lunes, 27 de mayo de 2013

GLADYSi omenaldia ekainaren 2an Donostian


Garoñako zentral nuklearra berriz martxan jartzeko baimena eskatzeko epearen luzapenaz Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak eman duen baiezkoak sorpresaz harrapatu ez gaituen harren ( astelehenean aurreratu genuen erabakia zein izango zen), oso albiste txarra da.


Erabaki honek argi uzten du, beste behin ere, gaur egungo SNK-k (edo CSN) lobby nuklearrari, nazio-gaindiko enpresei eta interes politikoei salduta dagoela eta ondorioz, ez dela bere funtzio betetzeko gai: energia nuklearraren erabilera gizarte eta herritarron beharren eta interesen baitan, segurtasunez erabiltzea. Ez da Espainiar Estatuan halako zerbait gertatzen den lehen aldia, maila ekonomikoan gauza bera gertatu da eta horrela dago, ondoratuta. 


Espainiar Gobernu nuklearzaleak argi utzi duenez, bere erabakia falta den arren, garbi dago luzapena gauzatzeak ez duela inongo oztoporik izango. 


Euskal instituzio eta alderdiei dagokienez, ez dugu Garoñaren aurkako deklarazio instituzional gehiagoren beharrik. Benetan Garoñak martxan jarraitzerik nahi ez badute ahalegin guztiak egin beharko dituzte maila instituzionalean, politikoan naiz legediari dagokionean. 


Berriz ere esan behar dugu, Garoñak duen segurtasun faltaz “ahaztu” egiten direla horrelako erabakiak hartzean eta segurua izateko era bakarra itxi eta eraistea dela. 

Bukatzeko, herritarrei dei egiten diegu, beste behin ere kalera irten daitezen, erokeria honekin aurrera jarrai ez dezaten, ahal den presio gehiena egiteko, horretarako aukera bat edukiko dutelarik ekainaren 2an Donostian, eguerdiko hamabietan Donostiako Gladys Enea Parkean borroka antinuklearrean eraildako Gladysen omenaldian.