Ezezagun batzuek ekimen ikusgarria gauzatu dute goizean zehar Barakaldoko hainbat tokietako ura arrisku gabekoa den sustantzia koloragarri berdeaz tindatuz. Horrela bada, goizean zehar Oiolako urtegia, Castaños ibaia, Megapark eta BEC inguruko iturriak edota Barakaldo erdialdeko iturrietako ura berde azaldu da, jarraian topatu ahal dituzuen argazkiek erakusten duten modura. Era horretan, Oiolako urtegia kutsatzen duen "Lindanoaren ibilbidea" agerian jarri nahi izan dute herritarrek.
Ekimen ikusgarria burutu duten herritarrek, baliatu duten sustantzia koloragarria, lindanoa ez bezala, kutsakorra ez dela argitu nahi izan dute. "Lindanoa, sustantzia arriskutsu, iraunkor eta biometagarria da. Minbizia sortarazten du" argitu dute igorritako prentsa oharrean. Gainera bere ondorioak osasunean ezin direla epe laburrean behatu azpimarratu dute.