martes, 13 de septiembre de 2011

EGUZKIREN IRITZIA FRANTZIAKO ISTRIPU NUKLEARRAREN INGURUAN



Frantzian dauden 59 erreaktore nuklearretako batean gertatu den leherketan lau zauritu eta hildako bat egon da. Istripu hau, Aktibitate Baxuko Hondakinen Tratamendu eta Egokitzapen Zentroan dagoen aktibitate baxuko eta oso baxuko metalen fusiorako labean gertatu da. Tratamendu hau, Gard-en dagoen Marcoule zentral nuklearretik gertu burutzen dute.

Energia nuklearrak, berak sortzen dituen hondakin arriskutsuen arazoa konpontzeko gai izan ez denez gero, ez dago demokrazian, segurtasunean edota osasunean oinarritu daitekeen arrazonamendurik energia honen erabilera bermatuko duena. Beste energia mota batzuengana -nuklearra gizakiaren energia kontsumoaren %3-a da eta Europa mailan, %33a da- jo badaiteke, zergatik onartu behar dugu arrisku hau?
Eguzkik energia honen ustezko “hutsezintasuna” salatu nahi du, historian zehar argi geratu diren istripuak argi usten duten moduan: Three Mile Island, Chernobyl, Fukushima-Daiichi eta azkenengoa, Marcoule.
Eguzkiren ustez gizakiarentzat eta naturarentzat kaltegarria den energia nuklearra mantentzea ulertezina da. Gainera, arreta printzipioa jarraitzea eskatzen dugu, akatsak, isuriak eta etengabeko arriskua sorrarazten dituzten zentralen erabilera debekatuz.
Eguzkiren ustez, gure beharrak asetzeko ez dugu zentral nuklearren beharrik eta gainera ziur gaude, energia nuklearra arrisku larria dela gizartearentzat.
“Istripu” bezala hartzen ditugunak gizakiak sortzen ditu, segurtasun gabekoa, garestia eta bere ondorio eta hondakinak denok hartu behar ditugun eredu energetikoaren ondorio dira. Eredu honek gainera, argi usten du ez garela gai sortutako hondakinek milako urteetan daukaten erradiaktibitateak sortzen dituen kalteak ezabatzeko, nahiz eta, biltegi bezala erabiltzen ditugun ozeanoak oso sakonak izan. Milaka edota milioika pertsonarentzat arrisku larria suposatzen duen energia ekoizpen mota honen aurrean prebentzioa nagusi izan behar du. Egun hauetan argi geratu da, ezinezkoa dela estatuaren kontrola, zainketa eta fiskalizazioa Garoña bezalako instalazioetan oinarritzea, babes neurriak eta herritarrak lasaitzeko mezuak igorri arren.

Eguzkiren iritziz, ez dago energia nuklearraren erabilera bermatuko duen irizpide ekonomiko, ekologiko eta demokratikorik. Horregatik, zentral nuklear guztien itxiera eskatzen dugu eta Garoña bereziki, gizartearen nahia errespetatuz eta osasungarria eta arriskurik gabeko energian oinarritutako ekonomia eredu iraunkor baten alde eginez eta bide batez, politika nuklearra alde batera utziz.
Honekin batera, eztabaida energetikoa ez dela energia nuklearrak mix energetikoan hartzen duen lekuan oinarritzen gogorazi nahi dugu, energia aurreztean, eraginkortasunean eta energia ekoizteko modu alternatiboetan oinarrituta egon behar da eta. Izan ere, energia nuklearrak ez du bestelako iturriak baino gutxiago kutsatzen.
Zentral nuklearrek huts egin dezakete, eta hau gertatu ezkero gizakiarentzat kontrola ezina diren bonbak bilakatzen dira. Hau frogatzeko, nahikoa da historian zehar industria zibilean zein militarrean gertatu diren istripuetan arreta jartzea. Baina, hauen kalteaz jabetzeko ez da beharrezkoa gizakiarengan dituzten ondorioetan oinarritzea: zentral baten eguneroko funtzionamenduan erradiaktibitate galerak daude, hau, ingurura hedatzen da eta milaka kilometro egiten ditu.
Egoera honek, energia nuklearraren inguruko eztabaida berpizten du, zentral nuklearrek hutsik gabekoak egiten dituzten teknologia eta segurtasun sistemak dituztela eta mota honetako istripuak gertatzeko aukera oso baxua dela sinestezina da eta. Hau ez da zentral nuklearren erabilera zalantzatan jartzen den lehenengo aldia, eta ezin dugu itxaron ea hurrengo istripu nuklearra non eta noiz geratzen den, guk eredu energetikoaren aldaketa eskatu eta aldaketa horren parte hartzaile aktiboak izan behar gara.
Ondorioz, dagokien administrazioei euskal gizartearen eskaerei kasu egitea eskatzen diegu, Garoña berehala itxiz eta Estatuan dauden zentral nuklear guztiak ixteko programa bat martxan jarriz.



NUKLEARRIK EZ!! GAROÑA ITXI ORAIN !!!

EGUZKI Talde Ekologista.
Gasteiz, 12 de septiembre del 2011
Tf.688662532 eguzki.eguzki@gmail.com






La explosión, en Francia, en uno de los 59 reactores nucleares franceses,  ha causado un muerto y cuatro heridos, ha ocurrido en un horno de fusión de metales de baja y muy baja intensidad del Centro de Tratamiento y Acondicionamiento de Residuos de Baja Actividad en las proximidades de la central nuclear de Marcoule, en Gard. 

Dado que la energía nuclear no ha sido capaz de dar solución a la gestión de los peligrosos residuos que genera, no hay argumento democrático, ni de seguridad o salud que ampare su uso. Si se puede recurrir a otros modos de energía —representa un 3% del consumo energético de la humanidad y un 33% en Europa—, ¿para qué asumir riesgos?

 Eguzki quiere mostrar su denuncia de la “infalibilidad” de las nucleares como lo demuestra la historia: con Three Mile Island; la obsoleta tecnología soviética en Chernobyl; la catástrofe natural y posterior fallo de los refrigeradores en Fukushima-Daiichi y hoy Marcoule.

Para Eguzki, es inconcebible que mantengamos una energía, la nuclear, perjudicial para las personas y la naturaleza, así como exigimos la aplicación del principio de precaución, sin permitir su funcionamiento en tanto en cuanto muestra evidencias de fallos, fugas y riesgos constantes, como consta en estos ejemplos

Desde Eguzki creemos que no necesitamos de centrales nucleares para satisfacer nuestras necesidades, y estamos convencidos de que la energía nuclear es un grave peligro para la población.

Estos denominados “accidentes” son fruto de la mano del ser humano, consecuencia de un modelo energético nada seguro, costoso, impredecible y cuyos efectos y residuos los asumimos todos y todas. Un modelo que demuestra que no somos capaces de garantizar su inocuidad durante los miles de años de radioactividad, por mucha profundidad de los océanos en los que se deposita. Respecto a la energía nuclear, debe primar la prevención ante dicha producción con riesgos muy graves para miles o millones de personas. Estos días se han demostrado que no pueden ejercerse las funciones de control, vigilancia y fiscalización del estado sobre plantas como Garoña, incluso tras medidas y anuncios de tranquilidad a la población. 

Para Eguzki, no hay criterios económicos, ecológicos ni democráticos que avalen el funcionamiento la energía nuclear, por lo que exigimos el cierre inmediato de  todas las plantas nucleares y en especial Garoña, respetando la voluntad popular, en una apuesta por otro modelo de economía sostenible, de energía segura y saludable frente a la política nuclear.

 A su vez desde Eguzki consideramos necesario recordar que el debate energético no se centra en que proporción del mix energético debe ocupar la energía nuclear sino que se debe basar en el ahorro energético, la eficiencia y la producción de energía por medio alternativos.  No es menos contaminante que otras fuentes de energía. 

Las centrales nucleares pueden fallar y, si lo hacen, se convierten en una bomba de relojería que el ser humano es incapaz de controlar. Basta con ver el largo historial de accidentes en la industria civil y militar. Pero no hacen falta para que sea un riesgo para la humanidad: con su funcionamiento normal las centrales pierden radiactividad, que se difunde en el medio y recorre kilómetros de distancia.

Esta situación pone sobre la mesa el debate sobre la energía nuclear, al carecer de credibilidad las afirmaciones de que las centrales nucleares cuentan con tecnología y sistemas de seguridad que las hacen infalibles y de la remota posibilidad de que ocurran accidentes de este tipo. No es la primera situación por la que se ven comprometidas las centrales nucleares, y no podemos esperar a ver cuando y dónde sucede otro accidente nuclear, sino que tenemos que ser parte activa y exigente en el cambio de modelo energético.

 Por lo tanto, exigimos a todas las administraciones competentes que atienda a la demanda netamente mayoritaria de la sociedad vasca, cierre Garoña de forma inmediata, y planteen un programa de cierre de las centrales nucleares para acabar con esta energía peligrosa en el Estado.


NUKLEARRIK EZ!! GAROÑA ITXI ORAIN !!! 

EGUZKI Talde Ekologista
Gasteiz, 12 de septiembre del 2011

Tf.688662532  eguzki.eguzki@gmail.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada