Harrobia bultzatzen, berriz, alderdi bat: EAJ-PNV interes ekonomiko zehatz batzuk babesten; Hormigones Vascos enpresarenak hain zuzen ere.
Hamaika manifestazio, salaketa, UNESCOari eskaerak…. eta azkenean lortu zen gelditzea. Gogoratu beharra dago ere ETA erakundeak bi ekintza armatua burutu zuela eraikita zegoen harrobiaren aurka.
Garai hauetatik hona kolpe latzak pairatu dituzte Barakaldoko azken gune naturalek, paradoxikoki industrializazio garaia amaitu eta jarraian. Kapitalismo mundialak ama lurra suntsitu beharra dauka bere etekinak handitzeko, eta zoritzarrez, Euskal Herria ez dago gurpil zoro horren kanpoan.
Ibarreta-Zuloko hormigoi azpian; Super-Surrek gure mendiak zulatzen eta zatitzen; Gorostiza eta Errekatxoko txaleten eraikuntza masiboa, Tren Ihesbidea zain….. Eta guzti hori 100.000 biztanle inguruko herrian eta Euskal Herriko eskualde masifikatuenean.
Tellituko harrobiari dagokionez 2008. urtean Eusko Jaurlaritzak zonaldea sartu du “Catálogo de Zonas Canterables del País Vasco” delakoan, eta abuztuan 25 urtez lagatuta egon den harrobiaren inguruan hesia ezarri eta jagole bat gau eta egun jarri dute. Zertarako? Itxura guztien arabera orain dagoen instalakuntza eraisteko asmoa omen daukate eta gero….. zer? Txarto pentsatzeko nahiko datu dago eta Alkatetzak ez duela harrobia onartuko esan du ozenki, “hala bedi” diogu guk, zeren kromo trukaketak mirariak sortzen baititu gure herrian.
Hau guztia gelditzeko mugimendu zabala, duela 25 urte bezalakoa, eraiki behar dugu, eta borroka honetan talde mota guztiak sartu daitezke, ez dago aitzakiarik bazterrean eta so egiten geratzeko. Azken hau lortzeko Eguzkiren aldetik gure aldeko jarrera agertzen dugu inolako zalantzarik gabe.
Ezin dugu besoak gurutzatuta geratu, gure azken gune naturalak suntsitzen ari dira egitasmo eta espekulazio basatiekin. Mugitzen ez bagara ez digute ezer utziko eta gure ondorengoek bizigaitzagoa izango den Barakaldo bat jasoko dute.
Ama Lurra babestu dezagun, baita Barakaldon ere.