viernes, 27 de enero de 2012

2012: Energia jasangarriaren nazioarteko urtea -//- Año internacional de la energia sostenible

(Más abajo en castellano)

ONUak 2012a Energia Jasangarriaren Nazioarteko Urtea izatea erabaki du. Honekin batera, energia ekoizten duten enpresa handien merkatutik kanpo dauden herriek, energia lortzeko modu bakarra energia jasangarriak garatzea dela azpimarratu du ONUak. Beraz, hartutako erabakiaren oinarria energia jasangarria lortzeko aukera izateak pertsona askoren bizi kalitatea hobetuko duela da.
.......

La ONU ha decidido que el año 2012 sea el Año Internacional de la Energía Sostenible. La ONU destaca que solo el desarrollo de la energía sostenible puede garantizar el acceso a la energía de los pueblos que se encuentran fuera del mercado de las grandes empresas productoras de energía. Así, esta decisión parte de la idea de que el acceso a la energía sostenible contribuirá a la mejora en la calidad de vida de muchas personas.
.........

                              ENERGIA JASANGARRIAREN NAZIOARTEKO URTEA
......

    Hau, energia berriztagarrien alde eta energia ekoizteko metodo kutsakorrak eta energia iturri ez berriztagarrietan oinarritutakoak, alde batera uztearen alde egiten dugunontzat albiste positiboa da.

    Gainera, EGUZKIren ustez, hau administrazio publikoek energia berriztagarriak benetan bultza ditzaten eskatzeko, beste argudio bat izan daiteke. Baina, apustu hau zilegizkoa da, jasangarritasun irizpideak jarraitu ezkero eta ez etekin ekonomikoak lortzea helburua bada, izan ohi den bezala. Izan ere, agintariei gogorarazi nahi diegu energia bat jasangarritzat har daitekeela energia iturri agorrezinetatik datorrenean eta bere ekoizpenak eta erabilerak ingurugiroa kaltetzen ez duenean.

    Beste aldetik, gaur egungo eredu energetikoan aldakuntzak ematea defendatzen dugunok aurten indar handiagoa egin beharko dugu, politikoengandik energia ekoizteko modu hau garestiagoa dela eta egungo egoera ekonomikoa dela eta ezinezkoa zaiela hauengandik apustu argia egitea behin eta berriro entzun beharko dugu eta.  Baina, argudio bi hauek errealitatea ezkutatzeko estrategia bat baino ez dira, hau da, Iberdrola, Gamesa… bezalako energia enpresa handiek baliabide hau kontrolatzen dutela eta hauek ez daukatela energia berriztagarrien erabilera bultzatzeko inolako asmorik, ez-berriztagarriei esker daukaten negozioa bukatzen ez zaien arte behintzat.  

    Red Electrica Española-k (REE), 2010eko datuekin alderatuta, instalatutako potentzia elektrikoa %1,8 igo dela goraipatzen du eta gainera, igoera hau energia berriztagarri azpiegitura berriei esker eman dela esateaz arro dago. Baina, REE-ri datu bat aipatzea “ahaztu” zaio, sektore elektrikoak isuritako CO2 kantitatea 73 miloi tona izatera ailegatu dela, 2010ean baina %25 gehiago.

Honen zergatia, 2011 urtean energia berriztagarrien ekoizpenean egon zen %10eko jaitsieran bilatu behar dugu, karboiaren ekoizpenak, %95eko igoera izan zuen bitartean.  Ondorioz, mix energetikoan energia berriztagarriak %35a ematetik %32,5a nekez gainditzera pasa dira, karboia %8tik %15,6ra igo da, nuklearrak puntu bateko jaitsiera izan du %21 ematera arte eta ziklo konbinatuen ekarpena ere jaitsi da %23 izatetik %18,7 izatera pasa da. Datu hauek, argi eta garbi aditzera ematen digute, CO2 isurketak murrizteko energia berriztagarri azpiegitura kopurua handitzea ez dela nahikoa, helburu hori lortzeko hauek ekoizpen sistema kutsakorrak ordezkatu behar dituzte. Beraz, zertarako eraikiko dituzte zentral eoliko gehiago, ekoizpen fotovoltaikorako parke berriak etab. hauek benetan erabiltzen ez baditugu eta ekoizpen maila handiegia denean hauek badira “amatatzen” dituzten lehenengoak? Erantzuna oso erraza da: energia berriztagarrietan oinarritutako garapen iraunkor baten alde lan egiten ari direla sinestarazi nahi digutelako.

