martes, 6 de mayo de 2014

Fracking ez Bizkaia plataformaren azken jarduerak : Últimas actividades de la plataforma Fracking Ez Bizkaia


(Más abajo en castellano)

Lagun agurgarriak:  

Dakizuen bezala, gure lur azpitik hidrokarburo ez konbentzionalak haustura hidrauliko edo fracking delako teknikaren bidez erauzteko aukera ikertzeko hainbat proiektu daude Euskal Herrian.  Hidrokarburo ez konbentzionalak lur azpiko gordailu handietan egon ordez, arbel-geruzetako poro txikietan daudenak dira. Administrazioek emandako baimenek Bizkaiko lurraldearen azaleraren % 70 hartzen dute. Administrazioek proiektu horiei buruz herritarrei eman dieten informazioa ez da gardena izan; areago, batzuetan anbiguoa ere izan da...
.....
Estimados/as compañeros/as:

Como sabéis, existen en Euskal Herria varios proyectos para explorar la posibilidad de extraer de nuestro subsuelo hidrocarburos no convencionales (que no se encuentran en grandes bolsas subterráneas, sino en pequeños poros de las capas de pizarra) a través de la técnica de fractura hidráulica o fracking. Los permisos concedidos por diferentes administraciones afectan, en el caso de Bizkaia, al 70 % de su superficie. La información que las administraciones han proporcionado a la población acerca de estos proyectos ha sido opaca, cuando no ambigua.....
Fracking Ez Bizkaia plataforma 2011n sortu zen. Bertan, ingurumen- eta gizarte-eragileek, alderdi politikoek eta hainbat lagunek hartzen dugu parte. Plataforma honetan elkartu gara, gure inguruan fracking-aren bitartez hidrokarburo ez konbentzionalak ikertzeko nahiz ustiatzeko proiektuek sorrarazi diguten kezka adierazteko eta proiektuok gauza ez daitezela lortzeko. Gure manifestua honako helbide honetan aurki dezakezue: http://frackingezbizkaia.org/eu/manifiesto/
 
Hainbat arrazoi ditugu fracking-aren aurka egoteko. Batetik, metanoak eta beste substantzia batzuek kutsadura larria eragin dezakete gure akuiferoetan, lur azaleko uretan eta atmosferan, eta horrek arriskuan jarriko luke gizakien eta animalien kontsumorako ura, hainbat belaunaldiz, bai eta osasunari oso kalte larriak eragin ere. Baina, gainera, landa-lurren okupazio handia eta lurrikaren kopurua eta larritasuna ere badakar. Ondorio horiek nozitzen hasita daude teknika hori erabiltzen ari den tokietan, AEBetan edo Argentinan, kasu. Azkenik, errentagarria dela aditzera eman nahi duten arren, fracking-a erabat bateraezina da nekazaritzarekin eta abeltzaintzarekin, eta ez du lanposturik sortuko gure lurraldean. 

Fracking Ez Bizkaiaren egungo lehentasunezko lan-arloei buruzko informazioa eman nahi dizuegu mezu honen bidez, arlootan parte har dezazuen, eta egoki deritzezuen lagun edo kolektibo guztien artean zabal ditzazuen. 

Hitzaldi informatiboak

Une hauetan, hitzaldi-ziklo bat ematen ari gara Bilboko auzoetako Udal Zentroetan. Zikloa apirilaren 23an hasi zen Basurtun, eta maiatzaren 21ean amaituko da Otxarkoagan. Hona hemen hitzorduak: 

· Apirilaren 23an, 19:30ean. BASURTU. Auzoko Udal Zentroa (Zankoeta 1).· Apirilaren 29an 19:30 h. DEUSTO. Bidarte Zentroa (Agirre Lehendakaria 42). · Apirilaren 30ean, 19:30ean. REKALDE. Auzoko Udal Zentroa (Altube Zeharkalea 6).· Maiatzaren 6an, 19:30ean. ZORROTZA. Auzoko Udal Zentroa (Hermógenes Rojo 1).· Maiatzaren 7an, 19:45ean. ABANDO. Auzoko Udal Zentroa (Barrainkua 5). · Maiatzaren 13an, 19:30ean. BEGOÑA. Auzoko Udal Zentroa (Circo Amateur Club Deportivo 2).· Maiatzaren 14an, 19:30ean. ALDE ZAHARRA. La Bolsa eraikina (Pelota 10).· Maiatzaren 20an, 19:30ean. CASTAÑOS. Auzoko Udal Zentroa (Castaños 11). · Maiatzaren 21an, 19:30ean. OTXARKOAGA. Auzoko Udal Zentroa (Pau Casals etorbidea 19). 
  
