jueves, 28 de abril de 2011

Produktu ekologikoak Barakaldon - Productos ecológicos en Barakaldo

Produktu ekologikoak inolako produktu kimikoren erabilerarik gabe lortzen direnak dira. Horregatik, bai gure osasunerako eta baita ingurugirorako onuragarriagoak dira, izan ere, ez daukate substantzia kimikoetatik eratorritako pestizida, antibiotiko, ongarri, gehigarri eta kontserbagarri bezalako hondakin kimikorik. Ez daukate ezta bihotz-gutxiegitasuna, osteoporosia, migraina eta hiperaktibitatea bezalako osasun arazoak sor dezaketen sintesi gehigarririk.
Nekazaritza ekologikoan ongarri naturalak dauzkaten lurzoruak erabiltzen dira, ondorioz, ekoizten diren produktuak zaporetsuagoak dira eta gainera bitaminetan (C-an bereziki), mineraletan, proteinetan eta karbohidratoetan aberatsagoak dira.

Era berean, genetikoki moldatutako espezieen erabilerarekin dagoen bateraezintasuna aipatzeko modukoa da, hauek izurrite eta gaixotasunei aurre egiteko bioaniztasunaren galera dakartzatelarik. Ekoizpen eredu honek gainera, etorkizunerako haziak mantentzea ahalbidetzen dute, balio kultural eta elikagarri handia duten hainbat barietateren galera eragotziz.

Abeltzaintza ekologikoan antibiotikoen erabilera debekatuta dago: gaur egun, abeltzaintza intentsiboan ematen ari den antibiotikoen erabileraren igoeraren eta honek giza osasunean eduki ditzakeen ondorioen inguruko kezka dago.

Gainera, nekazaritza eta abeltzaintza mota honek alderdi sozioekonomiko bat ere dauka. Mota honetako praktika jasangarriengatik apustua egiten duten ekoizleen kopurua gora doa, nekazaritza eta abeltzaintza intentsiboan oinarritutako janari-enpresa handiei aurre egiteko estrategia bezala. Merkatu libreak zuzentzen dituen enpresa hauek produktuen kalitatea gutxitzeko gai dira etekin ekonomiko handiagoa lortzeko. Baina, gainera, kontsumitzen ditugun produktuak gure bizi eremuetatik gertu ekoizten badira alde batetik, gure ekonomia lokala piztuko dugu eta beste aldetik, produktuen garraioaren (airetik, itsasotik, lurretik...) eragina gutxituko dugu.

Laburbiltzeko, argi dago hauek osasungarriagoak direla eta gainera, naturaren oreka errespetatzen dute, ekosistemaren mantentzeari, landaren garapen iraunkorrari eta aldaketak limatikoaren efektuen gutxitzeari laguntzen dutelarik.

Arrazoi guzti hauengatik, Barakaldoko Eguzkik produktu ekologikoen kontsumo eta merkaturatzea sustatu nahi du. Horretarako, orrialde honen eskuinaldean dagoen atal batean produktu ekologikoak saltzen dituzten gure herriko hainbat denda zerrendatzen duen taula (word. doc formatua) topa dezakezue. Baina ez dugu hau zerbait estatikoa izatea nahi, horregatik, zerrenda hau handitzeko zuen parte hartzea eskatzen dizuegu helbide honetara idatziz (eguzkibarakaldo@gmail.com), saltoki mota hauen errepresentazio zabalagoa lortzeko eta taula hau produktu hauen alde egiten duten barakaldarrentzako (badakigu gero eta gehiago garela)kontsultarako tresna bilakatzeko.



Los productos ecológicos son aquellos que se obtienen sin la utilización de ningún tipo de producto químico. Por ello, son más saludables para nuestro organismo y para el medio ambiente, ya que están libres de residuos tóxicos provenientes de sustancias químicas, tales como, pesticidas, antibióticos, fertilizantes, aditivos y conservantes. Tampoco contienen aditivos de síntesis que pueden provocar problemas en la salud, como; insuficiencias cardíacas, osteoporosis, migrañas e hiperactividad.
En la agricultura ecológica se emplean suelos con fertilizantes naturales, siendo así los productos originados más sabrosos y más ricos en vitaminas (espacialmente la C), minerales, proteínas y carbohidratos.

Asimismo, cabe destacar la incompatibilidad con el uso de especies genéticamente modificadas, ya que conducen a la pérdida de diversidad genética para un menor rango de resistencia contra plagas y enfermedades. Este modelo de producción también preserva las semillas para el futuro, impidiendo, de este modo, la desaparición de algunas variedades de gran valor nutritivo y cultural.

En la ganadería ecológica se prohíbe el uso de antibióticos: actualmente existe una preocupación sobre el creciente uso de antibióticos en la ganadería intensiva y los posibles efectos sobre la salud humana.

Además, este tipo de agricultura y ganadería también tiene una cara socioeconómica. Cada vez son más los productores que apuestan por este tipo de prácticas sostenibles como estrategia para hacer frente a las grande empresas alimentarias basadas en la agricultura y ganadería intensiva. Empresas regidas por el libre mercado que son capaces de sacrificar la calidad de sus productos para conseguir un mayor beneficio económico. Pero, si además los productos que consumimos se producen cerca de nuestro lugar de residencia estaremos consiguiendo por un lado, reactivar nuestra economía local y por otro lado, minimizar los impactos del transporte (aéreo, ferroviario, rodado…) de los productos.

En resumen, es obvio que son más saludables y que además respetan el equilibrio de la naturaleza, contribuyendo a la preservación del ecosistema, desarrollo rural sostenible, y mitigación efectiva del cambio climático.

Por todas estas razones, Eguzki Barakaldo quiere potenciar el consumo y la comercialización de productos ecológicos y, para ello, a la derecha de la página os facilitamos una pestaña con una tabla en Word (.doc) que recoge algunas tiendas de nuestro pueblo que venden productos ecológicos. Pero, no queremos que esto se convierta en algo estático, por eso, os pedimos vuestra colaboración escribiéndonos a esta dirección eguzkibarakaldo@gmai.com para ampliar esta lista y contar con una representación más amplia de estos comercios, convirtiendo esta tabla en una herramienta de consulta para todos los barakaldeses (que nos consta que cada vez son más) que apuesten por este tipo de productos.

1 comentario:

  1. Aupa chavales!

    Hoy he ido a descargarme la lista de productos ecológicos de Barakaldo pero, como está en Megaupload, no se puede descargar. Este sitio ya sabéis que lo estaban investigando los federales de los US y todo su contenido está vetado.
    ¿Podríais cambiarlo de sitio para poder descargarlo? Os lo agradecería mucho.
    Un cordial saludo

    ResponderEliminar