miércoles, 3 de octubre de 2012

Eguzkik fracking-aren aurka, larunbatean, urriak 6, Gasteizen burutuko den manifestaldia babesten du -//- Eguzki apoya la manifestación contra el fracking en Gasteiz el sábado, día 6 de octubre.

Fracking-aren kontrako, Fracking Ez Araba plataformak, larunbat honetan, hilak 6, Gasteizen arratsaldeko 18:30tan, manifestaldi bat antolatu du eta Eguzkik honetan parte hartzeko deialdia luzatu nahi die herritar guztiei....


La plataforma Fracking ez Araba, en contra del fracking, ha convocado una manifestación para el próximo sábado 6 de octubre a las 18:30 en Gasteiz. Eguzki anima a participar en la misma....



Eguzkik fracking-aren aurka,  larunbatean, urriak 6, Gasteizen burutuko den manifestaldia babesten du.

            Fracking-aren kontrako, Fracking Ez Araba plataformak, larunbat honetan, hilak 6, Gasteizen arratsaldeko 18:30tan, manifestaldi bat antolatu du eta Eguzkik honetan parte hartzeko deialdia luzatu nahi die herritar guztiei.

            Erauzketa metodo arriskutsu honengatik apustu egiteak administrazio publikoek bizitzarako ezinbestekoak diren baliabideak (airea, lurra et aura) babesteko daukaten betebeharrarekin talka egiten du. EEBB-etan izandako esperientziek argi eta garbi utzi dute arbel-gasaren erauzketan lur-azpiko zein lur-gaineko urak kutsatzeko arriskua kontua hartu beharrekoa dela. 

            Eguzkik uste du arrazoi ugari dauzkagula fracking-aren aurka manifestatzeko. Gainera, arrazoi horietako asko eta asko mugimendu ekologistak jaio zenetik ikurtzat izan ditu: informazioa eskuratu dezaken gizarte aktibo eta parte-hartzailea nahi dugulako, bere etorkizunaren jabe dena eta ondorengoen biziraupena kolokan jarriko ez duena; beste ekonomia, energia eta gizarte eredu bat nahi dugu, kontsumismorik gabekoa eta baliabide naturalak gain-ustiatuko ez dituena...  Gauzak beste modu batean egin daitezkeela uste dugu, beraz fracking-aren inpaktu negatiboen aurka indarrak bateratzearen aldekoak gara. Energia lortzeko teknika honek, aurrera egitea, bermatzen dutenek, gure herrien, gure lurren, gure uren, gure osasunaren eta beste hainbat eskubide errespetatzen ez dituztelako. Erakunde publikoek ezin dizkiete gure baliabide natural eta ekonomikoak estatu batuarrei oparitu haiek berehalako etekina lor dezaten, gure gizarteak eta ingurune naturalek teknika hauen inpaktuei aurre egin ditzaten.

            Ez dugu fracking-ik nahi, ez hemen eta ez inon, ezta ustiapen eta ikerketa prozesurik ere. Inposatutako proiektu honek agintariek demokrazia hitzaren esan nahia ez dutela ezagutzen argi uzten du, gizartearen borondatea ez baitute errespetatzen. Gainera, ikerketak eta ustiapenak aurrera eraman nahi dituzte, natura eta gizabanakoen osasuna arriskuan egon daitekeela kontuan hartu gabe. Eta den dena gasa eta petrolioa kontrolatzen duten multinazionalen mesedetan. 

            Negozio honen arriskuak eta inpaktuak gizarteari ezkutatu nahi dizkiete. Honengatik, inguratzen gaituen gizarte, kontsumo eta energia eredu honek nora eramaten gaituen gogoeta egiteko eskatzen diegu herritarrei. Kontsumoa gutxitu, efizientzia energetikoa handitu eta energia berriztagarrietan oinarrituta egongo den eredu energetiko iraunkor bat lortzeko.

            Proiektu txikitzaile honen aurka gaudela oihukatu dezagun, larunbat honetan, hilak 6, arratsaldeko18:30tan Gasteizeko Bilbo Plazatik abiatuko den manifestaldian parte hartuz.
 
ENERGIA EREDU IRAUNKOR BATEN ALDE!
BAI NATURA ETA OSASUNARI!
------


Eguzki apoya la manifestación contra el fracking en Gasteiz el sábado, día 6 de octubre.

            La plataforma Fracking ez Araba, en contra del fracking, ha convocado una manifestación para el próximo sábado 6 de octubre a las 18:30 en Gasteiz. Eguzki anima a participar en la misma.

            La imposición de una técnica de extracción muy peligrosa supone dar la espalda a la obligación de las administraciones de preservar los recursos fundamentales para la vida: el aire, la tierra y el agua. Ya que, las experiencias desarrolladas en EEUU sugieren que la extracción de gas pizarra comporta un riesgo significativo de contaminación de las aguas subterráneas y superficiales.
           
            Desde Eguzki consideramos que hay muchas razones para acudir y manifestarnos en contra del fracking. Muchas de ellas siempre han sido santo y seña del movimiento ecologista: porque queremos una sociedad informada, participe y sostenible, que decida su futuro libremente y sin hipotecar a futuras generaciones; porque queremos otro modelo social, económico y energético, sin consumismo ni explotación de recursos naturales finitos. Porque creemos que existe otra manera de hacer las cosas, decimos sí, a aunar fuerzas contra el fracking. Porque los que apoyan este proyecto, son los que no respetan nuestros pueblos, nuestra tierra, nuestra salud, nuestra agua, etc. Porque desde lo público no se puede poner la alfombra roja al yankee de turno para se lucre con nuestros recursos y dinero para después, dejarnos una infinidad de problemas, pozos descontrolados y perjuicios que tenemos que asumir y correr con los gastos socialmente.

            No queremos fracking, ni aquí ni en ningún sitio,  ni tampoco campos de explotación y procesos de exploración. Este proyecto es una imposición y demuestra que quienes gobiernan no son demócratas, no respetan la voluntad popular, quieren explorar, y explotar los recursos sin valorar el riesgo de contaminar y poner en serio peligro la salud de las personas. Todo a cambio de prebendas, dando trato de favor a las multinacionales del petróleo y gas.

            Frente a este mirlo blanco de negocio energético, que oculta todos los daños evidentes, consecuencias y riesgos para la población, hacemos un llamamiento a concentrar todos los esfuerzos posibles para reflexionar sobre el modelo de sociedad, consumo y energía que tenemos. Así como, a orientar todas las conductas y políticas hacia un modelo energético sostenible basado en la reducción del consumo, la eficiencia energética y las energías renovables.

            Mostremos nuestro rechazo a este proyecto destructor el próximo día 6 de octubre, sábado, a las 18:30, en la manifestación que partirá desde la plaza Bilbao de Gasteiz.

POR UN MODELO ENERGÉTICO SOSTENIBLE
¡SÍ AL MEDIO AMBIENTE Y A LA SALUD!

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario