miércoles, 10 de octubre de 2012

Anadeak (ahate basatiak) Barakaldon -//- Anades (patos salvajes) en Barakaldo

(Más abajo en castellano)
 Aurreko egunean Argalarion ikusi genituen saien argazkiak ekarri genituen hona. Orain anadeen (ahate basatiak) argazkia erakusten dizuegu; Castaños ibaian. Berez irudiak ez du ezer berezirik.... A8 autobidea eta Megapark artean utzi duten zelai zati mehe eta estuan egina izan ez balitz !!


Urteak pasa dira, herri mugimenduak Ansio eta Zuloko Ibarrak babesteko bat egin zuenetik. Garai hartan, herritarren gehiengoaren hitza ez zuten errespetatu eta agintari politikoen interes ekonomikoak gailendu ziren beste behin ere. Gogor borrokatu genuen arren, Alkatetzak Ezkerraldeko azken hezegunea porlanez estali zuen, desagerrarazi zuen, baina hori bai... Megapark zoragarria eman ziguten ordainsaritzat. Hala ere, argazki honek argi uzten du natura gai dela gizakiok jartzen dizkiogun trabei aurre egiten eta honen moduko irudiekin harritzen gaitu behin eta berriro.  

Honek, honako baieztapena egitera garamatza: Ze nolako leku ederra eta bizitzaz betea edukiko genuke Alkatetzak suntsitu izan ez balu!  
-----
Hace unos días publicamos aquí las fotos de un grupo de buitres avistados en el Argalario. Ahora os mostramos las fotos de unos anades (patos salvajes)en el rio Castaños. Las imágenes en sí no tienen nada de especial salvo que …… están tomadas en la estrecha franja verde que dejaron entre la autopista A8 y el Megapark.

Han pasado varios años desde que el movimiento popular se unión para pedir la protección de las Vegas de Ansio y Zuloko. Como tantas otras veces los responsables políticos no respetaron los deseos de la mayoría de baracaldeses-as y priorizaron sus intereses económicos. A pesar de luchar con decisión Alcaldía cubrió de cemento el último humedal de la Margen Izquierda, pero eso sí…. Como premio nos dejaron el maravilloso Megapark. Sin embargo esta foto nos muestra que la Naturaleza es capaz de hacer frente a los muros que le ponemos y nos sorprende una y otra vez con imágenes zomo esta.

Y todo esto nos provoca una reflexión: ¡qué lugar tan hermoso y lleno de vida tendríamos si Alcaldía no lo hubiera destruido ¡

No hay comentarios:

Publicar un comentario