sábado, 1 de octubre de 2011

ITZULI MITZULI FURGONETA BILBON DAGO !! - LA FURGONETA DE RETORNA HA LLEGADO A BILBAO!!



(Más abajo en castellano) 

Hiriaren puntu zehatz batean birziklapenerako eta berreskurapenerako makina daraman furgoneta egongo da eta honek gerturatzen garen herritarroi gure ontziak eramateko aukera emango digu. Ontzi bakoitzeko herritarrok 5 zentimo jasoko ditugu.

En un punto concreto de la ciudad se colocará una furgoneta con máquinas para la recuperación y el reciclado. Tod@ el que se acerque a este Punto Retorna con sus envases recibirá 5 céntimos a cambio de cada uno de ellos.



(Más abajo en castellano) 

ITZULI MITZULI FURGONETA BILBON DAGO!!

Bazenekien…

·        Egunero espainiar merkatuan 51 miloi edari ontzi sartzen direla?

·        Kontsumitzen ditugun edari ontzien %30 baino ez dela birziklatzen? eta gainontzeko %70-a zabortegietara eta errauskailuetara doala?

            Beraz, argi dago gaur egun daukagun hondakinak kudeatzeko sistema ez dela egokia, arazo honi aurre egiteko Itzuli Mitzuli kanpaina jaio zen. Proiektu honek jadanik munduko 37 herrialde eta nazioetan erabiltzen den Ontzietarako Gordailu Sistema du oinarri.

            Sistema berri honen bidez, edari bat erosten duzunean, ontziarengatik gordailu (0,30 €) bat uzten duzu eta ontzia denda edo supermerkatu batean itzultzen duzunean gordailua berreskuratzen duzu. Hau da, erosten ditugun produktuak apur bat garestituko dira baina kontsumitzaileok ez dugu dirua galduko, ontzia itzultzerakoan diru kopuru hori berreskuratu ahal izango dugu eta. Ontzia itzultzeko bi aukera daude: dendariari zuzenean eman edo makina batean sartu eta dirua jaso.  Makina hauek ontziak materialaren arabera sailkatu eta txikituko dituzte ondorengo birziklapen prozesua erraztuz.

Sistema honek baditu hainbat abantaila:

* Ingurumenean ontziek sortzen duten inpaktua txikitzen lagunduko du. Gaur egungo sistemak ez ditu hondakinak bereizten eta ondorioz errauskailuetan mota desberdinetako materialak elkarrekin erretzen. Konbustioaren dela eta, hainbat konposatu kimiko kutsatzaile sortzen dira; CO2-a, konposatu organokloratuak (dioxinak, furanoak…), metanoa (CH4)… Sistema honek errauskailuetara zuzentzen diren hondakinen kopurua murriztuko du.

* Ontzien birziklapena eraginkorragoa izatea ahalbidetzen du. Ontzi kopuru gehiago birziklatzeaz gain, hortik lortzen den materiala kalitate hobeagoa izango du. Herritarron laguntzarekin berreskuratzen diren ontzien portzentajea %98-a izatera hel daiteke.

* Birziklapenaz gain berrerabilpena egiteko aukera ere ematen du. Ontzi batzuk, beirazkoak batez ere, ez dira suntsituko berriak sortzeko berriro sisteman sartuko dira, tratamendu egokia izan eta gero.

* Kaleetan eta gune naturaletan zabor kopurua txikitzen lagunduko du. Ontzi bakoitzeko dirua lor daitekeenez jendeak dirua lortzeko baino ez bada, hauek jasoko ditu.

* Udalek dirua aurreztuko dute. Hondakinak kudeatzeko aurrekontuak, murriztu ahal izango dituzte, garbiketa zerbitzuetan eta zabortegi eta errauskailuetan diru gutxiago erabili beharko dute eta.  

* Lanpostu berdeak sor daitezke. Sistema hau martxan jartzeko eta funtzionatzeko hainbat sektore eta eragileren lana beharrezkoa izango da eta.

