miércoles, 8 de junio de 2011

Barakaldoko Eguzkik hondakin organikoak biltzeko edukiontzia ezar dezan eskatzen dio Barakaldoko Udalari. // Eguzki Barakaldo propone la incorporacion del contenedor de residuos organicos al Ayuntamiento de Barakaldo

 5.kontenedorea: hondakin organikoetarako soilik
5º Contenedor: solamente para residuos orgánicos
 
Barakaldoko Eguzki Taldeak hondakin organikoak, hondakin biologiko edota biohondakin izenarekin ere ezagutzen direnak, biltzeko bosgarren edukiontzia ezartzeko eskatzen dio Barakaldoko Udalari.

Hondakin mota hauek hondakin organikoak tratatzeko instalazioetara garraiatuak izan beharko dira konposta sortzeko. Honek, hondakinak zabortegietan metatzea eta jadanik Bizkaiko zaborren %33 erretzen duen Zabalgarbi (honetan, errausketa bigarren lerroa zabaldu nahi dute) bezalako erraustegiak irekitzea saihestuko du.


Eguzki Barakaldo propone al Ayuntamiento de Barakaldo la incorporación del quinto contenedor destinado a la recogida de residuos orgánicos, también denominados residuos biológicos o biorresiduos.

Este tipo de residuo deberá ser trasladado a plantas de tratamiento de residuos orgánicos para la elaboración de compost, evitando de este modo, su apilamiento en vertederos o la apertura de incineradoras, tales como Zabalgarbi (donde se quiere abrir una segunda línea de incineración), en la que ya se queman el 33% de las basuras de Bizkaia.


Barakaldoko Eguzki Taldeak hondakin organikoak, hondakin biologiko edota biohondakin izenarekin ere ezagutzen direnak, biltzeko bosgarren edukiontzia ezartzeko eskatzen dio Barakaldoko Udalari.

Hondakin mota hauek hondakin organikoak tratatzeko instalazioetara garraiatuak izan beharko dira konposta sortzeko. Honek, hondakinak zabortegietan metatzea eta jadanik Bizkaiko zaborren %33 erretzen duen Zabalgarbi (honetan, errausketa bigarren lerroa zabaldu nahi dute) bezalako erraustegiak irekitzea saihestuko du. Erraustegi hauek airearen kutsadura maila handitu egiten dute furanoak, dioxinak eta CO2-a bezalako gasak isurtzen dituzte eta. Honek, Klima Aldaketaren eragina eta baita gizartean hainbat gaixotasun (minbizia, arnas eritasunak...) emateko arriskua handitu egiten dute. Beste aldetik., lortutako konposta lorategi, lurzoru edota baratzetan ongarri bezala erabili ahalko da eta honi esker, ez da beharrezkoa izango ongarria erostea edota garraiatzen garestia den eta Ama Lurrak sortzeko milaka urte behar dituen turba erabiltzea.

Era berean, Barakaldok herri handia izanda ere, neurri honetako proiektua aurrera eramateko gai dela frogatu behar du. Lortu nahi dugun gizarte moderno, ekologiko eta jasangarrian birziklapena eguneroko ohitura izan behar da. Proiektu hau gainera Tokiko Agenda 21arekin bat dator, izan ere 10.Lerro Estrategikoak, hondakinen sorkuntza eta kudeaketan jasangarritasun irizpideak ezartzen hasi behar direla aipatzen du, hauek ingurumenean daukaten inpaktua gutxitzeko asmoz.

Biztanleak kontzientziatzeko, Barakaldoko Eguzkik Debabarrenako Mankomunitatean jadanik martxan dagoen programa pilotua aurrera eramatea proposatzen du. Honen arabera, kanpainaren lehenengo fasean, edukiontziak hermetikoki itxita egongo dira giltza erabiliz bakarrik ireki ahalko direlarik, modu honetan, edukiontzi hauetara hondakin ez-biodegradagarriak heltzea saihestuko da eta baita usain ezatsegina zabaltzea ere. Beraz, hasieran behintzat eta beharrezko informazioa jaso dutenean, ostalariek eta lorezainek edukiontzi hauek erabili ahal izango dituzte. Gainera, hondakinak sailkatzearen garrantzia ulertzen duten eta proiektu honetan modu aktiboan parte hartzeko prest dauden udalerriko biztanleek giltza bat eskatu ahalko dute. Proposamen hau mugatzailea dirudien arren, kalitate oneko konposta lortzea du helburu bakarra, honetarako lehengaia materia organikoa soilik izatea ezinbestekoa da eta. Organikoa ez den edozein hondakin mota konpostaren kalitatea gutxitu dezake eta ez bakarrik hori, hain luzea den konpostaren sorkuntza prozesuarekin akabatu dezake.

Azkenik, proiektu honek gaur egungo krisialdi ekonomikoak ahuldu duen gure udalerriaren ekonomia berpizteko aukera eskaintzen du, hondakinen kudeaketari eta berreskurapenari lotuta dauden lanpostuei esker.

Eguzki Barakaldo propone la incorporacion del contenedor de residuos organicos al Ayuntamiento de Barakaldo                         

Eguzki Barakaldo propone al Ayuntamiento de Barakaldo la incorporación del quinto contenedor destinado a la recogida de residuos orgánicos, también denominados residuos biológicos o biorresiduos.

Este tipo de residuo deberá ser trasladado a plantas de tratamiento de residuos orgánicos para la elaboración de compost, evitando de este modo, su apilamiento en vertederos o la apertura de incineradoras, tales como Zabalgarbi (donde se quiere abrir una segunda línea de incineración), en la que ya se queman el 33% de las basuras de Bizkaia. Lo que aumenta la polución a través de vertidos al aire de furanos, dioxinas, CO2, etc, que incrementan el efecto del Cambio Climático y provocan en la población enfermedades respiratorias, cáncer, etc. El compost generado podrá ser válido para abonar jardines, suelos y huertos, sin tener que comprar abono ni derrochar turba, que tanto cuesta transportar y tantos miles de años cuesta originar a nuestra Madre Naturaleza.

Asimismo, creemos que Barakaldo debe demostrar que, aun siendo un pueblo grande, es posible llevar a cabo un proyecto de tal magnitud. El reciclaje debe ser una práctica cotidiana en el modelo de sociedad moderna, ecológica y sostenible que queremos llegar a ser. Este proyecto además, encaja a la perfección en el marco de La Agenda Local 21, que como bien indica en su Línea Estratégica 10, debemos ir introduciendo criterios de sostenibilidad en la generación y gestión de residuos para minimizar los impactos sobre el medio ambiente.

Para ir concienciando al pueblo, y como experiencia piloto ya puesta en práctica en la Mancomunidad de Debabarrena, Eguzki Barakaldo, sugiere que, en la fase inicial de la campaña, los contenedores estén provistos de un dispositivo de cierre hermético mediante llave, impidiendo así posibles olores y el vertido en estos contenedores de residuos no biodegradables. Por lo tanto, inicialmente y previamente informados, los contenedores podrán ser utilizados por los hosteleros y jardineros. Además, los ciudadanos/as del municipio que entiendan la importancia de la separación de los residuos y estén dispuestos a participar en este proyecto de manera activa también podrán solicitar la llave. Esta medida que a priori puede parecer discriminatoria no tiene otra finalidad que asegurar que el compost generado sea de calidad, ya que para esto es necesario que la materia de partida sea únicamente materia orgánica. Cualquier tipo de residuo que no sea de naturaleza orgánica puede disminuir la calidad del compost generado e incluso acabar con el proceso de generación, que por otro lado, es bastante largo.

Por último, este proyecto podría suponer una oportunidad para la activación de la economía de nuestro municipio, debilitada por la actual crisis económica, mediante la generación de empleo ligado al tratamiento y recuperación de los residuos.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada