martes, 5 de octubre de 2010

BARAKALDO: ZUHAITZAK ORTU PRIBATUETAN ETA ZEMENTUZ ESTALITAKO PARKE PUBLIKOAK - Barakaldo: huertas privadas con arboles y parques publicos de cemento

 


















Ez dugu gehiegi pentsatu behar duela urte gutxira arte Barakaldon zonalde berde gehiago eta parke gutxiago zeudelaz ohartzeko. Kontraesan bat dirudi baina laster ulertuko duzue esaldi honen gakoa.


A poco que hagamos memoria en Barakaldo recordaremos que no hace muchos años existían más zonas verdes y menos parques que ahora. Parece una contradicción pero no lo es.




BARAKALDO: ZUHAITZAK  ORTU   PRIBATUETAN   ETA ZEMENTUZ ESTALITAKO PARKE PUBLIKOAK

Ez dugu gehiegi pentsatu behar duela urte gutxira arte Barakaldon zonalde berde gehiago eta parke gutxiago zeudelaz ohartzeko. Kontraesan bat dirudi baina laster ulertuko duzue esaldi honen gakoa.

Azkenengo hamarkadetan Udal Gobernuak zonalde berdeen, txikien zein handien, aurkako zentzugabeko eraso kanpaina eraman du aurrera. Hauek neurririk gabeko presio espekulatzailea eta zementazioa pairatu dute, parke publikoak egiterako orduan ere, joera berbera mantendu du udaletxeak.

Adibide batzuk jartzearren hor dauzkagu Ibarreta-Zuloko (Megaprak), Gorostitza eta Errekatxo baina zonalde zabal hauetaz gain ortu txikiak ere apai genezake prozesua beti berbera da eta, landaredia kantitatea ahalik eta gehien murriztu eta zementua dena estaltzen, hori bai noski, den-dena diseinuzko formekin.

Eta joera honen beste adibide bat hilerriko parke berria eraikitzeko burututako lanetan aurki dezakegu (izen ofiziala: “Recuperación del entorno del Camino de Santiago en San Vicente-Barakaldo” Zelako izena!) inguru honetan lursail publikoan hainbat ortu txiki zeuden era pribatu batean (herritar bakar batzuk) kudeatzen zirenak. Hauetan, zuhaitz nahikotxo zegoen gereziondoak eta pikondoak bezalako fruta arbolak ziren gehienak baina lizarrak ere bazeuden. Udal Gobernua bere lanekin hasi eta berehala, eremu honetan etorkizunean parke izango denaren albo batean egoteko zortea izan duten eukalipto bakar batzuk baino ez dira geratu.

Antzeko zeozer gertatu da txakurtegiak eta udal gordailuak betetzen zuten tokiarekin, han zeuden zuhaitzen arrastorik ez da geratzen , baina utzi duten murruan kristolako horma-irudi bat margoztu dute eta badakizue zer irudikatzen duen? baso bat!

Horma-irudi bat, aldaketa klimatikoaren kontrako borrokan laguntzen duten eta hiriko oxigenoa berritzen duten zuhaitzen ordezkari gisa. Hauek gainera, ez dute zementua lortzeko eta harri blokeak hartzeko harrobiek gure mendietan egiten ditzuten sarraskiak areagotzen

Beraz, jabetza publikoko lursailak berreskuratzeak herritarrontzako ekar zitzakeen onurak erabat estalita geratzen dira gaur egungo parkeak daukan landaredia kantitatea baino gehiago zeukan eremu honen artifizializazioa dela eta.

Zer dela eta den-dena zementatzeko nahia? Lan hauen ikaragarrizko kosteak hau ulertzen lagundu ahal gaitu, izan ere lan hauen hasierako aurrekontua 535.438 €- koa da. Ulergarria da, zonalde honetan lur-erauzketa itzela egin da, lurzorua orekatzeko harri bloke handiak ipini dira, zementua nonahi sartu da… han zegoen landaredia mantenduko lukeen lan proiektu bat merkeago izango litzatekeela jakinda, gure buruari galdera hau egiten diogu; zergatik?

Banatzeko diru asko da, jakina, zementua, kamioak, materiala, kontratak…krisiaren aurka borrokatzeko ote da? Hitz batean, gaizki pentsatzea gure joera da, baina garapena eta zementuaren hedapena xedetzat duten proiektuen neurririk gabeko hazkundea ulertzeko modu bakarra da.

