sábado, 1 de diciembre de 2012

Gorostiza: Luxuzko txaletetatik apartamentu indibidualetara? -//- ¿De chalets de lujo a mini-apartamentos individuales?

(Más abajo en castellano)
 
Barakaldo Eguzkik poztasunez hartzen du, Barakaldoko Udaletxeko oposizio alderdi guztiek (PNV, PP, Bildu y Ezker Anitza-IU), Gorostitzako Hirigintza Garapenerako Plana moldatzeko PSEk aurkeztutako proiektuaren aurrean azaldu duten jarrera ezkorra. Proiektu honek, Gorostitzan aurreikusitako etxebizitza kopuruaz gain 42 gehiago eraikitzea proposatzen zuen, hau da, 65 izatetik 107 etxebizitza izatera. Honako hau, bigarren aldia da azkenengo lau urteotan, zonalde honetan, hirigintzarako eremua handitzea proposatzen dutela, 10 urtetan 23 etxebizitza bakarrik eraikiak izan diren arren.
Nahiz eta azkenengo aldaketa honek eraikitako azalera handipena (etxebizitzen tamaina txikitzea da proposamena) ekarriko ez lukeen arren, egungo testuinguru ekonomiko eta sozialean Udal Gobernuak etxebizitza kopurua handitzeagatik egiten duen apustuak benetan harritzen gaitu. Gainera, eraiki nahi dituzten etxebizitza idiliko hauek, ez datoz bat gure herriaren errealitatearekin, izan ere, EAEan langabezia maila handienetarikoa daukan herrietako bat da Barakaldo, urrian, 9.599 herritarrek ez zeukaten lanik (Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministeritzako datuak). Honi gehitu behar diogu, astero batez beste hiru kaleratze ematen direla eta behin baino gehiagotan salatu izan dugun arren, herrian milaka etxebizitza hutsik jarraitzen dute.
Honetaz gain, ezin dugu ahaztu etxebizitza hauek uholde lautada baten gainean eraikiak izan direla. Zonalde hauek ibaiaren menpe daude eta aldizka urak estaltzen ditu. Uholde-arrisku Eremuen Kartografia Sistema Nazionalaren arabera, zonalde hauetan eraiki izanagatik, ematen diren hondamendiek sortutako giza-kalteek eta kalte materialek, batez besteko urteko BPGaren %0,1ko kostu ekonomikoa daukate. Halaber, arazo honen ondorioz, 2033ra arte urtero 800 miloi euroko diru galera ematea aurreikusita dago.
PSEren proiektuek Barakaldoko azken gune naturalak suntsitzen jarraitzen dituzte. Honen ondorioz, gure herriko ingurumen baliabideen kalitatea etengabe jaisten ari da eta baita, natura eta aisialdia bateratzeko erabili ditzakegun eremuen kopurua ere.
Gure ustez, badira ingurumen-arrazoi eta arrazoi sozial nahikoak bai Gorostitza eta baita Errekatxon aurrera eramaten ari diren lanak bertan behera ustea eskatzeko. Bide batez, Udal Gobernuari etxebizitza sozialak eraikitzeko proiektuak martxan jartzea eskatzen diogu, barakaldarren benetako beharrei aurre egiteko, erosteko ahamen altua daukaten horientzako hirigintza proiektuak alde batera utziz.





Desde Eguzki Barakaldo valoramos de manera positiva el rechazo mostrado por todos los partidos de la oposición del Ayuntamiento de Barakaldo (PNV, PP, Bildu y Ezker Anitza-IU) ante el proyecto presentado por el PSE para modificar el Plan de Desarrollo Urbanístico de Gorostiza. Este proyecto contemplaba la construcción de 42 viviendas más de las que estaban programadas en Gorostiza, pasando de 65 a 107 viviendas. Es la segunda vez en cuatro años que se propone la ampliación urbanística de este área, a pesar de que en 10 años solamente se han construido 23 viviendas.
A pesar de que esta modificación no supondría un aumento en la superficie edificada (se reduce el tamaño de las casas) no deja de ser sorprendente que el Gobierno Municipal apueste por aumentar el parqué inmobiliario del municipio teniendo en cuenta el actual contexto económico y social. Además, el tipo de viviendas proyectadas, adosados y unifamiliares, choca de pleno con el contexto de un municipio como el nuestro que tiene una de las tasas de desempleo más altas de la CAV, en octubre, 9.599 barakaldesas/es estaban en paro (datos del Ministerio de Empleo y Seguridad Social). A esto hay que añadirle una media de tres desahucios por semana y que como hemos venido denunciado de manera reiterada hay miles de casa vacías.
Además no debemos olvidar, que estas viviendas están situadas en un área catalogada como zona inundable. Es decir, un área perteneciente al río que experimenta anegamientos ocasionales o periódicos. Según El Sistema Nacional de Cartografía de Zonas Inundables, los desastres asociados a la construcción en estas zonas son los que mayor cantidad de daños humanos y materiales producen al año, alcanzando daños económicos de un valor medio anual próximo al 0,1% del PIB. Así, se prevén pérdidas de más de 800 millones al año hasta el año 2033 debido a esta causa.
El PSE sigue apostando por la destrucción de los últimos espacios naturales de Barakaldo, lo que está provocando una disminución progresiva de los valores ambientales de nuestro municipio así como la disminución de las áreas, ya de por si escasas, con las que cuenta el municipio para el ocio al aire libre.
Por lo tanto, desde Eguzki Barakaldo creemos que hay razones tanto sociales como ambientales suficientes para pedir la paralización de las obras tanto en Gorostiza como en el Regato. A la vez que exigimos al Gobierno Municipal una apuesta por la vivienda social pensada para las/os ciudadanas/os, no para las supuestas clases altas de no se sabe donde, que no acaban de llegar nunca.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada