Bilboko Aste Nagusizale guztiak
ezagutuko duzue zeinen funtzio garrantzitsu betetzen duten konpartsek
aipatutako festetan, jaien ikuspegi partehartzaile eta herrikoiaren
berme nagusia neurri handi batean. Konpartsa guztien artean bada
ekologiaren ikuspegia jorratzen duen talderik ere, hoien artean kokatzen
den "Eguzkizaleak"
konpartsa data berezietan murgildu da bete betean. 25 urte bete berri
ditu Ama Lurrarekiko begirunea bultzatzen duen konpartsero ta
konpartseren bilguneak. Iratxe Garrido konpartsakide barakaldarrekin
mintzatu gara, egunotan burutzen ari diren ospakizun ekimenak ezagutu
asmotan.
Eginiko ibilbidea eta etorkizunari begira indarra ikustaraztea da Garridoren aburuz, antolatutako ekimen helburua. "Bizirik dagoen konpartsa bat gara" baieztatzen du barakaldarrak. Eguzkizaleak konpartsaren helburu bikoitza ere nabarmendu nahi izan digu: "Jai herrikoi eta parte hartzaileak bultatzeaz gain, mezu ekologistari bultzada eman nahi diogu".
25 urteetako aldaketak
Konpartsak sortu zirenean indar gehiago zeukatela ziurtatu digu Garridok, "jendartean aldaketa ugari gertatu dira: militantzia eredua, herri mugimeduen indarra...jendea gutxitan gerturatzen da konpartsetara atzean duen mezu soziopolitikoagatik, Aste Nagusian ondo pasatzeko baizik". Joera horri aurre egin nahi diote Eguzkizaleakeko lagunek eta hortarako hausnarketa sakona egiteari heldu diote.
Soinu banda
Pasa den hilabetean murgildu ziren konpartsako kideak urteurren ospakizunetan, konpartsako hastapenetan parte hartu zuten kideak eta gaur egungoak bildu zituen bazkariaren bitartez. Gainera 25 urte hauetako bilakaera erakusten duen bideoa ere zabaldu dute. "Irudietan oso ongi islatzen dira gaur egungo eta garai bateko jai ereduen arteko aldeak, ze nolako garapena izan duen konpartsak" azaldu digu Garridok.
Ospakizun berezi honi soinu banda ere jarri diote "Eguzkizaleek". Garilak 26-ko kideek sortutako "Mende laurden" kanta eta bideoklipaz ederki jantziz 25. urteurrena.
Jaialdia eta mendi martxa
Maiatzaren 10ean ospakizun nagusia izango dute konpartsakideek Bilboko Alde Zaharreko kaleetan. Atsaldeko 18.00 etan hasiera emango diote jaildiari kaleak jai giroaz zipriztintzen, ondoren "Garilak 26"ko kontzertua izango dute Zazpi Katu gaztetxean. Bestetik ekainaren 28an mendi ibilaldia antolatu dute "argi gera dadila gure konpartsaren lotura Ama Lurrarekin".