jueves, 25 de octubre de 2012

Ibilaldia Eretzara. Euskal Herria ekologiatik eraikitzen


Aurreko urteotan bezala Barakaldoko gazteekin batera  Eretzara mendi ibilaldia eta hango aterpean gau pasa antolatu dugu larunbata 27 eta igandea 28.

Irteera larunbata 27an goizeko 09:00etan Gurutzetako metro sarreratik. Ibilaldian zehar azalpen eta eztabaidak egingo ditugu;  bidean ikusiko ditugun proiektu txikitzaileak, espekulazioa, ama lurraren defentsa, gune naturalak...

13:30an Eretzako aterpera helduko gara eta egunean zehar hainbat ekimena gauzatuko dugu.

Gauean gaubela tematikoa eta akelarrea.

Igandea 28an 11:00 hasiko gara Eretzako tontorrera igotzen.

Aukera paregabea Barakaldoko jendeak naturaz gozatzeko. Anima zaitez eta etorri.

EUSKAL HERRIA EKOLOGIATIK ERAIKITZEN !!

ERREKATXO, ARGALARIO, SASIBURU, GOROSTIZA ERRESERBA NATURALA !!

No hay comentarios:

Publicar un comentario