lunes, 26 de julio de 2010

LINDANEA: ARRISKU ETENGABEA


Datorren uztailaren 29an Basatxuko araztegian Lindanea aurkitu zuteneko bi urte beteko dira. Honen urak giza kontsumorako erabiltzen ziren eta Barakaldoren zati handi bat hornitzen zuten. Kutsadura honen iturria Trapagako udalerrian kokatuta dagoen Oiola urtegia zen.

El 29 de julio se cumplirán dos años desde que se detectó contaminación de Lindane en la depuradora de Basatxu, cuyo agua destinada al consumo humano abastecía a gran parte de Barakaldo. Esta contaminación procedía del pantano de Oiola, situado en el término municipal de Trapaga. 


LINDANEA: ARRISKU ETENGABEA

Datorren uztailaren 29an Basatxuko araztegian Lindanea aurkitu zuteneko bi urte beteko dira. Honen urak giza kontsumorako erabiltzen ziren eta Barakaldoren zati handi bat hornitzen zuten. Kutsadura honen iturria Trapagako udalerrian kokatuta dagoen Oiola urtegia zen.

Bi urte igaro dira eta denbora tarte honetan zenbait ikerketa egin diren arren, ez da kutsadura honen iturria ezagutzen eta urtegiaren urak giza kontsumorako erabili gabe jarraitzen dute. Egoera honen aurrean Barakaldoko Eguzkik honako hau ezagutzera eman nahi du:

-Lehengo eta behin, kutsadura uztailaren 29an antzeman zen arren azkenengo azterketa hiru hilabete lehenago burutu zela gogoratu behar da; hau da, Barakaldoko biztanleria Lindanez kutsatutako ura hartzen egon zen egun batetik hiru hilabetera joan daitekeen denbora tartean. 

-Aurrera eraman diren ikerketetan zonaldean kutsadura iturri berriak topatu omen dira, baina hauek ez dira Oiolako urtegiaren kutsaduraren erantzuleak.

-Bi urte hauetan zehar, Oiolako urtegiko ura giza kontsumorako erabili ez den arren, urek bere bidea jarraitu dute eta Errekatxo, Gorostitza eta Barakaldoraino ailegatu dira, ortuak ureztatzeko eta kirol-arrantza egiteko erabiliak izanik.

-Seguraski, denbora tarte luze honetan Lindanea dela eta sortutako kutsadura maila apurka-apurka txikitzen joan da, baina honen iturria ezezaguna denez gero, etrokizunari begira dagoen segurtasun eza nabaria da; izan ere, hainbat egoerek ( eurijasa handiak, lur jausiak …) kutsadura mailak gora egitea eragin dezkete eta beraz, arriskua beti egongo da.  

-Azken hiru urte hauetan, Oiolako urtegian gertatutakoari Lindanea beste hainbat puntutan agertu izan gehitu behar diogu:

·        Resurrección María de Azkue kalea: 2007.urtean eraikuntza lanak egiterakoan. Honen inguruan aipatu behar dugu, lurzoru kutsatuak titulartasun publikoko eremuetan solik agertzen dira eta hauetatik metro gutxi batzuetara dauden titulartasun pribatukoetan ez dira inoiz agertzen. Hau kasualitatea da ala lurzoru kutsatuen gainean eraikitzen ari dira?

·        Castaños ibaia: 2009.urtean Ezpitsua Plataformak Gorostitza auzoan kutsadura iturri bat agertu zela salatu zuen.

-Honek guztiak argi uzten du, Lindanea dela eta sortutako kutsadura oraindik ere benetako arriskua dela eta Argalarioko segurtasun-biltegiak ez duela arazoa konpondu. Arazo honi aurre egiteko tratamendu globala beharrezkoa da, baina badirudi Barakaldoko Udal Gobernuak zein gainontzeko erakundeek ez dutela horrelako neurririk hartu nahi.

-Tratamendu global honek, herriko hainbat erakundek proposatutako honako neurri hauek hartu beharko lituzke beregain:

·        Dagokion erakundeek Barakaldoko, Ezkerraldeko eta Enkarterrietako lur eremuen ingurumen kalitatearen azterketa sakona egin beharko lukete.
·        Orubeen garbitasuna bermatu arte, eraikuntza baimentzen duten lizentziak ezereztea.
·        Arazo honen ikerketa eta jarraipenerako batzorde baten sorrera, honen partaideen artean: udaleko erakundeak, ekologistak, auzokide elkarteak, teknikoak…egon beharko lirateke.
·        Barakaldoko biztanleriaren azterketa epidemiologikoa, elementu toxiko hauek osasunean daukaten eragina neurtzeko.
Bukatzeko, hausnarketarako sakon bat egitera gonbidatzen zaituztegu, neurri gabeko azkenengo prozesu industrialak eragin zituen kalteak ugariak dira eta, Lindanea dela eta emandako kutsadura adibide bat baino ez da. Industralizazioa zentsurik gabeko garapenaren lehenengo pausua izan zen, baina gaur egungo ereduak ere ez ditu garai hartan egindako akatsak zuzendu. Izan ere, zerbitzu sektorean eta eraikuntza espekulatiboan oinarritutako garapen ereduak Barakaldoko azkenengo gune naturalak suntsitzen ari ditu eta.
Noizko langile-klasearen esplotazioan, kutsaduran edota Naturaren suntsiketa masiboan oinarrituta ez dagoen eredu ekonomiko bat?
Barakaldo. 2010-07-27.


LINDANE;  AMENAZA   PERMANENTE

El 29 de julio se cumplirán dos años desde que se detectó contaminación de Lindane en la depuradora de Basatxu, cuyo agua destinada al consumo humano abastecía a gran parte de Barakaldo. Esta contaminación procedía del pantano de Oiola, situado en el término municipal de Trapaga. 

Tras dos años de investigaciones el foco de contaminación sigue siendo desconocido y el agua del pantano sigue sin ser utilizada para consumo humano. Ante este hecho Eguzki de Barakaldo expone  lo siguiente:

-Antes de nada es preciso recordar que aunque la contaminación se detectó el 29 de julio la anterior revisión se realizo tres meses antes; es decir, la población de Barakaldo estuvo consumiendo agua contaminada de Lindane durante un periodo indeterminado que varía entre un día y tres meses.

-En el transcurso de las investigaciones realizadas parece ser que han aparecido en la zona nuevos focos de contaminación por Lindane, sin que estos sean el origen de la contaminación del pantano de Oiola.

-Aunque el agua contaminada del pantano de Oiola no se ha utilizado en estos 2 años para el consumo humano ha seguido, como es lógico, su curso hasta Errekatxo, Gorostiza y Barakaldo, utilizándose para regar huertas o para pesca deportiva.

-Como es probable, el nivel de contaminación por Lindane habrá ido descendiendo paulatinamente en este largo periodo, pero al desconocer el origen del mismo, el nivel de inseguridad de cara al futuro es muy alto; es decir, que por algún factor indeterminado (como lluvias torrenciales, corrimientos de tierra....) el nivel de  contaminación vuelva a elevarse es un riesgo  que siempre estará ahí.

-En estos tres últimos años, al incidente del Pantano de Oiloa debemos sumarle la aparición de Lindane en más ubicaciones:

*Calle Resurrección María de Azkue: en 2007 al realizar obras de construcción. Sobre este tema debemos denunciar que las tierras contaminadas sólo aparecen en terrenos de titularidad pública, pero en los terrenos de titularidad privada que se realizan a escasos metros nunca aparecen ¿Casualidad o es que se están construyendo edificios sobre tierras contaminadas?

*Rio Castaños: en 2009 la Plataforma Ezpitsua denunció la aparición de un foco de contaminación en el barrio de Gorostiza.

-Todo esto demuestra que la contaminación por Lindane sigue siendo una amenaza real que no se ha solucionado con la celda del Argalario. Esta problemática exige un tratamiento integral que ni el Gobierno Municipal de Barakaldo  ni el resto de Instituciones parecen querer aplicar.

-Este tratamiento integral debería recoger, a nuestro entender, los siguientes puntos ya planteados anteriormente  por otros organismo populares:

* Estudio a fondo de la calidad ambiental de los terrenos de Barakaldo, Margen Izquierda y Encartaciones, por parte de las correspondientes instituciones.
 * Paralización de todas las licencias urbanísticas, en tanto en cuanto no se justifique la limpieza de los solares.
 * Formación de una comisión de estudio y seguimiento de esta problemática, constituida por grupos municipales, ecologistas, asociaciones vecinales, técnicos…
* Estudio epidemiológico de la población de Barakaldo, para determinar la influencia de estos tóxicos en la salud .
Para finalizar, nunca estará de más una reflexión sobre la locura desarrollista que supuso el anterior proceso industrializador que dio lugar a aberraciones como la contaminación masiva e impune de Lindane. Una reflexión  a tener en cuenta en unos momentos en los que otro modelo desarrollista, en torno al sector servicios y de la construcción especulativa concretamente, está suponiendo la destrucción de los últimos espacios naturales de Barakaldo.
¿Para cuando un modelo económico que no se base en la explotación humana,  la contaminación o la destrucción masiva de la Naturaleza?
Barakaldo. 2010-07-27