jueves, 15 de noviembre de 2012

Arrontegiko Parkea: Barakaldoko gune naturalak kosta ahala kosta akabatu !! --//-- Parque de Rontegui: ¡¡ acabar con los espacios naturales de Barakaldoko cueste lo que cueste!!









(más abajo en castellano)
Joandako ekainean Udal Gobernuak etxebizitza gehiago eraikitzeko, Arrontegiko Parkean egindako triskantza ekologikoa salatu genuen. Momentu hartan, finantziazio eza zela eta lanak geldirik zeuden, baina, badirudi oztopo honi aurre egiteko gai izan direla eta egun, lanak berriro martxan dira. Honen ondorio zuzena agerian da, zonalde berdeen azalera are gehiago murriztu dute....
---

El pasado mes de junio denunciamos el destrozo ecológico realizado por el Gobierno Municipal en el Parque de Rontegui para la construcción de más viviendas. En aquel momento y por falta de financiación las obras estaban paralizadas. Una vez resueltos los problemas económicos las obras se han reanudado y como consecuencia la zona verde ha sido reducida aún más....
 Arrontegiko Parkea: Barakaldoko gune naturalak kosta ahala kosta akabatu !!


         Joandako ekainean Udal Gobernuak etxebizitza gehiago eraikitzeko, Arrontegiko Parkean egindako triskantza ekologikoa salatu genuen. Momentu hartan, finantziazio eza zela eta lanak geldirik zeuden, baina, badirudi oztopo honi aurre egiteko gai izan direla eta egun, lanak berriro martxan dira. Honen ondorio zuzena agerian da, zonalde berdeen azalera are gehiago murriztu dute. 

         Ekainean, proiektua gauzatu ezkero zonaldeak zer nolako itxura izango zuen irudikatzeko muntaia bat prestatu genuen. Baina, baikorregiak izan ginen izan ere, azken asteotan burututako lanek besteak beste; hamarnaka zuhaitzak bota eta inausketak (ur andeletaraino ailegatu dira), zonaldea are gehiago eraldatuko dutela argi utzi dute. 

         Eta hau guztia noren mesedetan? Proiektu honek egungo krisialdi ekonomiko, ekologiko eta sozial honetara eraman gaituen eredu espekulatiboaren jarraipena baino ez da. Badirudi, agintari publikoek gizarte- ongizatea bigarren edota hirugarren mailako helburutzat hartzen dutela eta oraindik ere, erabaki guztien ardatza gutxi batzuen etekin ekonomikoa dela.

         Gure herriaren kasuan, eredu honen ondorioz, milaka etxebizitza hutsik daude, horien artean Gorostitza edota Errekatxoko luxuzko txaletak ditugu. Azkenengo bi adibide hauek gainera beste alderdi negatibo bat daukate, etxebizitza hauek eraikitzeko Barakaldoko bi gune natural hauek erabat antropizatuak izan dira, berdeguneak porlanez estaliak izan dira. Basatxun orube erraldoi bat eta eraikin fantasmagorikoak utzi dituzte. Baina hauek ez dira adibide bakarrak, lazgarria da herri honetan azken hamarkadetan gertatzen ari dena gure azken gune naturalak zaindu edota berreskuratu ordez, Udal Gobernuak gune hauek erabat urbanizatzen eta desitxuratzen dituzten proiektuak martxan jarri ditu.

* Gogoeta txiki honekin batera, Arrontegiko Parkeak egun daukan itxura ikusteko aukera daukazue erantsitako argazkiei esker. 
------

Parque de Rontegui: ¡¡ acabar con los espacios naturales de Barakaldoko cueste lo que cueste!!

         El pasado mes de junio denunciamos el destrozo ecológico realizado por el Gobierno Municipal en el Parque de Rontegui para la construcción de más viviendas. En aquel momento y por falta de financiación las obras estaban paralizadas. Una vez resueltos los problemas económicos las obras se han reanudado y como consecuencia la zona verde ha sido reducida aún más.

         Basados en las fotos que realizamos en junio en el mismo parque hicimos un montaje visual (*) para reflejar cómo quedaría la zona. Pero, fuimos demasiado optimistas; los trabajos de las últimas semanas; han cortado decenas de árboles más y el desmonte ha aumentando llegando a pocos metros de los depósitos de agua, han dejando claro que la zona va a ser todavía más urbanizada.

         ¿Y todo esto para favorecer a quién? Este proyecto no es más que la continuación del modelo especulativo que nos ha llevado a la actual crisis económica, económica y social. Parece que para nuestros gobernantes el bienestar social es un objetivo secundario y que su máxima aspiración es aumentar los beneficios económicos de unos pocos.

         En el caso de nuestro pueblo, y como consecuencia de ese modelo, hay miles de viviendas vacías, entre otros ejemplos tenemos el de los chalets de Gorostiza y Errekatxo. Estos dos últimos ejemplos tienen, además, otra parte negativa; para construir estas viviendas han cementado dos zonas naturales. En Basatxu han dejado un enorme solar con edificios fantasmas. Desgraciadamente estos nos son los únicos ejemplos; es dramático lo que en las últimas décadas está ocurriendo en nuestro pueblo con los últimos espacios naturales, en vez de cuidarlos y recuperarlos el Gobierno Municipal ha puesto en marcha proyectos que los urbanizan y deterioran.

* Junto a esta reflexión adjuntamos unas imágenes para que podáis haceros una idea de la situación actual del parque.

No hay comentarios:

Publicar un comentario