Sestao, Barakaldo, URA, Foru Aldundia... |
Gizalegerik bakoak direnek gure ibaiertzetara, mendietara eta natur guneetara jaurti eta inongo sentiberatasunik ez duen administrazioak betikotutako hondakinak gure ainen, itsas hegaztien eta gure landare eta animalien elikagaiak dira. Es da iritzia, errealitatea baizik.
Bizkaiko administrazioak hondakinak kudeatzeko sustatutako ereduak "Jaurti ezazu eta ez kezkatu. Zabalgarbi eredua" premisa txertatu du gizartean. Egunero aurtkitzen ditugu obretako, autoen, supermerkatuen zein beste edozeren hondakinak; gure mendi, bidexka, itsasertz eta arroetan aurkitzen ditugu. Egileak premisa hori erabat barneratua dutenak izaten dira. Arazoa administrasioak jarduteko orduan duen utzikeria da. Ondorioa, lur eta uren kutsadura, jaurtitako elementuak toxikoak direlako edota materialok degradatu direlako.

Joan den asteburuan Bizkaiko eskuinaldetik helarazi zizkiguten argazkietan Lamiako auzoko Gobela errekaren ingurura jaurtitako hainbat material ikus daitezke. Aurretik salaketak egin ditugu Bilbon, Barakaldon.
Trapagaranen, Sestaon... Baina berdin dio. Administrazioak hondakinak bereizteko kanpaina jarriko du martxan. Hala ere, horrekin batera ez badute abiatzen zabortegi kontrolgabe horien aurkako jarduera bizkorrik, ez dira oso sinesgarriak.
Administrazioari buruz ari gara. Izan ere, gai hau lantzeko ez litzateke hitz egin behar sail estankoen mentalitatearekin, ontzi komunikatuenarekin baizik. Hondakin horiek sortzen duten kutsadurak egiten duenaren antzera.
Udalberri batean hasten da, lurrera filtratu, eta isurketek, ibaiekin, eta azkenean itsasoarekin elkartzen diren erreketara eramaten dute.
Edo ibaiertzera jaurtitzen dutenei esker, ibaitik itsasora arteko bidea laburragoa da; horrek, berriz, lurrera itzultzen du, eta, hala jarraitzen du bukaerarik gabeko kiribilean.
Laburbilduz, kutsadura hori guztia sozializatzen dugu, eta, gero, larritu egiten gara arrainetan toxikotasuna anttzematen dutelako.
Bien bitartean, espedienteren bat ireki dutela esaten duen udalen bat aurkitzen dugu; eskumena berea edo beste administrazioren batena ote den, arazoa atzeman duten lursaila partikular batena ote den, zentimetro honetatik aurrera niri ez dagokit... Hori, zerbait esaten dutenei dagokienez.
Bien bitartean, kontrolik gabe degrada zitezen jaurtitako materialek han jarraitzen dute, ikusiaren ikusiaz gure begirada horren beste ohituta, gero eta desnaturalizatuagoa den paisaiaren naturaltasunaren parte izatera igarotzen baitira.
Ez ote litzateke logikoagoa hondakina zuzenean kentzea eta gero eztabaidatzea nori dagokion faktura?
Ez ote litzateke logikoagoa giza eta ekonomia baliabideak ezartzea gure gune naturalak zaindu eta babesteko, aztarna ekologiko tamalgarri honen kostu altua ordaintzea baino?
Noski! Ez dago dirurik, beste leku batzuetara bideratu dugu guztia: AHTa, Hegoaldeko Tren Saihesbidea, Zubietako errauskailua, Hegoaldeko Saihesbidearen hipotekak, Zabalgarbi... eta hori guztia, jasangarritasunaren izenean.