             Sistema honen abantailak jendeari ezagutarazteko, hainbat hiriburuetatik (Bilbo haien artean) pasako den Itzuli Mitzuli Tour-ra martxan dago. Hiriaren puntu zehatz batean birziklapenerako eta berreskurapenerako makina daraman furgoneta egongo da eta honek gerturatzen garen herritarroi gure ontziak eramateko aukera emango digu. Ontzi bakoitzeko herritarrok 5 zentimo jasoko ditugu.

Biboko Itzuli Mitzuli gunea Areatzan egongo da irailaren 28tik urriaren 8ra, arratsaldeko 14:30etatik gaueko 20:30etara.
 
Hurbildu zaitez Bilbora, ekarri zure edari ontziak (latak eta 2L arteko botilak) eta lagundu egiguzu sistema hau indartzen!! Gure ingurumenak eskertuko dizu eta!!

http://www.retorna.org/es/euskera.html

LA FURGONETA DE RETORNA HA LLEGADO A BILBAO!!

¿ Sabías que...

  • Cada día entran en el mercado español 51 millones de envases de bebidas?

  • Sólo se recicla el 30% de los envases ligeros que consumimos? Y que el 70% restante va a parar a los vertederos y a las incineradoras?
            Queda claro que el actual sistema de gestión de residuos no es adecuado, para hacer frente a este problema nació la campaña Retorna. Este proyecto tiene como base el Sistema de Depósito para Envases que ya está instalado en 37 países y regiones del mundo.

            A través de este nuevo sistema, cuando compras una bebida, dejas un depósito (0,30 €) y cuando devuelves el envase en una tienda o supermercado recuperas el depósito. Es decir, los productos que compramos tendrán un pequeño aumento de precio, pero los consumidores no perderemos dinero, ya que al devolver el envase recuperaremos el dinero correspondiente al aumento. Hay dos maneras de devolver el envase: directamente en mano en el comercio o a través de unas máquinas. Estas máquinas clasificarán los envases en función del tipo de material y los comprimirán facilitando el posterior proceso de reciclaje.

Este sistema tiene varias ventajas:

* Va a ayudar a reducir el impacto de los envases en el medioambiente. El sistema actual no clasifica los residuos y como consecuencia, en las incineradoras se queman de manera conjunta materiales de muy distinta naturaleza. Debido a la combustión, se generan varios compuestos químicos contaminantes; CO2, compuestos organoclorados (dioxinas, furanos...), metano (CH4)... Con este sistema disminuirá la cantidad de residuos que van a las incineradoras.

* Posibilita un reciclado más efectivo de los envases. Además, de que se recicle un mayor número de envases, el material que se extrae del proceso es de mayor calidad. Con la ayuda de to@s el porcentaje de envases que se recuperan podría ser del 98%.

* Además de reciclar también da posibilita la reutilización. Algunos envases, el vidrio sobre todo, no se destruirán para fabricar nuevos sino que entrarán de nuevo al sistema, después de recibir el tratamiento adecuado.

* Ayudará a disminuir la cantidad de basura en nuestras calles y en los espacios naturales. Como se puede conseguir dinero por cada envase aunque sólo sea por motivos económicos, la gente no los arrojará.  


* Los ayuntamientos ahorrarán dinero. Podrán reducir el presupuesto para la gestión de los residuos, ya que se tendrá que emplear menos dinero en los servicios de limpieza y en las incineradoras.

* Se podrán generar empleos verdes. Para poner en marcha este sistema y para que funcione será necesario el trabajo de varios sectores.
 
            Para dar a conocer las ventajas de este sistema, está en marcha el Tour Retorna que pasará por varias capitales (Bilbao entre ellas). En un punto concreto de la ciudad se colocará una furgoneta con máquinas para la recuperación y el reciclado. Tod@ el que se acerque a este Punto Retorna con sus envases recibirá 5 céntimos a cambio de cada uno de ellos.

             El Punto Retorna de Bilbao estará en el Arenal desde el 28 de septiembre hasta el 8 de octubre, de 14:30 a 20:30 de la tarde.

 

¡Acércate a Bilbao, trae tus envases (latas y botellas hasta 2L) y ayúdanos a darle un empujón a este sistema! ¡Nuestro medioambiente te lo agradecerá!

http://www.retorna.org/es/

No hay comentarios:

Publicar un comentario