lunes, 10 de febrero de 2014

Kontrolik gabeko zabortegi berri bat Barakaldon, orain Basatxu-La Dinamitan -//- Otro vertedero incontrolado mas en Barakaldo, esta vez en Basatxu-La Dinamita
















(Más abajo en castellano)

Eguzkik, auzotarrek egindako salaketaren bozgorailu izan nahi du, Basatxu-La Dinamitan, Gurutzetako La Paz auzotik metro eskas batzuetara, zabortegi berri bat dagoela aditzera eman digute eta.

Honetan, besteak beste; hozkailuak, obretako egur zatiak, igeltserotza-lanetako hondakinak, isolamendu materialen hondakinak, etab. ikus ditzakegu....

.....

Desde Eguzki nos hacemos eco de las quejas vecinales por la existencia de un nuevo vertedero en Basatxu-La Dinamita, a escasos metros de La Paz en Gurutzeta.

En el mismo se puede observar la existencia de frigoríficos, maderos de obras, restos de albañilería, y resto de materiales de aislamiento etc….

Kontrolik gabeko zabortegi berri bat Barakaldon, orain Basatxu-La Dinamitan
 
(Más abajo en castellano)

Eguzkik, auzotarrek egindako salaketaren bozgorailu izan nahi du, Basatxu-La Dinamitan, Gurutzetako La Paz auzotik metro eskas batzuetara, zabortegi berri bat dagoela aditzera eman digute eta.

Honetan, besteak beste; hozkailuak, obretako egur zatiak, igeltserotza-lanetako hondakinak, isolamendu materialen hondakinak, etab. ikus ditzakegu. 

Horretaz gain, bukatu gabeko eraikuntza lanen ondorioz, inguru horretan dauden orube abandonatuetan, isurketa puntu bat baino gehiago dagoela egiaztatzeko aukera izan dugu.

Hiri hondakin solidoen kontrolatu gabeko isurketak ematen direnean, nahiz eta lursail pribatuetan eman, Udaletxeak ofizioz jardun behar duela gogorarazi nahi dugu. Honek, jabeak, hondakinak jasotzera derrigortu behar ditu ala Udaletxeak egin beharreko garbiketa lanen zerbitzua ordaintzera behartu. 

Honekin batera, zonaldea izugarrizko zabortegia bilakatzeko arriskuaz ohartarazi nahi dugu, sarbidea erreza izateak eta gainera, zonaldean inolako kontrolik ez egoteak,  balizko egoera hau emateko aukerak handiagotzen dituelarik.  

Udal Gobernuak zabortegi mota hauen sorreraren berri ez izateak asko harritzen gaitu, bestelako gauza batzuk antzemateko zuzentzen dituzten baliabide kantitatea aintzat harturik, kartel edota paskin kritikoak aurkitzeko eta kentzeko adibidez, hauek udalerriko zokorik urrunean badaude ere.   

Gainera, ia-ia urte bat pasa da, zonalde honetan, Sta Ageda auzotik gertu hain zuzen ere, beste zabortegi bat zegoela salatu genuenetik eta Udal Gobernuak ez ditu bertan pilatutako zaborrak jaso.

Beraz, Udal Gobernuari zabortegi hauek garbitzeko eskatzen diogu, jabeei lursailak modu egokian ixtera behartzea eta baita zonaldean benetako kontrola egitea. Honekin batera, auzokideei mota honetako zabortegien berri ematea eskertu nahi diegu.

…………..
Otro vertedero incontrolado mas en Barakaldo, esta vez en Basatxu-La Dinamita

Desde Eguzki nos hacemos eco de las quejas vecinales por la existencia de un nuevo vertedero en Basatxu-La Dinamita, a escasos metros de La Paz en Gurutzeta.

En el mismo se puede observar la existencia de frigoríficos, maderos de obras, restos de albañilería, y resto de materiales de aislamiento etc….

Así mismo, hemos podido comprobar la existencia de más punto de vertido de residuos en los solares abandonados de las construcciones inacabadas de la misma zona.

Recordamos que aunque sean terrenos privados es el Ayuntamiento el encargado de actuar de oficio en el caso de comprobarse la existencia de vertidos incontrolados de residuos sólidos urbanos, y obligar a sus dueños a retirarlos o pagar el servicio de limpieza que tenga que realizar el Ayuntamiento.

También alertamos del riesgo de que la zona se convierta en un enorme vertedero por el fácil acceso a la misma así como el nulo  control sobre la zona.

Recordamos que va para un año que denunciamos la existencia de otro vertedero en la misma zona, concretamente en las proximidades del barrio de Santa Agueda sin que el Gobierno Municipal haya retirado los residuos allí acumulados ni haya iniciado trámites para que su propietario lo haga.

Pedimos al Gobierno Municipal que limpie los vertederos denunciados, exija a los dueños de los terrenos su cierre y control efectivo y felicitamos a las vecinas y vecinos que con su compromiso dan a conocer estos vertederos.

No hay comentarios:

Publicar un comentario