martes, 27 de diciembre de 2011

VALORACIÓN DE EGUZKI DEL DÍA DE Sto. TOMÁS / EGUZKIk Sto. TOMAS EGUNAREN BALORAZIOA EGITEN DU

 (más abajo en castellano)          
                          
EGUZKIk Sto. TOMAS EGUNAREN BALORAZIOA EGITEN DU



                          EGUZKIk Sto. TOMAS EGUNAREN BALORAZIOA EGITEN DU 

2011ko Sto. Tomas egunari begira EGUZKI TALDE EKOLOGISTAk Donostia eta Bilboko Udaletxeei eskaera bikoitza egin zien: alde batetik, beira jasotzeko zerbitzu berezia martxan jartzea eta beste aldetik, kokaleku desberdinetan, garraiatu daitezkeen komun publiko gehiago jartzea. Bilboko Udaletxeak eskainitako datuekin eta bertan lekuko izan eta gero hau da EGUZKIk Bilboren inguruan egiten duen balorazioa.

            Lehenengo eskaerari buruz, EGUZKIk Udaletxeak aurten egin duen esfortzua aipatu nahi du, izan ere, hiri-hondakin solidoak jasotzeko martxan jarritako zerbitzua asko hobetu da, edukiontzi kopurua eta baita hondakinak jasotzeaz arduratutako langile kopurua ere handitu dute. Hala ere, badira hobetu daitezkeen hainbat kontu, nahiz eta brigada bat ingurua garbitzen egon zen oraindik ere lurrean hainbat botila topa zenezake. Gainera, langileen lana goraipatzekoa den arren, jarrera ezkor baten berri ematera behartuta ikusten dugu geure buruak; hondakinak jaso bai jaso zirela baina ez ziren behar bezala sailkatuak izan. Hainbat lekukok aditzera eman ziguten zabor mota guztiak poltsa berberean nahastu zirela.

            Badakigu, herritarrok honen errudunak ere bagarela eta mota honetako brigadek egin beharreko lana ez litzateke hain handia izango guztiok gure hondakinak behar bezala jasoko bagenitu.

            Bigarren eskaerari dagokionez, egia da aurten komun publiko gehiago jarri direla baina EGUZKIren ustez kopurua oraindik oso eskasa da zonalde zehatz batzuetan pilatzen den jende kopurua kontuan hartu ezkero. Arenalean, San Nikolas elizaren ondoan batez ere, komun oso gutxi zeuden eta ondorioz, bertan zeuden herritarrek inguruko tabernetako komunak erabiltzera derrigortuta ikusten zituzten haien buruak. Hau dela eta, tabernariak nahiko haserre agertu ziren eta komunera sartzeko bidesari moduan tabernan zerbait hartzea ia-ia derrigorrezkoa bilakatu zen.

            Hau guztiagatik, EGUZKIk datozen urteei begira eta mota honetako ospakizunak antolatzeko orduan kontuan  hartzeko moduko proposamenak egin nahi ditu:

1. Hondakinak jasotzeko ardura duten brigaden kopurua handitzea (aurtengo kopurua nahikoa izan ez dela kontuan hartuta).
2. Brigada hauek, hondakinen kudeaketa egokia egitea, hau da, ez bakarrik zaborra jasotzea baizik eta behar bezala sailkatzea ere. Gainera, brigada horien barruan beira bakarrik jasotzeaz arduratuko den langile talde bat izatea.
3. Komun publiko gehiago jartzea. Zonalde zehatz batzuetan batez ere: Arenal, San Nikolas ingurua, Plaza Berria eta jai giro aldetik garrantzi handiagoa daukaten Alde Zaharreko kaleak (Somera, Barrenkale, Ronda…).

            Azkenik, egun honetan Bilbora gerturatzen garen guztioi gogorarazi nahi diegu guztion ardura dela gure herriak garbi mantentzea eta jaia eta kontsumo arduratsua bateratzearen bidean pausuak ematen hasi behar garela.  

VALORACIÓN DE EGUZKI DEL DÍA DE Sto. TOMÁS

            Antes de la celebración de Sto. Tomás 2011 EGUZKI TALDE EKOLOGISTA hizo una doble petición los Ayuntamiento de Donostia y Bilbao: por un lado, pedimos que se pusiera en marcha una brigada especial para la recogida del vidrio y por otro lado, que se colocarán más servicios públicos móviles. Con los datos del Ayuntamiento de Bilbao en la mano y habiendo sido testigos en ese día ésta es la valoración de EGUZKI respecto a Bilbao.

            Respecto a la primera petición, EGUZKI quiere reconocer el esfuerzo realizado por el Ayuntamiento ya que el dispositivo puesto en marcha para la recogida de los residuos sólidos urbanos ha mejorado respecto a años anteriores, aumentando el número de contenedores y de personal encargad@ de la recogida de residuos. Aún así, hay varios aspectos a mejorar, aunque hubo una brigada limpiando la zona todavía se podían ver numerosas botellas tiradas en el suelo. Además, aunque el trabajo realizado por l@s operari@s es digno de mención nos vemos en la obligación de informar sobre un aspecto negativo, ya que los residuos se recogían, pero no se clasificaban de manera adecuada. Fueron vari@s l@s testig@s que nos comunicaron que toda la basura iba a para a la misma bolsa.

            Somos conscientes de que, l@s ciudadan@s también somos responsables en gran medida de este problema, el trabajo de estas brigadas no sería tan costoso si cada un@ de nosotr@s recogeríamos los residuos que generamos de manera adecuada.

            Respecto a las segunda petición, es cierto que este año ha aumentado el número de servicios públicos pero aún así en EGUZKI creemos que este aumento no ha sido suficiente teniendo en cuenta la acumulación de personas en zonas concretas. En el Arenal, en la zona cercana a la iglesia de San Nicolás, había pocos servicios así que la gente que se encontraba en la zona se veía obligada a utilizar los bares cercanos. L@s dueñ@s de los locales estaban bastante descontent@s así que la gente se sentía casi obligada a consumir en el mismo establecimiento como si de un peaje se tratara.

            Por todo esto, con vistas a próximos años y como medidas a tener en cuenta en la organización de celebraciones similares EGUZKI propone:

1. Aumentar el número (teniendo en cuenta que este año el número ha sido insuficiente) de las brigadas encargadas de recoger losa residuos.
2. Estas brigadas deben hacer una gestión adecuada de los residuos, es decir, no solo recogerlos también clasificarlos. Además, dentro de estas brigadas debe de haber un grupo de operari@s encargad@s únicamente de la gestión del vidrio.
3. Aumentar el número de servicios públicos, sobre todo en zonas concretas: Arenal, San Nicolás, Plaza Nueva y en las calles del Alde Zaharra (Somera, Barrenkale, Ronda…) que tienen una mayor afluencia de gente.

             Por último, queremos recordar a tod@s l@s que nos acercamos a Bilbo mantener limpias nuestras calles es responsabilidad de tod@s y que tenemos que empezar a avanzar hacia la convivencia de la fiesta y el consumo responsable.

No hay comentarios:

Publicar un comentario