Bizkaiko Aldizkari Ofizialak argitaratu duenez Bilboko udalak eta Bizkaiko Foru aldundiak akordio bat sinatu dute. Akordio horren ondorioz Bilbori erraustea erdi-prezioan aterako zaio hurrengo 10 urteetan. Hauek dira akordio horretan azpimarratu behar diren ideia nagusiak:
Aldundiak Artigasko zabortegira eramango du Zabalgarbi errauste plantatik aterako den zabor toxikoa
Bilbok, berea den Artigasko
zabortegiaren erabilpena Bizkaiko Foru Aldundiaren esku utziko du.
Horrela, Zabalgarbi errauste plantak sortuko dituen eskoria eta errauts
toxikoak (“balioa gehitzeko prozesuetatik sortutako bigarren mailako
hondakinak” testuan aipatzen dituen hizkeran) bertara eraman ahal izango
ditu....
Bilboko udalak zabortegia uztearen ordainetan hobari handiak izango ditu erraustera eramango duenaren gainean
Hori al da, testuan aipatzen den
“hondakinak kudeatzeko dagoen hierarkia errespetatzea”? Zergatik egingo
diote hobaria erraustera eramango den zaborrari, eta ez, gaika bildu eta
birziklatzera edo konpostatzera eramango diren materialei? Hiererakia
laguntzak hierarkia horretako azpiko mailetan aplikatuz errespetatzen al
da?
Kezkagarria da zenbait erakundek gauza
bat esan eta kontrakoa egiteko erakusten duten erreparo falta.
Herritarrak dena irensten dugun zergadun botoemale inozotzat hartzen
gautuztela nabaria da.
Ondorengoak izango dira prezioak Bilboko udalarentzat:
- Zaborra erraustera eramatea: 40,37 euro/tona.
- Gaika bildu eta birziklatzera eramango duena: 48,07 euro/tona.
- Gaika bildu eta konpostatzera eramango duen organikoa:46,33 euro/tona.
“behin betiko desagertu daitezen, egiten duen hiri hondakinen tratamendu zerbitzua”
Horrela aipatzen du Bizkaiko Aldizkari
Ofizialak errausketan oinarrituz hiri hondakinei ematen dien
tratamendua. Xelebrea gero desagertzea aipatu, eta, era berean, letra
batzuk aurrerago, nora eramango diren zehaztea, Artigasko zabortegira
alegia. Ez al zuten ba hondakin hoiek desagertu behar? Zertarako orduan
zabortegia? Zaborra zabortegian pilatzea desagertzea al da? Ume txikiak
bezala, ikusten ez duguna ez dagoela sinetsi behar al dugu?
Errausketaren mitoa: Zaborra desagertzen duela
Errausketaren gezur handienetako bat
horixe bera da, zaborra desagertarazten dueneko ideia hori. Errausten
den materialaren heren bat eskoria eta errauts toxiko modura geratzen
da, erraustu aurrekoa baino arrisku handiagoko zabor bihurtuta.
Hondakinak kudeatzeko hierarkia benetan
betez gero, posible da zabortegien beharra nabarmen gutxitzea eta
hauetara bidaltzen den errefusaren izaera asko jasangarriagoa izatea.
Horretarako baina, hobariak eta pizgarriak hierarkiaren goiko mailetan
aplikatu behar dira eta beheko mailetan aldiz atzera egiteko neurriak.