Ondo iruditzen zaigu Iberdrolak emergentzia
nuklearraren simulazioa egitearen ideia. Lehenengo aldiz, aitortu dute Garoñako
zentral nuklearrak Txernobil edo Fukushima moduko istripu larri bat izan
dezakeela eta herritarrak horrelako egoera baten aurrean zer egin behar duten
esatea oso ondo dago.
Horregatik Iberdrolak antolatu duen gaueko lasterketa ideia itzela da, herritarrok edozein momentutan etxetik ospa egiteko prest egon gaitezen, baita gauean ere. Ez dugu ahaztu behar istripu nuklear bat edozein momentutan gertatu daitekeela (Txernobilekoa gaueko 1:30etan gertatu zen) eta herritarrek ez dakite istripuren bat egonez gero zein den jarraitu beharreko protokoloa.
Horregatik Iberdrolak antolatu duen gaueko lasterketa ideia itzela da, herritarrok edozein momentutan etxetik ospa egiteko prest egon gaitezen, baita gauean ere. Ez dugu ahaztu behar istripu nuklear bat edozein momentutan gertatu daitekeela (Txernobilekoa gaueko 1:30etan gertatu zen) eta herritarrek ez dakite istripuren bat egonez gero zein den jarraitu beharreko protokoloa.
Horrelako bat gertatuz gero, utzi dena eta atera
korrika, ahalik eta urrutien joateko. Bilbo, Garoñatik 60 kilometrotara dago
eta beraz, bere kutsadurako eremu barruan bete-betean, Bizkaiko gune gehienak
eta Araba osoa bezala.
Txernobilen eta Fukushiman 200.000
lagun baino gehiago hil dira, 700.000 milioi euroko galerak, 500.000
desplazatu…. Ez dezagun Garoña zabaltzen utzi!
Orain korrika egin ezin duten herritarrekin,
istripua egonez gero, istripu simulazioa nola egingo duten jakitea falta zaigu,
alegia, nagusiekin, umeekin eta
mugikortasun arazoak dituzten pertsonekin.
Ondoren Garoñaren kontrako Forokoek Iberdrolan utzi duten gutuna,
istripuaren simulazioan laguntza eskaintzeko.
¡¡Corre: escape radiactivo en Garoña!!
Nos parece muy bien
el cambio que están teniendo los de Iberdrola haciendo el simulacro de
emergencia nuclear. Es la primera vez que reconoce que la central nuclear de
Garoña puede tener un accidente tan grave como Txernobil y Fukushima y hace
formación a la población para saber qué hacer en ese caso.
Es por eso que la
carrera nocturna de Iberdrola es una idea estupenda con el fin de que la
ciudadanía esté preparada para salir pitando en cualquier momento. No debemos
olvidarnos de que un accidente nuclear puede ocurrir a cualquier hora del día,
incluso a la noche (el de Txernobil fue a la 1:30) y la gente desconoce el protocolo de actuación en
caso de accidente.
En el caso de que
pasara algo parecido hay que dejarlo todo y salir corriendo, para ir lo más
lejos posible. Bilbao está solo a 60 km. de Garoña y por tanto dentro de su
área de contaminación, al igual que el resto de Bizkaia y Alava.
Txernobil y Fukushima: más de 200.000 personas
muertas, 700.000 millones de pérdidas y 500.000 de desplazados/as… ¡No dejemos
reabrir Garoña!
Ahora queremos saber
como se orientará el simulacro para todas esas personas que no puedan salir
corriendo, como las personas mayores, niños o personas con problemas de
movilidad.
A continuación la
carta entregada hoy en Iberdrola ofreciendo nuestra colaboración en el
simulacro.
GUTUNA
Iberdrola SA
Ignacio Galan Jauna
Iberdrolak antolatutako
gaueko lasterketan laguntzeko prestutasuna
Garoñarekin
kontrako Forokoak gaituzu eta gutun honen bidez Iberdrolak antolatutako gaueko
lasterketan lagundu nahi duela adierazi nahi dizugu.
Ondo
iruditzen zaigu Iberdrolak emergentzia nuklearraren simulazioa egitearen ideia.
Lehenengo aldiz, aitortu duzuelako Garoñako zentral nuklearrak Txernobil edo
Fukushima moduko istripu larri bat izan dezakeela eta herritarrak horrelako
egoera baten aurrean zer egin behar duten esatea oso ondo dago.
Korrika
egiteak ezin hobeto adierazten du Txernobilen edo Fukushiman bezalako istripu
bat Garoñan edo estatuko edozein zentraletan gertatuz gero egin behar dena: ez
hartu etxeko ezer eta arropa gutxirekin ahalik eta lasterren hanka egin, ahalik
eta urrutien joateko.
Ihes
erradiaktiboen kutsaduragatik korrikalari batzuk hiltzeko arriskua dagoenez (ez
dezagun ahaztu Txernobil eta Fukushimak 200.000tik gora heriotza kopurua
kalkulatu dutela zenbait ikerketek) Forokoek neurketa erradiaktiboa egitea
eskainiko die, kutsadura erradiaktiborik duten jakiteko.
Horrez
gain, lasterketa San Mames futbol zelaitik pasatuko denez, bertan, ihesean
doazen herritarren behin behineko kanpamentu bat jarri litekeela proposatu nahi
dizugu. Gogoan izan behar dugu Txernobil eta Fukushiman 500.000 pertsonek haien
etxetatik hanka egin behar izan zutela, gehienek betiko.
Orain
korrika egin ezin duten herritarrekin, istripua egonez gero, istripu simulazioa
nola egingo duten jakitea falta zaigu, alegia, nagusiekin, umeekin eta mugikortasun arazoak dituzten
pertsonekin.
Lasterketa
honek istripu nuklearrek sortzen dituzten hondamendi humano, ekologiko eta
ekonomikoak hobeto ikustarazteko balioko duela uste dugu.
Adeitasunez,
2017.03.23
Garoñaren kontrako Foroa
-->