Eguzki Barakaldok aurten ere, ohitura bilakatu den Eretzara mendi
martxa antolatu du. Martxa honen helburuak bi dira, alde batetik,
Barakaldoko eta inguruko herrietako azken gune naturalez gozatu eta
beste aldetik, naturgune hauek ia-ia akabatu dituzten megaproiektu
txikitzaileek (Super-Sur, Gorostitza eta Errekatxoko txaletak,
Zabalgarbi, etab.) sorrarazitako kalteak gertutik ikusi. Beraz, babestu
beharreko gune natural hauen egungo egoerari buruzko hausnarketa txikia
egiteko aukera izango dugu.
Ibilbidearen hasiera puntua
Gurutzeta izango da eta helmuga barakaldar guztiontzat hain berezia den
Eretza mendia izango da. Han goian, mendi tontorrean, gure laguna zen
Josu gogora ekarriko dugu, amalurraren eta gure herriaren eskubideen
alde egindako lana goraipatuz.
Hitzordua: igandea, hilak 25, goizeko
8:30etan Gurutzetako plazan.
* Gogoratu mendi tontorrean 12:00etan egon behar dugula.