lunes, 14 de enero de 2013

Barakaldo. Mugikorrak-umeak mozioa: Zertarako onartu zuten? -//- Moción municipal móviles-infancia ¿Para qué la aprobaron?


(Más abajo en castellano)
Pasadan uztailaren 26an, osteguna, Barakaldoko Udal Osoko Bilkurak adingabekoen eta mugikorren erabileraren inguruko mozioa onartu zuen. Eguzkik, Euskal Herriko talde ekologista eta antinuklearrak, aurkeztutako mozio hau, aho batez onartua izan zen.  
....
Egun, Gabonak bukatu direnean, Udal Gobernuak burututako “kanpainaren” balorazioa egin dugu eta balantzea guztiz negatiboa da. ....
---------
El jueves 26 de julio el Pleno Municipal de Barakaldo aprobó una moción sobre el uso de teléfonos móviles por parte de las y los menores de edad. Esta moción presentada por Eguzki,  Euskal Herriko talde ekologista eta antinuklearra, fue aprobada por unanimidad
....
Hoy, y una vez pasadas las Navidades hemos hecho balance de la “campaña” realizada por el Gobierno Municipal y la valoración es claramente negativa....
(Más abajo en castellano)

Mugikorrak-umeak mozioa: Zertarako onartu zuten?

Pasadan uztailaren 26an, osteguna, Barakaldoko Udal Osoko Bilkurak adingabekoen eta mugikorren erabileraren inguruko mozioa onartu zuen. Eguzkik, Euskal Herriko talde ekologista eta antinuklearrak, aurkeztutako mozio hau, aho batez onartua izan zen. 

Testu honek, Europa mailako hainbat erakunde zientifiko eta instituzionalek egindako gomendioak  zerrendatzeaz gain hainbat erabaki zekarren: 

1-Telefono mugikorren eta mikrouhinak igortzen dituzten gailuen erabilera goiztiarra, iraunkorra eta neurrigabearen berariazko arriskuez ohartarazten dituzten Europako Kontseiluko Batzarraren eta Eusko Legebiltzarraren ebazpenen ildotik, umeek egiten duten telefono mugikorren neurrigabeko erabileraren kontra kontzientziazio kanpaina bat bultzatu Eskolako Agenda 21 barruan.

2-Kanpaina hau zabaltzeko udalak dauzkan bitarteko publiziatarioen doako erabilera egin: Aita-Ama Aldizkaria, gizarte sareak, udal aldizkariak, Udaleko Webgunea, e.a.

3-Balizko kanpoko diru iturriak bilatu.

4-Kanpaina hau 2012ko Gabonak baino lehenago gauzatu, kontsumo arduratsuari eta haur osasunari begirako ekimen moduan. Kanpainaren emaitzak aztertu eta gero hurrengo urteetan berriro gauzatzea erabaki.

 Azaroaren 23an, Udal Gobernuak honako iragarpen hau egin zuen, Udal Webgunean: “Barakaldoko Udalak neska-mutilen artean izaten den eskuko telefonoen eta beste gailu batzuen neurrigabeko erabilera ekiditeko kanpaina abiarazi du.”

 Egun, Gabonak bukatu direnean, Udal Gobernuak burututako “kanpainaren” balorazioa egin dugu eta balantzea guztiz negatiboa da.

- Gai hau Udal Webgunean sartu zuten. Sasi-kanpaina honen inguruko informazioa topatzeko zailtasunak alde batera utzita, testuak Osakidetzak gai honen inguruan egiten dituen gomendioetara jotzea, iradokitzen du (esteka baten bidez) eta hauek Zuhurtzia Printzipioaren kontrakoak izateaz gain europar erakundeek eta Eusko Legebiltzarrak berak, egiten dituen gomendioekin talka egiten dute.

Honetaz gain, Udal Gobernuaren MANIPULAZIOA SALATU nahi dugu, izan ere, Udal Webgunean azaltzen den aipatu berri dugun albistean, onartutako mozioaren laugarren puntua “desagertu” egin da, kanpaina hau 2012ko Gabonak baino lehen gauzatzearen inguruko akordioa jasotzen zuena hain zuzen ere.  

- Gai hau Udal Egunkariaren abenduko alean sartu zuten. Albistea, laugarren orrialdean agertzen da, 8 x 4 zentimetroko laukitxo baten barruan, eta gainera, aipatu berri dugun Osakidetzaren gomendio eztabaidagarri horien inguruko aipamen zehatza dakar.

- Gaztebulegoan kartel bat jarri zuten. 


Udal Gobernuak Eguzkik, talde moduan, egindako iradokizunak ez dituzte kontuan hartu. Horietako batzuk aipatzearren:

- Gabonak hasi aurretik, gaia ikastetxeetan zabaltzea, eta irakasleriari, Ikasleen Guraso Elkarteei eta gurasoei helaraztea.

-  Derrigorrezko hezkuntzako ikasketak burutzen ari diren seme-alaben gurasoei informazio-gutun bat igortzea.

- Udal-bandoa igortzea eta gaia gizarteratzea, beste hainbat gaiekin egin ohi duten bezala.

Udal Gobernuak, mozio honen alde bozkatu zuen arren ez ditu honetan adostutako akordioak bete. Eguzkik, jokabide hau eta politika egiteko modua koherentea ez dela uste dugu.

Honi gehitu behar zaio, gu, Eguzki, kanpaina hau garatzeko komunikazio eta lankidetza fluxua ezartzen saiatu garen arren, gai hau jorratzeko ardura hartu zuten edota duten Udaletxeko arduradunen jarrera guztiz ezkorra izan dela. Aste gutxiren buruan, elkarlanean aritzetik gure eskaerak kontuan har ditzaten eskatzera pasa gara. Gure ustez, hau ez da udaletxea bezalako erakunde publiko batek izan beharko lukeen jarrera, herritarrekiko gertutasuna eta errespetua azaldu beharko luke, hau herritarren arazo eta kezkei behar bezala aurre egiteko ezinbestekoa da eta.

Laburbilduz, mozioak ez du inolako garapenik izan eta guraso gehienek ez dute kanpaina honen berri izan. 

Gabonak bukatu dira, garai honetan oso txikiak diren umeei zuzendutako mugikorren oparien kopuruak neurririk gabe gora egiten du. Udal Gobernuak, ez du gailu hauei lotutako arriskuen inguruan gizartea informatzeko esfortzurik egin, beraz, Mozioan onartutakoa ez du bete.

Kaltea egina dago, baina Mozioan aipatutako arazoa ez da desagertu. Horregatik, Udal Gobernuari, seriotasunez eta modu eraginkorrean gaiari eusteko eskatzen diogu, Mozioan agertzen diren puntu guztiak betez. Horrekin batera, barakaldar guztiei eta bereziki aipatutako adin tartean dauden seme-alabak dituzten gurasoei mozio honen edukiaren inguruko informazioa helaraztea eskatzen diogu.   

Nahiz eta, Udal Gobernuak gai honekiko erabateko interes falta azaldu, gu oraindik ere prest gaude gai hau behar bezala jorratzeko eta erakunde publikoekin elkarlanean aritzeko, ikasturte honi eta hurrengo Gabonei begira. 
------

Moción municipal móviles-infancia ¿Para qué la aprobaron?

El jueves 26 de julio el Pleno Municipal de Barakaldo aprobó una moción sobre el uso de teléfonos móviles por parte de las y los menores de edad. Esta moción presentada por Eguzki,  Euskal Herriko talde ekologista eta antinuklearra, fue aprobada por unanimidad.

Además de una lista de recomendaciones realizadas por entidades científicas e institucionales europeas recogía los siguientes acuerdos:

1. Impulsar una campaña de concienciación dentro de la Agenda 21 escolar contra el uso inmoderado de teléfonos móviles entre los niños y niñas, en línea con la Asamblea Parlamentaria del Consejo de Europa y la Resolución del Parlamento Vasco, alertando de  los riesgos específicos del uso precoz, indiscriminado y prolongado de los teléfonos móviles y de otros dispositivos emisores de microondas.

