viernes, 30 de diciembre de 2011

Espainiar Gobernu berriak ez du Garoña itxi nahi -//- El nuevo Gobierno español no quiere cerrar Garoña


Abenduak 29 Jose Manuel Soriak,  Espainiako Industria, Energia eta Turismoa ministroak gobernu berriaren politika energetikoaren zein izango den erdizka erakutsi zuen. Espainiako Gobernuaren ustez 2012ko lehenengo hiruhilabetean faktura elektrikoa ez igotzeko gaur egun martxan dauden energia ekoizteko sistema guztiak mantentzea ezinbestekoa da.
 ............
El 29 de diciembre Jose Manuel Soria, Ministro de Industria, Energía y Turismo, dejo entrever cual va a ser la política energética del nuevo gobierno. Según el Gobierno Español es imprescindible mantener los sistemas de producción energética actuales para que la factura de la luz no suba en el primer trimestre del 2012. 
 ............
 (Más abajo en castellano)

ESPAINIAR GOBERNU BERRIAK EZ DU GAROÑA ITXI NAHI


            Abenduak 29 Jose Manuel Soriak,  Espainiako Industria, Energia eta Turismoa ministroak gobernu berriaren politika energetikoaren zein izango den erdizka erakutsi zuen. Espainiako Gobernuaren ustez 2012ko lehenengo hiruhilabetean faktura elektrikoa ez igotzeko gaur egun martxan dauden energia ekoizteko sistema guztiak mantentzea ezinbestekoa da.


            Honek, gobernuak energia ekoizteko plana eraldatzeko asmorik ez duela esan nahi du. Beraz, estatuak daukan mix energetikoan energia mota bakoitzaren pisua mantenduko da, hau da, energia ekoizteko sistema tradizional eta kutsakorren aldeko apustu garbia egiten du PPko gobernuak.  Izan ere, ministroaren esanetan energia berriztagarriak indartzea gain-kostua da eta ez estatuak, ez herritarrek eta ezta enpresa elektrikoek ere ezin diote gastu berri horri aurre egin. Baieztapen hau erdizkako egia da, hiru aldagai horien artean zailtasun ekonomikoak dituzten bakarrak herritarrak dira beste bien egoera oso bestelakoa da enpresa elektrikoen kasuan batez ere. Azkenengo hauek, ez daukate energia berriztagarriak jartzeko dirurik baina bai energia iturri tradizionalak eta kutsakorrak lortzeko metodo berri eta erasokorretan ikertzeko, fracking-a honen adibide garbia da.


            Beste aldetik, Ministroak amortizatutako energia azpiegiturak erabiltzea onetsi zuen eta horien artean Garoñako zentral nuklearra dago. Espainiako Gobernuak zentral honen inguruan erabakirik hartu ez duen arren, gobernuak zentrala ixteko arrazoirik ez dagoela uste du. Beraz, Garoñako zentral nuklearraren jarduna sei urte gehiagoz luzatu ahal izango litzatekeela uste du. Jarrera honi indarra emateko Industria Ministroak CSNak, Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak 2009an prestatutako txostenean, Garoñaren jarduera epea hamar urtekoa zela esan zuela aipatu zuen.  


            Hala ere, CSNaren ebazpenak ez ditu gobernuak derrigortzen, horren adibide da PSOEko gobernuak 2013ko uztailaren 1ean, zentral nuklearra ixteko hartu zuen erabakia. Erabaki honen ondorioz Enresa enpresak pasadan astean Garoña desmuntatzeko plana aurkeztu zuen.  Baina, plan hau bertan bera geratzeko arriskua dago gobernu berriak Garoñako zentral nuklearraren jarduera baimena luzatzeko nahia daukala ematen du eta.


            Baina, ministroak ez zuen aipatu, Garoñako zentralak CSNak egindako estres frogak pasa zituela baina bere segurtasuna bermatzeko zentralean ezinbesteko aldaketa ugari egin behar dituzte. Hau da, gobernuak Garoña bizirik mantendu nahi badu inbertsioak egin beharko lituzke. Baina, gobernuak ez dauka dirurik, ezta? Gainera, Europako Batzordeak azterketa hauen behin-betiko erabakia 2012ko ekainean argitaratuko du. Hala eta guztiz ere, askotan salatu dugun bezala froga hauek gizartea lasaitzea dute helburua izan ere, hauek gabezia ugari izateaz gain sekula ere ezingo dute energia nuklearra segurua dela baieztatu, gaur egun, ez baitugu ezaguera eta teknologia maila nahikoa energia iturri hau kontrolatu ahal izateko.


            Garoña jadanik, itxita egon beharko litzateke 40 urte martxan egoteko diseinatua izan baitzen eta jadanik 42 urte dauzkalako. Gainera, mota honetako erabaki batek Espainiak berriro ere energia nuklearraren bidea hartzea suposatzen du eta beraz, Europako herrialde askok (Alemania, Belgika edota Suitza) energia mota hau alde batera uzteko bidetik alde egitea. Gainera, gure auzokidea den Frantzian arreta jartzen badugu, herrialde horretako Industria eta Energia Ministroak, Éric Besson-ek orain dela denbora gutxi 2050.urtea ikuspegia izanda politika energetikoa egiteko aholkularitza batzorde bat martxan jarri zuen. Batzorde honetan hainbat lan eremu kontuan hartu beharko lituzkete eta horien artean zentral nuklear guztien itxiera ere.  


EGUZKI TALDE EKOLOGISTAK Jose Manuel Soria ministroari eskatzen dio:


1. Euskal Herriaren hitza eta Legebiltzarrak, EAJ, PSOE eta ERC-IU-ICVren botoekin Garoña 2013an ixteko hartutako erabakia errespetatzeko. 


 2. Estatuaren arazo ekonomikoak dituenaren argudioa alde batera uzteko. Garoñaren desmuntaia egiteko plana mantenduz eta energia berriztagarrien alde egitea. Gainera,  zentralak martxan jarraitzen badu lor daitezkeen lanpostu kopuru berbera edota gehiago honen desmuntaiarekin ere lor daitezke.


3. Balizkoa izan daitekeen istripu nuklear batetan, bere erantzukizuna onartzeko. Izan ere istripu hauek, gizakiaren esku daude, segurtasunik gabekoa, garestia, aurreikusi ezina eta hondakinak guztiok onartu behar ditugun eredu energetiko baten ondorio dira eta. Eredu honek gainera, argi eta garbi uzten du  milioika urte irauten duen erradiaktibitatearen ondorioak ezin ditugula kontrolatu.  


            Laburbiltzeko, EGUZKIk energia nuklearra alde batera utzi behar dugula defendatzen du,hau erabat ezabatua izan behar da. Garoñaren bizitza luzatzeak gizarteari ez dio onurarik ekarriko baina bai industriari eta interes korporatiboei. Azkenengo hauek, haien interes propioak gizartearen nahia, osasuna eta segurtasunari gainjartzen diote. 


            Hau guztiagatik, zentral nuklearren segurtasuna bermatzeko gai ez baldin bagara hauek guztiak behin-betiko eta berehala ixteko eskatzen dugu.

NUKLEARRIK EZ!! GAROÑA ITXI ORAIN !!!
 EL NUEVO GOBIERNO ESPAÑOL NO QUIERE CERRAR GAROÑA


            El 29 de diciembre Jose Manuel Soria, Ministro de Industria, Energía y Turismo, dejo entrever cual va a ser la política energética del nuevo gobierno. Según el Gobierno Español es imprescindible mantener los sistemas de producción energética actuales para que la factura de la luz no suba en el primer trimestre del 2012.


            Esto se traduce en que el gobierno no tiene ninguna intención de cambiar el actual plan de producción energía, así, el peso de cada método de producción en el mix energético no cambiará. O lo que es lo mismo, el gobierno del PP hace una apuesta clara por los métodos de producción tradicionales y contaminantes. Según las declaraciones del Ministro, reforzar las energías renovables supone un sobrecoste que ni el estado, ni l@s ciudadan@s ni las empresas eléctricas pueden asumir. Pero esta afirmación solo es real en el caso de l@s ciudadan@s, ya que la situación de los otros dos agentes mencionados es muy diferente, sobre todo en el caso de las empresas. Estas últimas, no tienen dinero para invertir en las renovables pero sí para investigar en nuevos métodos de extracción y utilización de fuentes de energía agotables, como el fracking.


            Por otro lado, el Ministro anunció que veía con buenos ojos la utilización de infraestructuras que ya están amortizadas entre ellas Garoña. A pesar de que el Gobierno Español no ha tomado ninguna decisión respecto a esta central, el gobierno cree que no hay ninguna razón para el cierre de la misma. Por lo tanto, creen que es posible alargar la actividad de la central otros seis años.  Para dar más fuerza a esta decisión, el Ministro de Industria mencionó el informe presentado por el Consejo de Seguridad Nuclear (CSN) en el 2009, que recogía un nuevo plazo de actividad de la central de 10 años.


            Aún así, las decisiones tomadas por el CSN no obligan al gobierno a mantener esos plazos. Un ejemplo claro es la decisión tomada por el gobierno del PSOE de cerrar Garoña el 1 de  julio del 2013. Como resultado de esta decisión la empresa Enresa presentó la semana pasada un plan para el desmantelamiento de Garoña. Pero existe un peligro inminente de que este plan no prospere ya que el nuevo gobierno parece que quiere ampliar el periodo de actividad de la central.


            Pero, el Ministro no mencionó, que aunque la Central de Garoña ha pasado las pruebas de estrés realizadas por el CSN, para poder asegurar un nivel de seguridad adecuado hay que hacer numerosos cambios en la central. Es decir, el Gobierno tendrá que invertir en la misma. Pero, ¿no habíamos dicho que el Gobierno no tiene dinero? Además, hay que recordar que el informe definitivo sobre los exámenes hechos a las centrales no será publicado por el Consejo Europeo en junio del 2012. De todos modos, como venimos denunciando estas pruebas solo sirven para calmar a la opinión pública, ya que además de ser incompletas nunca podrán afirmar que la energía nuclear es segurar ya que hoy en día no contamos con los conocimientos ni la tecnología necesarias para controlar esta fuente de energía. 


            Garoña debería estar cerrada, ya que fue diseñada para estar en activo 40 años y ya han pasado 42. Además, este tipo de decisiones, pueden suponer un precedente en el Estado Español que suponga el regreso a la energía nuclear, apartándose del camino dejar la energía nuclear de lado, emprendido por varios países europeos (Alemania, Bélgica o Suiza). Además, si miramos al país vecino, el ministro francés de Industria y energía, Éric Besson, puso en marcha una comisión de consulta para elaborar las políticas energéticas en el horizonte de 2050 que deberá barajar "diferentes escenarios", incluido el cierre total de las centrales nucleares


Así, EGUZKI TALDE EKOLOGISTA, le pide a Jose Manuel Soria que: 


1. Respete la voluntad popular de Euskal Herria y la decisión tomada en abril por el Parlamento con los votos de PSOE, PNV y ERC-IU-ICV de cerrar Garoña en el 2013.


2. No utilice los problemas económicos del Estado como excusa y que mantenga el plan de desmantelamiento de Garoña y que apueste por las energía renovables.  Tantos puestos o más se conseguirían con el desmantelamiento de Garoña que con su continuidad.


3. No eluda su responsabilidad y que haga frente a los posibles accidentes nucleares. Ya que estos son fruto de la mano del hombre, consecuencia de un modelo energético nada seguro, costoso, impredecible y cuyos efectos y residuos los asumimos tod@s. Un modelo que demuestra que no somos capaces de garantizar su inocuidad durante los miles de años de radioactividad.


            En definitiva EGUZKI defiende que la energía nuclear debe ser desterrada, eliminada y que alargar la vida de la central de Garoña no beneficia a la ciudadanía sino a la industria y responde a intereses corporativos frente al interés general, la salud y la seguridad de las personas. 


            Por lo tanto, exigimos que si no se puede garantizar la seguridad de las centrales nucleares, se  cierren de manera inmediata.

 

NUKLEARRIK EZ!! GAROÑA ITXI ORAIN !!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario