viernes, 2 de mayo de 2014

Solondo errekastoaren garbiketa (Santa Ageda): Alkatetza gezurretan -//- Limpieza del arroyo Solondo (Santa Agueda): Alcaldia miente

BILDUMA OSOA IKUSTEKO<

(Más abajo en castellano) 

...Beste zenbaitetan bezala, toki horretara bertaratu ginen, eta aurreko baieztapena gezurrezkoa dela berretsi dezakegu; nabarmen baino nabarmenago dago, gainera, erantsitako argazkietan. Hots, "gunea guztiz garbi dagoela"ko esaldia FALTSUA da. Esandakoaren adierazle da, besteak beste, errekastoaren ibaibidean eta alboko zelaietan dagoen hondakin mordoa... 

..... Como en otras ocasiones nos hemos desplazado nuevamente al lugar y hemos podido constatar que esa afirmación es falsa, tal y como se puede comprobar en las fotos que adjuntamos. Es decir; es FALSO que la zona haya “ quedado totalmente limpia”. De hecho son numerosos los residuos existentes en su cauce y campas adyacentes.

SOLONDO ERREKASTOAREN GARBIKETA (Santa Ageda): ALKATETZA GEZURRETAN


    Orain urtebete, 2013ko apirilaren 15ean, hain zuzen ere, Udal-Erregistroan Santa Ageda auzoko Solondo errekastoaren egoera salatu genuen. Salaketa horretan hiriko hondakin solido ugariren berri eman genuen, eta berebiziko zabortegia agertua zela ohartarazi.

Errekastoaren garbiketa gauzatzen ez zela ikusita, urte oso bat eman dugu Udalari zaramak garbi zitzala eta neurriren bat har zezala eskatzen. Azken aldia 2014Ko urtarrilaren 27an izan zen, eskaera-mozio bat aurkeztu baikenuen Udal-Erregistroan, Udalbatzan, egoera konpotzeari begira, hartu beharreko neurri zehatzei buruz mintza zitezen.


Urtebetez ez dugu inongo erantzunik jaso Udalaren aldetik. Hala ere, 2014ko apirilaren 16an (lehenbiziko salaketa sartu eta urtebetera), oposizioko alderdiek zera jakinarazi digute: Alkatetza-dekretu bat dagoela Solondoren auzia Udalbatzan eztabaidagai izan ez dadin; era horretan, mozio gisa aurkeztea oztopatu gura dute.


Alkatetzak plazaratutako arrazoia honako hau da, Babes Zibilerako Zerbitzu-Taldeko buruaren esanak bere eginik: “gunea guztiz garbi dago”, otsailaren 11ko garbiketaren ondoren.


Beste zenbaitetan bezala, toki horretara bertaratu ginen, eta aurreko baieztapena gezurrezkoa dela berretsi dezakegu; nabarmen baino nabarmenago dago, gainera, erantsitako argazkietan. Hots, gunea guztiz garbi dagoelako esaldia FALTSUA da. Esandakoaren adierazle da, besteak beste, errekastoaren ibaibidean eta alboko zelaietan dagoen hondakin mordoa.


Hauxe da egoera:


-IBAIBIDEA: errepidetik ondoen ikusten diren hondakinak jaso dituzte, baina oraindik orain hondakin pila bat dago ibaibidean: koltxoi bat, hainbat neumatiko, plastiko asko, baldeak, kutxak, beirak, etab.


-EZKERREKO MAGALEAN: Han zeuden hiri-hondakin gehienak batu dituzte (botilak, neumatikoak, eraikuntzako gaiak, etxeko zaborrak...); bai, behintzat, lehen begi kolpean errepidetik ikus zitezkeenak. Alabaina, beheko aldean, errepidetik urrutien dagoen horretan, zehazki, neumatiko bat eta botila huts asko daude.


-ESKUINEKO MAGALEAN: hainbat hondakinek jarraitzen dute bertan behera utzita.


    Laburbilduz: Alkatetza-Dekretuak eta Babes Zibilerako Zerbitzu-Taldeko buruaren txostenak gezurrezko kontuak darabiltzate, errealitateari muzin eginez.