Hitzaldietan, teknikaz, osasunean eta ingurumenean duen inpaktuaz, dituen inplikazio sozial, politiko eta ekonomikoez, eragiten diguten baimenez eta fracking-a geldiarazteko martxan ditugun ekimenez hitz egingo dugu. 

Mezu honekin batera, Bilboko auzoetako Udal Zentroetan egiten ari garen hitzaldien zikloaren kartela igortzen dizuegu, ahalik eta gehien hedatzeko. 

Era berean, hainbat hitzaldi egin ditugu Bizkaiko hainbat herritan, eta, horietako batzuei esker, tokian tokiko taldeak sortu dira. Gure presentzia eskatu den mahainguruetan eta bestelako ekitaldietan ere parte hartu dugu.       

Gure agenda gaurkotua hemen kontsulta dezakezue: http://frackingezbizkaia.org/eu/agenda/

Herritarren Ekimen Legegilea (www.frackingez.org)


Fracking Ez plataformek EAEn fracking-a debekatzeko aurkeztutako lege-proposamenerako sinaduren bilketa-prozesua hasi zen pasa den martxoaren 20an. 30.000 sinadura baino gehiago lortu behar dira uztailaren 20a baino lehen, Eusko Legebiltzarrak lege-proposamena eztabaida dezan. 
Bizkaian, gero eta leku gehiagotan sina daiteke. Leku horien zerrenda eguneratua honako esteka honetan aurki daiteke: http://frackingezbizkaia.org/eu/ilp/. Gainera, sinadurak biltzeko mahaiak jartzen ari gara hainbat herritan, eta horien berri ematen dugu gure gizarte-sareen bidez.  

Fracking-aren aurkako mozioen aurkezpena udaletan
Dagoeneko 22 dira teknika honen aurkako jarrera erakutsi duten udalak. Fracking-ari aurka egiteko ahalmen mugatua badute ere, operazioak atzera ditzakete. Ondoko mapan fracking-ik gabeko udalerriak zeintzuk diren ikusi ahal izango duzue: http://frackingezbizkaia.org/wp-content/uploads/2013/02/FGU.png.

Zabalkundea
Gizarte-sareen (facebook, twitter, bloga) eta material informatiboen bitartez. 

Aldarrikapen-ekintzak

Informazio gehiago nahi baduzue, edo gure jardueretan nolabait parte hartu (bereziki, HELrako sinadura-bilketan), jar zaitezte Fracking Ez Bizkaiarekin harremanetan, gure harremanetarako bideetako edozeinen bitartez:  
Helbide elektronikoa: frackingezbizkaia@gmail.com
Twitter: @FrackingEzBiz
 
 
Agur bero bat

Fracking Ez Bizkaia
.........................................................
La plataforma Fracking Ez Bizkaia se creó en 2011 y está formada por colectivos medioambientales y sociales, partidos políticos y personas a título individual que comparten su preocupación por la puesta en marcha de proyectos tanto de exploración como de explotación de hidrocarburos no convencionales mediante el fracking en nuestra área geográfica y que trabajan para evitar que se lleven a cabo. Podéis encontrar nuestro manifiesto en la siguiente dirección: http://frackingezbizkaia.org/manifiesto/

Las razones para oponernos al fracking son múltiples. Por un lado, la grave contaminación con metano y otras sustancias tóxicas de nuestros acuíferos y aguas superficiales, que pondría en peligro el agua para consumo humano y animal durante varias generaciones, así como de la atmósfera, con gravísimas consecuencias en la salud. Pero, además, se produce una extensa ocupación del territorio rural y el aumento en número y gravedad de terremotos. Estas consecuencias ya se están viviendo en los lugares donde se está llevando a cabo esta técnica, como EEUU o Argentina. Por último, aunque se intente vender su rentabilidad, el fracking es totalmente incompatible con usos agrarios y ganaderos y no generará puestos de trabajo en nuestro territorio.

A través de este mensaje, nos gustaría informaros acerca de las áreas prioritarias de trabajo que Fracking Ez Bizkaia está desarrollando actualmente, de cara a que podáis participar en ellas y difundirlas entre todas aquellas personas o colectivos que consideréis.  

Charlas informativas
En estos momentos, estamos dando un ciclo de charlas en los Centros Municipales de Distrito de Bilbao. Este ciclo, que comenzó el pasado 23 de abril en Basurto y finalizará el próximo 21 de mayo en Otxarkoaga, consta de las siguientes citas: 

· 23 de abril a las 19:30 h. BASURTO. Centro de Distrito (Zankoeta, 1).· 29 de abril a las 19:30 h. DEUSTO. Centro de Bidarte (Agirre Lehendakaria, 42). · 30 de abril a las 19:30 h. REKALDE. Centro de Distrito (Travesía Altube, 6).· 6 de mayo a las 19:30 h. ZORROTZA. Centro de Distrito (Hermógenes Rojo, 1).
· 7 de mayo a las 19:45 h. ABANDO. Centro de Distrito (Barrainkua, 5).
· 13 de mayo a las 19:30 h. BEGOÑA. Centro de Distrito (Circo Amateur Club Deportivo, 2).· 14 de mayo a las 19:30 h. CASCO VIEJO. Edificio La Bolsa (Pelota, 10).
· 20 de mayo a las 19:30 h. CASTAÑOS. Centro de Distrito (Castaños, 11).
· 21 de mayo a las 19:30 h. OTXARKOAGA. Centro de Distrito (Avda. Pau Casals, 19). 
  
En ellas, hablaremos de la técnica, de su impacto en la salud y en el medio ambiente, de sus implicaciones sociales, políticas y económicas, de los permisos que afectan a nuestro entorno y de las iniciativas que estamos llevando a cabo para parar el fracking.

Junto con este mensaje, os hacemos llegar el cartel del ciclo de charlas que estamos desarrollando en los Centros Municipales de Distrito de Bilbao, para su difusión. 

Del mismo modo, hemos realizado charlas en numerosas localidades de Bizkaia y, a raíz de varias de ellas, han surgido grupos locales. También hemos participado en mesas redondas y en otros actos donde se ha solicitado nuestra presencia.      

Se puede consultar nuestra agenda actualizada en la página http://frackingezbizkaia.org/agenda/

Iniciativa Legislativa Popular (www.frackingez.org)


El pasado 20 de marzo se inició el proceso de recogida de firmas de apoyo a la proposición de ley presentada por las plataformas Fracking Ez, para prohibir la fractura hidráulica en la CAPV. Se debe alcanzar una cantidad superior a las 30.000 firmas antes del 20 de julio, de cara a que el Parlamento Vasco debata esta proposición de ley. 
En Bizkaia cada vez hay más lugares donde se puede acudir a firmar. El listado actualizado se puede consultar en el siguiente enlace: http://frackingezbizkaia.org/ilp/. Además, colocamos mesas de firmas en diferentes localidades, de cuya información damos cuenta puntualmente a través de nuestras redes sociales. 

Mociones contra el fracking en ayuntamientos
Son 22 los ayuntamientos vizcaínos que se han pronunciado ya en contra de esta técnica. Aunque su capacidad de maniobra en este sentido es limitada, pueden llegar a retrasar las operaciones. En el siguiente mapa podréis encontrar los municipios declarados libres de fracking: http://frackingezbizkaia.org/wp-content/uploads/2013/02/FGU.png.

Actos de difusión
A través de redes sociales (facebook, twitter, blog) y materiales informativos. 

Actos reivindicativos

Si deseáis más información o participar de algún modo en alguna de nuestras actividades (especialmente, en la recogida de firmas para la ILP), no dudéis en contactar con Fracking Ez Bizkaia, a través de cualquiera de nuestras vías de comunicación: 


Un saludo

Fracking Ez Bizkaia

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada