jueves, 22 de marzo de 2012

EUSKO LEGEBILTZARRAREN AURREAN GANEKORTA AURRERAk EGINDAKO AGERRALDIAREN BALORAZIOA -//-VALORACIÓN DE LA COMPARECENCIA DE GANEKOGORTA AURRERA EN EL PARLAMENTO VASCO

(Más abajo en castellano) 

Atzo, martxoak 21,  GANEKOGORTA AURRERA PLATAFORMAKO hiru kidek Eusko Legebiltzarreko Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Batzordearen aurrean agerraldia egin zuten bi helburu nagusi zituztelarik; lehenengoa, “Ganekogortako Parke Eolikoa” proiektuaren kontra egiteko plataforma honetan batu garen elkarteek, eragileek eta norbanakoek ditugun arrazoiak batzorde honi helarazteko eta bigarrena, zentral hau eta ingurumenean eragin zuzena duten beste instalazio asko ordezkatzeko, energia ekoizpenerako alternatibak ezagutzera emateko.
........

Ayer, 21 de marzo del 2012, tres miembros de la PLATAFORMA GANEKOGORTA AURRERA comparecieron ante la Comisión de Medio Ambiente, Planificación Territorial, Agricultura y Pesca del Parlamento Vasco con un doble objetivo; el primero de ellos, trasladar a esta comisión los motivos que han llevado a los colectivos, grupos y particulares que conforman esta plataforma a posicionarse, de manera clara, en contra del Proyecto “ Parque Eólico del Ganekogorta”  y el segundo, ofrecer una serie de alternativas de producción energética, para evitar la instalación tanto de esta central como de otras muchas instalaciones que tienen una afección directa sobre el medo ambiente.
......


EUSKO LEGEBILTZARRAREN AURREAN GANEKORTA AURRERAk EGINDAKO AGERRALDIAREN BALORAZIOA

         Atzo, martxoak 21,  GANEKOGORTA AURRERA PLATAFORMAKO hiru kidek Eusko Legebiltzarreko Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Batzordearen aurrean agerraldia egin zuten bi helburu nagusi zituztelarik; lehenengoa, “Ganekogortako Parke Eolikoa” proiektuaren kontra egiteko plataforma honetan batu garen elkarteek, eragileek eta norbanakoek ditugun arrazoiak batzorde honi helarazteko eta bigarrena, zentral hau eta ingurumenean eragin zuzena duten beste instalazio asko ordezkatzeko, energia ekoizpenerako alternatibak ezagutzera emateko.

         Plataformak aurkeztutako argudio guztiek ondorio honetara eramaten gaituzte; Administrazioa ez da serioa eta hutsune handiak ditu informazio-gardentasunari dagokionez, honako arrazoiengatik:

-              Eusko Legebiltzarraren akordioak ez dituzte bete.
-              2002ko maiatzaren 14ean onartutako LPS eolikoak ez dauka inolako baliorik ezta
            jadanekotasunik ere.
-              Ganekogortan eragina duten hiru LPPen ( Laudio, Bilbo Metropolitanoa eta Balmaseda-Zalla) artean kontraesan ugari topa daitezke.
-               “Paktu Eolikoa” delakoak ez du balio legalik Legebiltzarrak onartutako (2009ko ekainaren 18an) ez-legezko proposamenaren eskaerak betetzen ez dituelako eta Ingurumen-Inpaktu Ikerketarik ez duelako eta gainera, ez dauka inolako balio juridikorik.
-              Ganekogotako proiektuaren inguruko dokumentuak lortzea, ingurumenean eragina daukaten proiektu guztiekin gertatzen den bezala, ez da batere erreza.
-              Alegazioak aurkezteko epeak laburrak eta aldaezinak dira eta ondoren, Industria eta Ingurumen Sailek ez dituzte alegazio hauek erantzuten eta ez dituzte interesdunak informatzen.
-              Eusko Jaurlaritzak ECOEUSKADI 2020an zehaztutako helburuak ez ditu betetzen.

         Azkenik, plataformakoek batzordekideei gogorazi nahi izan genien Pagasarri-Ganekogorta Mendiguneak ingurumen balio ugari dituela eta babestutako zenbait eremu naturalen arteko konexioan ezinbestekoa dela. Arrazoi hauengatik, German Alonsori, Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitate Buruari, zonalde hau Batasunerako Garrantzizko Lekutzat (LIC) hartzeko, ondoren Kontserbazio Bereziko Eremua (ZEC) bilakatzeko, eskatu genion, hau da,  Natura 2000 Sarean sartzeko.

         Agerraldia honetan izan ziren alderdi politiko guztiek (Aralar, PP, PNV/EAJ), PSEa izan ezik, galderak egiteko bakoitzari zegokion denbora alde batetik, plataformako kideek egin genuen agerraldia goraipatzeko erabili zuten eta beste aldetik, guk aurkeztutako arrazoi guztiekin bat zetozela esateko, haientzako garrantzi handiagoa zituzten alderdi batzuk nabarmenduz. PSEko ordezkariak berriz, gure argudioei balioa kendu nahian ibili zen,  arrakasta handirik gabe, honako puntuetan oinarrituz:

-              Proiektua oraindik ez dute onartu beraz, ezin dugu gizarte mailan alarma sortu.
-              2002ko LPSa oraindik indarrean dago, oraindik ere berria egina  ez dagoelako.
-              Eusko Jaurlaritzak ez-legezko proposamenak bere baitan zituen lau puntuak bete ditu, baita instituzioen arteko eta gizartearen arteko hitzarmena lortu arte, zentral eoliko guztiak gelditzeko eskatzen zuena ere, hau Paktu Eolikoari esker bete du eta.
-              Ingurumen eta Industria Sailek alegazio guztiei erantzuna emango diete.
-              Dokumentuak lortzeko prozedura berbera da mundu guztiarentzat, kolektibo zehatzei ez dizkiete trabarik jartzen.

         Hau guztiari guk erantzun zehatza eman genion, inolako eztabaida sortu gabe, alderdi sozialistaren ordezkariak aurkeztutako argudio guztiak bertan behera utzi zituzten adibideak erabiliz. Honekin batera, guk lege kontuetan adituak ez garela argi eta garbi utzi nahi izan genien eta ez dauzkagula guretzat lan egiten duen aholkularirik, ingurumena orokorrean eta mendi hau zehazki maite dugun pertsona taldea garela gu eta legebiltzarreraino ailegatu behar izan garela gure auzia defendatzera, nahiz eta hau gure instituzioen lana izan.

         Hala eta guztiz ere, alderdi honek izandako jarrerak ez gintuen ez gu ezta bertan zeuden beste politikariak harritu, izan ere PSEa da gaur egun, bere sail desberdinen bidez  proiektu hau eta ingurumenarekin erlazionatutako beste asko onartzeko ardura daukana. Baina kasu honek badauka berezitasun bat, PSEa zentral eolikoa aurrera eramateko borrokan bakar-bakarrik geratu dela. 

         Hau guztiagatik, Ganekogorta Aurrera Plataformak Eusko Jaurlaritzari eta bertan parte hartzen duten alderdi politiko guztiei gogoeta bat egiteko eskatzen diegu eta proiektu hau euskal instituzioetan daukaten boterea islatzeko ez erabiltzeko.

         Azkenik, plataformaren mezu argia gogorarazi nahi dugu, nahiz eta batzuek ulertu nahi ez duten arren: ENERGIA EOLIKOAREN ZENTZUZKO ERABILERARENGATIK. ENERGIA  EOLIKOA BAI, BAINA HORRELA EZ.
 
 
GANEKORTA AURRERA PLATAFORMA
Bilbon, 2012ko martxoaren 22an 

VALORACIÓN DE LA COMPARECENCIA DE GANEKOGORTA AURRERA EN EL PARLAMENTO VASCO
        
         Ayer, 21 de marzo del 2012, tres miembros de la PLATAFORMA GANEKOGORTA AURRERA comparecieron ante la Comisión de Medio Ambiente, Planificación Territorial, Agricultura y Pesca del Parlamento Vasco con un doble objetivo; el primero de ellos, trasladar a esta comisión los motivos que han llevado a los colectivos, grupos y particulares que conforman esta plataforma a posicionarse, de manera clara, en contra del Proyecto “ Parque Eólico del Ganekogorta”  y el segundo, ofrecer una serie de alternativas de producción energética, para evitar la instalación tanto de esta central como de otras muchas instalaciones que tienen una afección directa sobre el medo ambiente.

         Todos los argumentos expuestos por la plataforma nos llevan a concluir que la Administración no es seria y que existe un déficit muy importante en cuanto a transparencia informativa, por los siguientes motivos:

-              No se han cumplido los acuerdos del Parlamento Vasco.
-              El PTS eólico aprobado el  14 de mayo del 2002 no sirve y no tiene ninguna vigencia. 
-              Hay tres PTPs que afectan al Ganekogorta (Llodio, Bilbao Metropolitano y Balmaseda-Zalla) que son contradictorios.
-              El “Pacto Eólico” es ilegal porque incumple la Proposición no de Ley del Parlamento (18 de junio del 2009) y no cuenta con Estudio de Impacto Ambiental, además de no tener ningún valor jurídico.
-              No hay libre acceso a la documentación del proyecto del Ganekogorta ni, en general de otros que afectan al medio ambiente.
-              Los plazos para presentar alegaciones son cortos e inamovibles y luego los Departamentos de Industria y Medio Ambiente no contestan a las alegaciones, ni informan a l@s afectad@s.
-              No se cumplen los objetivos fijados por el propio Gobierno Vasco en su estrategia ECOEUSKADI 2020.

         Por último, la plataforma recordó a la comisión que el Macizo Pagasarri-Ganekogorta posee numerosos valores medioambientales y juega un papel importante en la conexión entre diferentes espacios naturales protegidos. Por estos motivos, pedimos a Germán Alonso, Director de Biodiversidad del Gobierno Vasco, su inclusión dentro de la Red Natura 2000 como Lugar de Importancia Comunitaria (LIC) y su posterior designación como Zona de Especial de Conservación (ZEC).

         Todos los partidos políticos presentes en la comparecencia (Aralar, PP, PNV/EAJ) salvo el PSE emplearon el tiempo de preguntas asignado para por un lado, felicitar a los miembros de la plataforma por la exposición realizada y por otro lado, apoyar los argumentos presentados, incluyendo pequeños matices y resaltando aquellos aspectos que a su entender eran los más relevantes. La representante del PSE por su parte intento, sin éxito alguno, desmontar la argumentación presentada, basándose en que:

-              El proyecto todavía no está aprobado y que por lo tanto, no se puede generar una alarma social.
-              El PTS del 2002 sigue vigente porque aún no hay otro redactado.
-              El Gobierno Vasco a cumplido los 4 puntos que señalaba la proposición  no de ley del Parlamento, incluso la que pedía la paralización de los parques eólicos hasta un acuerdo interinstitucional y social, porque se hizo a través del Pacto Eólico.
-              El Departamento de Medio Ambiente y el de Industria contestarán a las alegaciones.
-              El acceso a la documentación es el mismo para tod@s y no hay trabas mal intencionadas.

         A lo que los miembros de la plataforma contestaron, sin entrar en ningún tipo de rifi-rafe, poniendo ejemplos claros de cada uno de los puntos citados por la representante socialista. Además, dejaron claro que no son expertos en leyes, ni tienes asesor@s que trabajan para ell@s sino que son un grupo de amantes de la naturaleza en general y de este monte en particular que han llegado hasta el parlamento para defender su causa, cuando deberían de ser las propias instituciones las que lo hicieran.

         Aún así, la postura adoptada por este partido no sorprendió a ningun@ de los asistentes, ya que el PSE es hoy en día el encargado a través de sus departamentos de la aprobación de éste y otros proyectos que afectan al medio ambiente, con la particularidad de que el PSE se ha quedado solo en la batalla por llevar a cabo esta central eólica.

         Por lo que, la Plataforma Ganekogorta Aurrera pide al Gobierno Vasco y a los partidos políticos que lo conforman que recapacite y que deje de utilizar este proyecto para demostrar su posición de poder en las instituciones vascas.

         Por último, hay que recordar que el mensaje de la plataforma sigue siendo claro, aunque algun@s no quieran entenderlo: POR UNA IMPLANTACIÓN RACIONAL DE LA ENERGÍA EÓLICA. ENERGÍA EÓLICA SÍ, PERO NO ASÍ.


GANEKORTA AURRERA PLATAFORMA
En Bilbao, 22 de marzo del 2012


No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada