martes, 12 de octubre de 2010

ENERGÍAS RENOVABLES SÍ PERO NI A CUALQUIER PRECIO NI DE CUALQUIER MANERA

«Energia berriztagarri» izenpean irabazi ekonomikoak helburu dituzten proiektuak garatzen direla salatu du Eguzkik. Armintzako plataformak ingurumenean ondorio kaltegarri ugari izango dituela baieztatu du.


Esta semana se han reunido en el Bec expertos mundiales en la transformación de la energía del mar en energía eléctrica, con el objetivo de estudiar e implantar este sistema de producción en nuestra costa.

            En principio, nos debería alegrar que se llevarán a cabo este tipo de proyectos ya que se basan en energías de las llamadas renovables. Pero una vez mas, una alternativa a estudiar se ha convertido en un proyecto a corto plazo a través del que se pretende (como con todas las renovables) capitalizar y masificar nuestra ya dañado medio natural. En este caso, llenando nuestra costa de placas de una extensión aún sin determinar.
            No hablamos por hablar, ya que tenemos en Armintza un ejemplo claro de cómo dichos megaproyectos no se desarrollan como energía renovable, sino como negocios que tienen la obtención de beneficio económico como único fin. Además, sin dar información al tejido social y ecologista de la zona, nos venden el proyecto como centro de investigación y extracción de energía marina. Pero, ya en la poca documentación hecha publica dejan entre ver lo poco de sostenible y ecológico de dicho proyecto. Quizá, no en su fondo pero sí en su forma, como exponemos a continuación:

EFECTOS DEL  BIMEP EN ARMINTZA

1.      ¿Por qué este proyecto no necesita un Estudio de Impacto Ambiental?

1.1-Expropiación de terrenos rurales, negativa de utilizar los terrenos de la antigua central nuclear de Lemoiz para poder minimizar la ocupación de zonas rurales o verdes.

1.2-Solo el 20% de la energía obtenida abastecería a Armintza, el resto iría a la red general, dándose una pérdida importante en su redistribución.

1.3-Puesta en peligro del último caladero para nuestros arratzaldes en la zona.

1.4-Destrucción de acantilados y terrenos rurales. También hay que añadir, que el suelo para la subestación transformadora el cual supera los 10.000m2, está calificado como rural y por lo tanto, habría que recalificarlo. Eso no es todo, hay que sumar el trazado de línea de 2.000m para los que habría que expropiar terrenos rurales de uso actual, así como terrenos de tipo pastizal, forestal y pasto arbustivo.
1.5-Impacto visual.
1.6-Calentamiento del agua, afecciones por contaminación de sedimentos a la
flora y fauna.

2.      Los datos que se contemplan para Armintza son: 8 km² de placas frente al puerto (a 1.500m), que obtendría una producción máxima de 20 Mw, que abastecerían a unas 6.000 familias.
Teniendo en cuenta que el EVE y el Gobierno Vasco pretenden conseguir de este sistema entre el 6% y el 10% del consumo de la Comunidad Autónoma Vasca, nuestra gran pregunta y duda es la siguiente:

  • ¿Cuántos km² de costa pretenden ocupar para conseguir el 6% o el 10% del consumo total de energía de la CAPV?

Pero además nos planteamos otras cuestiones:

  • ¿Han tenido en cuenta la subida del 8,9% de gasto energético en el 2010?
  • ¿Por qué no se plantean proyectos más pequeños y de menor impacto ambiental, descentralizando así la producción energética?
Por lo tanto, hacemos un llamamiento a tod@s los habitantes de Euskal Herria para que pidan explicaciones y no se dejen engañar porque el proyecto lleve la palabra mágica de renovable. Además, es necesario que la ciudadanía exija un verdadero debate sobre el desmesurado consumo energético y sus consecuencias medio ambientales.

DEBATE Y MORATORIA AL PLAN ENÉRGETICO DE EUSKAL HERRIA!!
¡ENERGÍAS RENOVABLES SÍ PERO NI A CUALQUIER PRECIO NI DE CUALQUIER MANERA!

Armintzako BIMEP proiektua ez dela «ez iraunkorra ez ekologikoa» esan du Eguzkik (Gara)

«Energia berriztagarri» izenpean irabazi ekonomikoak helburu dituzten proiektuak garatzen direla salatu du Eguzkik. Armintzako plataformak ingurumenean ondorio kaltegarri ugari izango dituela baieztatu du.

Bizkaian olatuen energia erabiliz energia elektrikoa sortzeko plataforma eraikitzeko baimena eman zuen Estatu espainiarrak joan den ekainean. Zehazki, Armintzako kostaldean Biscay Marine Energy Plataform (BIMEP) izeneko azpiegitura eraikiko dute. Hain justu, iragan asteazkenean hasi eta atzo arte Barakaldoko BEC gunean Itsas Energiari buruzko Nazioarteko Batzarra ospatu dute.

Horren harira, Eguzki mugimendu ekologistak prentsa agerraldia eskaini zuen atzo Armintzan, BIMEP proiektua baztertu eta gaur egungo «neurriz kanpoko» energia kontsumoaz hausnarketa sakona egin dadin exijitzeko. Lehenik eta behin, Armintzako BIMEP delakoa «energia berriztagarri» izenpean garatuko den arren, «irabazi ekonomikoak» helburu dituen beste proiektu handi bat dela salatu zuen Eguzkik. «Ez dugu hitz egiteagatik hitz egiten», adierazi zuten, «proiektu hori ez baita ez iraunkorra ez ekologikoa».

Batetik, proiektuak ingurumenean izango duen eraginaren inguruko azterketarik zergatik ez den egin galdetu zuten. Zentzu horretan, Armintza inguruko bizilagun nahiz ekologistei proiektuaren inguruko informaziorik ez dietela eman salatu ostean, publiko egin duten informazio apurra kezkagarria dela esan zuten. Besteak beste, nekazaritza lurrak desjabetuko dituztela adierazi zuen Eguzkik eta proiektuaren bultzatzaileek Lemoiz-ko zentral nuklear zaharreko eremua erabiltzeari uko egin diotela, hori egiteak nekazaritza eremuen okupazioa txikituko lukeen arren.

Era berean, BIMEPek eskuraturiko energiaren %20 erabiliko lukete Armintza hornitzeko, gainerakoa sare orokorrera bideratuko lukete eta birbanaketa horretan energia galera «garrantzitsua» gertatuko litzatekeela esan zuen mugimendu ekologistak.

Bestalde, Armintzako proiektuak inguruko arrantzaleek eskura duten azken kala arriskuan jarriko lukeela adierazi zuten, baita itsaslabar eta nekazaritza eremu ugari suntsituko lituzkeela ere. Begi-inpaktua, uraren berotzea eta sedimentuen kutsatzearen ondorioz floran eta faunan gaitzen sorrera izango lirateke, Eguzkiren esanetan, proiektu honen beste ondorioetako batzuk.

Orain arteko datuen arabera, zortzi kilometro karratu plakaz beteko dituzte Armintzako portu parean (1.500 metrora) eta azpiestazio transformatzailearentzat 10.000 metro karratu beharko dituzte.
Energiaren Euskal Erakundeak eta Lakuako Gobernuak gainera, sistema honen bidez Bizkai, Gipuzkoa eta Arabako energia kontsumo osoaren %6 eta 10 artean bete nahi dutela adierazi dute.

Horregatik, kopuru hori erdiesteko kostaldeko zenbat metro karratu okupatzeko asmoa duten galdetu zuen Eguzkik. Funtsean, zergatik ez den proiektu txikiagoen eta ingurumenean eragin apalagoa duten proiektuen alde apustu egiten galdegin zuen, horrela energiaren produkzioa deszentralizatzeko.

http://www.gara.net/paperezkoa/20101009/225381/eu/Armintzako-BIMEP-proiektua-ez-dela-ez-iraunkorra-ez-ekologikoa-esan-du-Eguzkik


No hay comentarios:

Publicar un comentario