    Bukatzeko, Udalari oroitarazi nahi diogu Mozioan bildutako eskakizunak bete beharrean dagoela, zeren eta, tamalez, beharrezkoak baitira:


1- Solondo errekastoan dagoen legez kanpoko zabortegiaren garbiketari ekin eta baita bere bi ertzetan pilatuta dauden hainbat hondakinen kentzeari ere, edo bestela eta Legediak Udalari egozten dizkion eginbeharren barruan, erreka eta zoroen jabeek garbiketa egiten behartzeko Udalak izapideak burutzea.


2- Zonaldearen seinaleztapenari ekin, zaborra jaurtitzea debekatuta dagoela aditzera emanez.


3- Beharrezko disuasio-neurriak ezartzeari ekin, etorkizunean zonaldea, berriro ere, zabortegi bilakatu ez dadin. Horretaz gain, data zehatzetan, Agate Deuna erromerian bereziki, zaintza-neurri bereziak hartuz. 



LIMPIEZA DEL ARROYO SOLONDO (Santa Agueda): ALCALDIA MIENTE
Hace un año, concretamente el 15 de abril de 2013, presentamos en el Registro Municipal una denuncia de la situación del arroyo Solondo en el barrio de Santa Agueda. En el citado escrito informábamos de la existencia de numerosos residuos sólidos urbanos formando un auténtico vertedero.

A la vista de que la situación del arroyo no se solucionaba durante un año hemos estado solicitando que el Gobierno Municipal actuara y limpiase los citados vertidos. La última vez fue el 27 de enero de 2014 cuando introdujimos en el Registro Municipal una solicitud de Moción para tratar en el Pleno Municipal las medidas necesarias para solucionar la situación.

Durante un año no hemos tenido ningún tipo de respuesta por parte del Gobierno Municipal. Sin embargo y con fecha de 16 de abril de 2014 (justo un año después de la primera denuncia), los partidos de la oposición nos han dado a conocer la existencia de un Decreto de Alcaldía por el que niega su inclusión como Moción en el Pleno.

Una de las razones argumentadas por Alcaldía es que  según afirma el Jefe de la Agrupación del Servicio de Protección Civil “la zona ha quedado totalmente limpia” después de la limpieza realizada el 11 de febrero.

Como en otras ocasiones nos hemos desplazado nuevamente al lugar y hemos podido constatar que esa afirmación es falsa, tal y como se puede comprobar en las fotos que adjuntamos. Es decir; es FALSO que la zona haya “ quedado totalmente limpia”. De hecho son numerosos los residuos existentes en su cauce y campas adyacentes.

Esta es la situación:

-CAUCE: Se han retirado los residuos más visibles desde la carretera, pero continúa con numerosos residuos en su cauce: un colchón, varios neumáticos, innumerables plásticos, cubos, cajas, cristales, etc.

-LADERA IZQUIERDA: Se ha retirado la mayor parte de los residuos urbanos que allí estaban (construcción, neumáticos, domésticos, botellas…) y que se podían observar a simple vista desde la carretera. Sin embargo, en la zona más baja y alejada de la carretera, todavía existen numerosos cascos de botella y un neumático.

-LADERA DERECHA: continúa con numerosos residuos allí depositados.

Resumiendo; el Decreto de Alcaldía y el informe del Jefe de la Agrupación del Servicio de Protección Civil dicen algo que no es verdad y está alejado de la realidad.

Para terminar volvemos a recordar al Gobierno Municipal la necesidad del cumplimiento de los puntos recogidos en la Moción ya que por desgracia siguen siendo necesarios:

1-Proceder a la inmediata limpieza del vertedero ilegal existente en el arroyo Solondo, así como a la retirada de los numerosos residuos acumulados en las campas de sus márgenes, o en su caso, y en cumplimiento de las obligaciones legales del Ayuntamiento, ejecutar los tramites administrativos para que los propietarios de la zona realicen la limpieza.

2- Proceder a señalizar la zona adecuadamente avisando de la prohibición de verter residuos.

3- Proceder a adoptar las medidas disuasorias pertinentes para que  no vuelva a utilizarse la zona como vertedero, manteniendo una especial vigilancia en fechas señaladas como es el día de la romería de Santa Agueda.  

Barakaldon, 2014ko maiatzaren 2an

No hay comentarios:

Publicar un comentario