EGUZKIk erakunde publikoei honako eskatu nahi die:

1. Kontsumo energetikoa murrizteko eta efizientzia energetikoa handitzeko benetako esfortzua egin dezaten.

2. Moldatutako datuekin gizartea engainatzen uzteko eta hasi berri den 2012an eredu energetikoa aldatzeko bidea hartzea.

3. Energia ekoizpenerako azpiegitura berrien eraikuntza, gaur egungo egoera aztertu arte geldi dezaten.

4. Energia plan lokaletan oinarritutako Euskal Herriko Plan Energetikoa egin dezaten.

AÑO INTERNACIONAL DE LA ENERGÍA SOSTENIBLE
.......

Se trata de una buena noticia para tod@s aquell@s que abogamos por la utilización de las energías renovables y la paulatina desaparición de los métodos de producción energética contaminantes y basados en fuentes de energía no renovables.

    Además, desde EGUZKI creemos que puede ser una razón más para presionar a las administraciones públicas a que apuesten por este tipo de energías. Siempre que lo hagan claro está, siguiendo criterios de sostenibilidad y no para la obtención de beneficios económicos, como viene siendo habitual. Ya que queremos recordar que una energía es sostenible cuando procede de fuentes de energía inagotables y su uso y producción no perjudican al medioambiente.

    Por otro lado, este año supone todo un reto para los que defendemos el cambio en el sistema energético actual ya que tenemos que escuchar de boca de l@s polític@s que este tipo de producción es más cara y que la actual situación económica no permite apostar por ellas. Pero, este argumento no se trata más que de otra estratagema para ocultar que son las grandes empresas energética como Iberdrola, Gamesa… las que controlan este recurso y que ellas no tienen la más mínima intención de apostar por las renovables hasta que no se les acabe el negocio de las contaminantes.

    Red Eléctrica Española (REE) se jacta de anunciar que la potencia eléctrica instalada  ha aumentado en 1,8% respecto al 2010 y que esta subida se debe a nuevas infraestructuras renovables. Pero lo que no menciona REE es que las emisiones de CO2 del sector eléctrico alcanzaron 73 millones de toneladas, un 25% más que en 2010. Esto se debe a que la producción de renovables cerró el 2011 con caídas del 10%, mientras la de carbón subió un 95%. Así, en el mix energético las renovables han pasado de aportar el 35% en el ejercicio pasado a apenas superar el 32,5%, el carbón ha aumentado desde el 8% al 15,6%, la nuclear ha bajado en un punto hasta el 21% y los ciclos combinados han reducido su aportación de 23% al 18,7%.  Estos datos reflejan de manera clara que aunque se aumenten las infraestructuras renovables si éstas no sustituyen a los sistemas de producción contaminantes es imposible reducir las emisiones de CO2.  Por lo tanto, ¿para que instalar más centrales eólicas, parques para la producción fotovoltaica etc. si realmente no se usan, y son las primeras que se “apagan” cuando hay excedente de producción? La respuesta es sencilla: quieren convencernos de que apuestan por un desarrollo sostenible basado en la utilización de las energías renovables.


Desde EGUZKI pedimos a las administraciones públicas que:

1. Dirijan sus esfuerzos hacia la eficiencia y la reducción del consumo energético.

2. Dejen de engañar a la sociedad maquillando sus datos y que empiecen este 2012 apostando realmente por un cambio en el modelo energético.

3. Paralicen las nuevas infraestructuras de producción energética hasta que no se haga un análisis de la situación actual.

4. Elaboren un Plan Energético para Euskal Herria que parta de planes locales.

No hay comentarios:

Publicar un comentario