2. Utilizar para la divulgación de esta campaña los medios publicitarios que dispone el ayuntamiento de forma gratuita: Revista Aita-ama, redes sociales, revistas municipales, web del ayuntamiento, etc.

3.  Buscar posibles fuentes de financiación externas.

4. Desarrollar esta campaña previa a la navidades de 2012, como acción enfocada al consumo responsable y a la salud infantil. Tras valorar los resultados de dicha campaña, decidir su incorporación en posteriores años.

El 23 de noviembre el Gobierno Municipal anunció en la Web municipal que: “El Ayuntamiento de Barakaldo inicia una campaña para evitar el uso inmoderado de teléfonos móviles y otros dispositivos entre los niños y niñas “.

Hoy, y una vez pasadas las Navidades hemos hecho balance de la “campaña” realizada por el Gobierno Municipal y la valoración es claramente negativa.

- Incluyeron el tema en la web del Ayuntamiento. Además de pasar inadvertido recoge en última instancia las recomendaciones de Osakidetza que van en contra de la aplicación del Principio de Precaución, recogido en las recomendaciones sobre este tema, de las instituciones europeas y del propio Parlamento Vasco.

Además, DENUNCIAMOS la MANIPULACIÓN realizada en la web municipal, ya que en la noticia antes mencionada ha sido ELIMINADO el punto que establecía la decisión de realizar la campaña previamente a las navidades de 2012.

- Incluyeron el tema en el periódico municipal en su número de diciembre. Su presencia quedó reducida a un minúsculo y difícil de encontrar recuadro de 8 x 4 centímetros en la cuarta página, en el cual además se hace referencia expresa a las contradictorias recomendaciones de Osakidetza.

-Se colocó un cartel en una oficina del Gaztebulegoa.

Las sugerencias que como Eguzki les hicimos han caído en saco roto. Estas son algunas:

-Previamente a las Navidades llevar el tema a los centros educativos y hacérselo llegar al profesorado, AMPAS y aitas y amas.

-Remitir una carta informativa a aitas y amas con hijos y/o hijas que estén cursando la educación básica.

-Emitir un bando municipal y socializarlo como se ha hecho con otros temas.

A pesar de que el Gobierno Municipal, votó a favor de la Moción, no la ha cumplido. Desde Eguzki nos preguntamos si esto es un modo coherente de comportarse y hacer política.

A esto hay que añadirle, que aunque desde Eguzki hemos intentado establecer un flujo tanto de comunicación como de colaboración, en lo que a esta campaña se refiere, la predisposición de las personas encargadas de esta tarea por parte del Ayuntamiento ha sido escasa. En pocas semanas, hemos pasado de mantener un contacto directo a tener que pedir, de manera reiterada, que nuestras peticiones sean atendidas. En nuestra opinión, esta no es la actitud que debería mostrar una institución como el ayuntamiento, ya que la cercanía y el respeto hacia la ciudadanía es fundamental para una adecuada gestión de las problemáticas e inquietudes la misma.

Resumiendo, la Moción ha quedado en papel mojado y la campaña ha pasado desapercibida para la mayoría de padres y madres.

Han pasado las Navidades, época en la que aumenta de manera exponencial la compra de dispositivos móviles como regalo para niñas y niños muy pequeñas y pequeños. Desde el Gobierno Municipal no han hecho prácticamente nada para informar de los riesgos asociados a estos aparatos, incumpliendo así lo establecido en la Moción aprobada.

El daño ya está hecho, pero la problemática recogida en la Moción sigue vigente. Pedimos al Gobierno Municipal que actúe con seriedad y decisión respecto a este problema y cumpla los puntos recogidos en la Moción de manera que esté en conocimiento del conjunto de las y los baracaldesas y baracaldeses y de todos los aitas y amas con hijas y/o hijos dentro de la edad referida en la Moción.

Por nuestra parte, y a pesar de la escasa receptividad mostrada por este Gobierno Municipal seguiremos intentando aportar todo lo posible e incluso trabajar de manera conjunta para que en este curso y de cara a las próximas Navidades se trabaje el tema de manera adecuada.

No hay comentarios:

Publicar un comentario