lunes, 12 de octubre de 2015

Urriak 18: Bigarren Eskuko eta Truke azoka // 18 de octubre: Feria de 2º Mano y Trueque








Urriak 18: Bigarren Eskuko eta Truke azoka // 18 de octubre: Feria de 2º Mano y Trueque 
 
Datorren igandean, hilak 18, Beurko-Bagatzako jaien baitan, Eguzki talde ekologistak Barakaldoko Gazte Asanbladarekin elkarlanean, Bigarren Eskuko eta Truke azoka antolatu dute, helburua materialen berrerabilera sustatzea delarik. Azoka honetan, edozein material (objektu) saldu, trukatu edota oparitzeko aukera izando dugu. Bertan topatu ahal izando ditugun salgaiak, besteak beste: liburuak, arropa, diskak, jostailuak, kirol materiala, altzariak, soinu-tresnak…

Kontsumo arduratsua oinarri moduan duen eredua lortzeko beharra gero eta handiagoa da. Aldaketarako bide honetan guztiok eman dezakegun lehenengo pausoa, gure eguneroko kontsumoan 3R (murriztu, berrerabili eta birziklatu) erregela jarraitzea da.
  
Murriztu hitzak beharrezkoak ez diren erosketak saihesteari so egiten dio. Berrerabili eta birziklatu hitzek objetuen erabilera beste pertsona batzuekin partekatzea eta jadanik erabiltzen ez ditugun gauzei bigarren bizitza bat ematea esan nahi dute. Eta azkenik, erostea benetan beharrezkoa denean, bidezko merkataritzaren mekanismoak, ekonomia alternbatiboa eta solidarioa eta kontsumo kolaboratiboaren erabiltzea.

Bigarren eskuko merkatuak, bai salmentakoak eta baita trukekoak ere, 3R erregelaren adibide ezin hobeak dira eta horretaz gain gauza deberdinak aurkitzeko aukera ematen digute, merkeak eta ekologikoa, izan ere berrerabiltzen den produktua baino ekologikoagorik ez dago. 

..........................................


El próximo domingo día 18 de octubre, como parte de las fiestas de Beurko-Bagatza, la organización ekologista Eguzki junto con la Gazte Asanblada de Barakaldo ha organizado una feria de segunda mano y trueque para impulsar la reutilización de materiales. En la feria habrá oportunidad para vender, hacer el trueque o regalar cualquier material, entre otros: libros, ropa, discos, juguetes, materiales de deporte, muebles, instrumentos...

La necesidad de un cambio hacia modelos de consumo responsables se hace cada vez más imperativa. Un primer paso que podemos dar es incorporar a nuestra forma de consumo diario la regla de las 3R: Reducir, reutilizar y reciclar.

Reducir se refiere a evitar las compras que no son realmente necesarias. Reutilizar y Reciclar se refiere a compartir con otras personas el uso de los objetos, dar la mejor salida posible a las cosas que ya no utilizamos, y si finalmente realmente necesitamos comprar, utilizar los mecanismos de comercio justo, la economía alternativa y solidaria y el consumo colaborativo.  

Los mercadillos de segunda mano, tanto de venta como de trueque, son un ejemplo perfecto de la regla de las 3R y además nos permiten encontrar cosas diferentes, baratas y ecológicas porque no hay objeto más ecológico que el que se reutiliza.