Bien bitartean, gure herria gero eta artifizialagoa eta itogarriagoa bilakatzen ari da, eta Udal Gobernuak gure herria zein polita geratzen ari den eta ingurugiroaren egoeragatik zenbat arduratzen diren saltzen dizkiguten publizitate-kanpainak egiten ditu etengabe baina aldi berean, industralizazio garaitik onik atera ziren gure azken gune naturalak suntsitzen ari da.

Hausnarketa txiki honi amaiera emateko, Eguzkiren ustez gaur egun dauden zonalde berdeak mantendu beharko lirateke, landarediaren egoera txarra den zonaldeak berreskuratu beharko lirateke honetarako bertako espezieak erabiliz, eta are gehiago, nagusientzako ortuen kudeaketa plan bat egin ahalko litzateke Gasteizen egiten ari den bezala, oso emaitza onekin gainera.

Zonalde hauek kudeatzeko aukerak ugariak dira, baina Barakaldoko Udal Gobernuaren proiektuen oinarria beti berbera da; zementu gehiago eta zonalde berde gutxiago.

 _________________________________________________________


BARAKALDO: HUERTAS PRIVADAS CON ARBOLES Y PARQUES PUBLICOS DE CEMENTO.

A poco que hagamos memoria en Barakaldo recordaremos que no hace muchos años existían más zonas verdes y menos parques que ahora. Parece una contradicción pero no lo es.

El Gobierno Municipal ha liderado en las últimas décadas una autentica cruzada contra zonas verdes, grandes o pequeñas, sometiéndolas a la presión de la especulazión y la cementación asfixiante, incluso a la hora de hacer parques públicos.

Hablemos de zonas como Ibarreta-Zuloko (Megapark), Gorostiza y Errekatxo (chalets) o hablemos de pequeñas zonas de huertas el resultado siempre es el mismo; reducción de la vegetación al mínimo y cemento por todas partes, eso sí, con formas de diseño.

Y otro ejemplo más lo tenemos en las obras de realización del parque del cementerio (denominadas oficialmente “Recuperación del entorno del Camino de Santiago en San Vicente-Barakaldo” ¡Menudo nombrecito!) en cuyo lugar existían varias huertas en terreno municipal que eran utilizadas por personas particulares. En ellas existian un buen número de árboles frutales; higueras, cerezos, también fresnos. Despúes de que el Gobierno Municipal iniciara las obras para el parque en el lugar sólo han quedado unos eucaliptos que han tenido la suerte de estar en una esquina de lo que será el parque.!

Algo parecido ha ocurrido en el espacio en el que se encontraba la perrera y depósito municipal; ni rastro de los árboles que allí existian, aunque en el enorme muro que han dejado han pintado un mural que representa……. ¡un bosque!

Un mural en sustitución de los árboles que combaten el cambio climático, oxigenan la  ciudad y además no aumentan el destrozo realizado por las canteras para realizar cemento y extraer bloques de piedra en nuestras montañas.

Así es; lo que de positivo tiene que terrenos públicos vuelvan a uso común de los y las barakaldesas se torna en negativo viendo la artificialización de unos terrenos que guardaban más vegetación de la que han dejado con el parque.

¿Por qué esta fiebre cementadora? Una pista nos la puede dar el elevado coste de estas obras; en concreto la obra está presupuestada inicialmente 535.438 €. Es lógico, ya que en el lugar se ha realizado un desmonte enorme, se han colocado grandes bloques de piedra para equilibrar el terreno, se ha metido cemento a destajo…… teniendo en cuenta que una obra que hubiera respetado más la vegetación allí existente hubiera sido más barata, la pregunta es ¿por qué?

Evidentemente es mucho dinero a repartir; cemento, camiones, contratras, material…… ¿Es para luchar contra la crisis? En fín, que pensar mal es lo nuestro, pero es que sólo hay una forma de entender esta locura cementadora y desarrollista.

Mientras tanto nuestro pueblo es, si ya lo era mucho, cada vez más artificial y asfixiante, y entre campaña publicitaria y campaña publicitaria del Gobierno Municipal sobre lo bien que están dejando el pueblo y lo mucho que se preocupan por el medio ambiente vamos perdiendo los últimos espacios naturales que se habían librado de la época de la industrialización.

Para terminar; desde Eguzki pensamos que se deben mantener las zonas verdes existentes, se deben recuperar aquellas en las que la vegetación esté demasiado castigada mediante la utilización de especies autóctonas, e incluso se podría realizar un plan de gestión pública de huertas para personas mayores tal y como se está desarrollando en Gasteiz con muy buenos resultados.

Se pueden hacer muchas cosas en ese sentido, pero en Barakaldo el Gobierno Municipal nos pone más y más cemento y elimina zonas verdes.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada