lunes, 24 de junio de 2013

EAJ-k ERREFERENDUMAK EGIN ETA IRABAZTEKO METODO BERRIA ASMATU DU

Antolatzaileen arauera 1004bozketatik ( zentsoaren %44a), 990 Atez atekoaren kontra, 13 alde eta nulo 1.

PNV-k orain arte ukatu eta baztertzen zuen erreferendumaren bidea erabiliz, Gipuzkoan zaborren inguruan sortu den ika-mika politikoari irtenbidea eman nahi izan dio, bere izaera guztiz demokratikoaren senari jarraituz.

Baina erreferendumaren bidea guztiz ona edo perfektua iruditu ez eta aldaketa batzuk egin ditu, metodo berri bat asmatuz: boto delegatua.
Boto delegatuaren bidez, norberak ez du joan behar botoa ematera, nahikoa da horretarako egokitutako orri batean botu emailearen izen abizenak naiz NAren zenbakia idatzi eta sinatzea. Beraz edozein arrazoiengatik, beste pertsona baten datu horiek dituen edonork bete dezake orritxo hori.

Baina hori gutxi irudituta, metodoa unean uneko egoeretara egokitzen da:
- Botu emaileak sinatu gabe ekarri duzula delegatze orri? Ez du axola! Tori boligrafoa, segi txokora, sinatu eta bozkatu.
- Datuak falta direla eta daudenak ez direla zuzenak? Txikikeriak. Zentsoak eskuetan ditugunok, bilatu eta osatuko ditugu.

Horrela beti PNVk nahi dituen emaitzak lortzen dira. Hemendik aurrera erreferendumak beti PNV-ren alde.

Ironiak alde batera utzita, Eguzkitik beti egin dugu herritarren partaidetzaren alde eta ondorioz erreferendumen alde. Atez atekoaren kasuan ere bai. Hala egin genuen lehen aldiz Usurbilen egin zenean eta halaxe eskatu izan diogu Bilduri ere orain: erreferendum-ak egin eta emaitzak kontuan hartu behar direla.

Ez zitzaigun batere gustatu boto delegatuaren kontu hori, beraz ezin errefendum horien alde azaldu. Baina Zizurkilen, non boto delegatuen kopurua 300era ( 1004 bozka guztira) iristen dela onartzen duten, iruzurrean oinarritzen den PNVren metodo berriaren nondik norakoak garbi utzi du PNVren eta Atez Atekoaren Aurkako Plataformaren benetako aurpegia. 

 Zergatik behar zituzten bozka horiek? Guk uste dugu udal hauteskundeetan Bilduk lortutako boto kopurua gainditzeagatik.

Lehendik ere konfidantza gutxi genuen EAJ-k erreferendumekiko zuen jokabidean ( horren adierazgarri Legazpiko erreferendumaren harira atera genuen kartela zeina atxiki dugun) baina orain, guztiz lokaztuta geratu da PNVren izaera "demokratikoa". Eta zeharka errefendumarena eta demokraziarena bera ere bai.

Eta PNV-z hari gara, bozka iruzurti horiek onartu dituztenak egungo EAJ-ren kargu publikoak edo/eta kargu publiko ohiak direlako: Zizurkilgo zinegotziak, Gipuzkoako Aldundiko Batzarkideak, Zizurkilgo Alkate ohia...

Espero dezagun erreferenduma babestu duen PSE-k adibidez, ez duel ontzat emango emaitza, bestela beraiek ere kakazatuta daudela pentsatu beharko dugu.

Hona hemen, esandakoen froga gisa bi bideo.