Informazio hau, Elkarrekin-Podemos taldeko Becerra
jaunari eskertu behar diogu, interpelazioaren egilea. Eguzki Barakaldotik erreakzio desberdinak sorrarazi dizkigu.
Alde batetik, Euskal Administrazioak etxerako lanak
ondo egin ditzanaren desioa daukagu, eta azterlan osatu bat aurkeztu dezala.
Azterlan honetan, hain inbertsio publiko altu honen justifikazio
sozio-ekonomikoa beharko luke (1. fasearen azterlan informatiboaren erredakzioa
gehi 2.fasearen azterlanek 500 milioi ingurura hurbultzen dira). Eta
alternatiba posible guztiak merkantzia guztiak Bilboko Portutik atera daitezen.
Bi aspektu hauek, Ministerioak aurreko dokumentuan ahaztuak zituena… Portuan
merkantzia mugimendua handiagoa “espero da” ez digu balio. SuperSur errepidea
eraikitzeko berdina egin zuten, gaur egun, burugogorkeria apetatsu baten
adibidea.
Bestalde, beti ere obra honen beharra datuekin
kontrastatu daitezkeen bitartean, ez zaigu gogorik falta eta ziur eduki
alegazioak aurkeztuko ditugula, azpiegitura honen ibilbideak gure inguru
naturala, landaredia eta fauna, ahal den maila altuenean zaindu ditzan eta
bizilagunei traba gutxi izan ditzatela (inpaktu bisuala eta kutsadura
akustikoa), 0 mailatik gertuen geratu daitezela.
Logikoki, lan honetan oso kontuan izango dugu
lindane zeldarekin izan dezakeen gertutasuna eta galzorian dauden espezien
arriskua: arrain hiruarantza (pez espinoso), bisoi europearra, Schreiber
muskerra (lagarto verdinegro), saguzarrak (murciélago de oreja partida) eta
kobazuloetakoa, batzuen artean.
Halaber, Serantes-Barakaldo lehen fasearen
burutzearen lehen planteamenduan kritika sorrarazten du (dirudienez, Olabeaga
ibilbidetik libre uzteko erabakia hartu dute, azterlanaren arabera), bigarren
fasea noiz hasiko den jakin gabe (Barakaldo-Basauri), negoziazio baten menpe daude eta jakin gabe zeintzuk izango
diren Espainiar Gobernuarekin izango dituzten harremaka. 2023ari buruz hitz
egiten dute, epeak milimetrikoki betetzen badira… eta guztiok badakigu gai hauek
nola burutzen diren.
Tapia andereak bere hitzaldian onartzen duen bezala,
“lehen fasea gauzatuta eta bigarrena amaitzen den bitartean, Barakaldoko
herrian sortu ditzakegun kalteak, uztartu beharko ditugu, tren trafikoa
handituko delako” (*).
Beste hitz batzuekin esanda, Bilboko Portuaren eta
C1 aldiriko linearekin (Abando-Santurtzi) behin-behineko konexio bat uztartzea
da C2 linearen bidez (Abando-Muskiz). Horrela, denbora guzti honetan,
Barakaldok ez du soilik Portutik edo Portura doan gaur egungo merkantzia
trafikoa jasango, baita ere ACBtik
datozen trenak eta helmuga bezala Bilboko Portuak dituztenak gehitu beharko
dira. Santurtzirekin duen
zuzeneko lotura murriztuta geratuko da. Herri honetako alkatesak bere
agintaldiko lorpen handi bezala iragarri du trenbideak okupatzen duen
lurzoruaren berreskurapena.
Bitartean, mandatari barkaldarra, Amaia del Campo,
beste alde batera begiratzen du, “autismo soziala” maisuki beteaz. Sailetik
Ezkerraldeko herriak merkantzia zirkulaziotik eta sortzen dituzten eragozpenetatik
libratzeaz. Bai, Barakaldo eskualdetik “erbesteratu” dutela ematen du.
Legebiltzarrean emandako informazio berri honetan,
kategoria ofiziala ematen diona, Gobernu jeltzalearen erantzun tematian
pentsatu: “ez dago berririk”. Hilabete guzti hauetan zehar, Gobernua “koldarra” dela pentsatu dezakegu,
barakaldatarrei ezin izan dienez perla ederrik “saldu”, burua ezkutatzen du
ostruka bailitzan.
Kontu hau ez da berria. “Y vasca”ren eraikuntzan,
EAJk gizartearen gaitzespenari pertseberantzia eta iragaiztasuna baino ez du
erakutsi, bere “perretxikoak” euskal geografian zehar banatua, eta 20 urte berdinari buruz hitz eginda ere, ez da
ezertxo ere gertatzen diseinua desfasatzen bada eta ez bada orain hamarkada bat
onartutako europar segurtasun araudiari egokitzen. 50 milioko gain kostua duten
tunel berriak egiten dira eta listo!
AHT moduko eraikuntza entzutetsuan batean hori
“ahazten” bazaie, zer ez dute ahaztuko Supersur trenbideko obran? Eta gero
harritzen dira jendeak ez duelako konfidantzarik instituzio eta hauen
ordezkariengan?
2017ko ekainaren 27an
(*) 2017ko ekainaren 16an Eusko
Legebiltzarreko Kontrol Sesioko zirriborrotik ateratako transkripzioak