vida”, está promoviendo toda una serie de recortes que suponen una auténtica involución en materia de conquistas sociales.

Existen innumerables razones para oponerse a esta dinámica, pero, desde nuestra especificidad como grupo ecologista, éstas son algunas de las que nos impulsan a hacerlo:

-La subida de servicios básicos como la luz o el transporte público...

-El recorte de las pensiones y la pérdida de calidad de vida que conlleva.

-El deterioro del derecho a disfrutar la vida y a no ser tratados como mera mano de obra con período o no de caducidad.

-La necesidad de insistir más que nunca en que hay que trabajar para vivir y no vivir para trabajar.
-La oposición al progresivo desmantelamiento de los servicios públicos.

-La oposición a que se desvíen ingentes cantidades de dinero público que deberían estar destinadas a cubrir necesidades sociales precisamente a quienes son los responsables de la crisis.

-La consciencia de que es preciso defender la soberanía alimentaria o, para ser más exactos, las escasas parcelas de ella que aún puedan quedarnos, y, al mismo tiempo, oponerse al mercadeo mundial de los alimentos.

-La consciencia de que hay que compartir, socializar y no derrochar las riquezas del planeta.

-La consciencia de que otro mundo no sólo es posible, sino imprescindible.

Éstas son algunas de nuestras razones, pero hay más. Y, si bien es verdad que hay que ponerlas en valor todos y cada uno de los días del año, también lo es que no está nada mal que en uno concreto, el jueves 27, mostremos todos a una nuestra rebeldía.

¿Por qué el apagón contra el tarifazo?

En este contexto de recortes constantes para los ciudadanos y ciudadanas de a pie, el Gobierno del PSOE también se ha plegado a los intereses de las grandes empresas energéticas y ha aprobado otra subida abusiva de la tarifa eléctrica, un 9,8%, que viene a sumarse a la que supuso la del IVA y a la que tuvo lugar en octubre pasado. Todo un sablazo para las ya de por sí maltrechas economías domésticas.

Pero es que, además, es una subida ambientalmente “sucia”, porque castiga a las energías renovables, sobre todo a la fotovoltaica, y premia el consumo de carbón (carbón estatal), mucho más contaminante, por supuesto.

¿Que qué tipo de connivencia existe entre los gobiernos y las grandes empresas energéticas? Por ejemplo, José María Aznar ha “fichado” por Endesa, Felipe González asesora a NaturGas y Josu Jon Imaz está al timón de Petronor. Que cada cuál saque sus propias conclusiones.

El día 27, de 19 a 19.30 horas, apagón

Animamos a los ciudadanos a que el día 27 apaguen las luces de sus domicilios, centros de trabajo, ocio o lo que sea, de 19 a 19.30 horas. Son 30 minutos en los que con el simple gesto de desplazar los interruptores de la luz, un gesto “invisible”, podemos manifestar nuestro hartazgo (además de que algo también ya le ahorraremos al bolsillo y al medio ambiente).

Animamos a participar a todos los ciudadanos, estén de huelga ese día o no. Queremos animar de forma muy particular a aquellos que, técnicamente, ni siquiera pueden hacer huelga, por ejemplo, a los jubilados, a las amas de casa, a los que están en paro...

Somos plenamente conscientes de que las fuerzas de EGUZKI son modestas y, por tanto, no cabe pensar que nuestro llamamiento al apagón pueda tener excesivo eco. Por eso animamos a sindicatos y organismos de todo tipo, así como a los ciudadanos particulares, a que hagan suya también esta iniciativa y la socialicen en la medida de sus posibilidades.

No debemos desaprovechar ninguna ocasión, por pequeña que sea, para manifestar que no estamos de acuerdo con lo que está pasando.

EGUZKI
2011ko urtarrilean




No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada